BAT (Bidai Agiri Txartela) txartela kontakturik gabeko txartela da, 2008ko abenduan Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak martxan jarrita,[1] momentura arte Gasteizko garraio publikoetan erabiltzen ziren gainontzeko txartel guztiak ordezkatzeko. Eusko Trenbideak sozietateak jaulkitzen du.[2]

BAT txartel anonimoaren aurrealdea.
BAT txartel pertsonalizatuaren aurrealdea.
BAT Berezi txartelaren aurrealdea.

BAT txartelak irrati-uhin bidez 2 eta 10 cm bitarteko distantziara komunika dezake informazioa, txartela eta balioztatze-puntuaren arteko kontakturen beharrik ez duela. Hala, teknologia honek bezeroarentzako denbora aurreztea dakar. Txartelak, bai kargatutako titulu ezberdinen zein saldo eguneratuaren informazioa gordetzen du, eta bezeroak balioztatze-puntuetako pantailetan zein beste dispositiboetan ikusgarri du.

Hiru txartel mota dago:

  • Anonimoa: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore berdea eta argazkirik ez edukitzeagatik identifika daiteke. Transferigarria da, hau da, hainbat pertsonak erabil dezake. Txanpondegi-titulua besterik ezin da kargatu txartelan. Tranbia eta autobusaren arteko garraio aldaketetan %45eko hobaria aplikatuko da. Txartel anonimoa erregistratzeko aukera dago, galdu edo lapurtzekotan edukia babestu eta berreskuratzeko.
  • Pertsonalizatua: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore berdea eta erabiltzailearen argazkia eta datuak edukitzeagatik identifika daiteke. Transferiezina da, hau da, pertsona bakarrak erabil dezake. Bi titulu karga daitezke gehienez: txanpondegi-titulua eta behin-behineko titulu bat (gaur egun 30D eta 30D Gazte tituluak baino ez dira esistitzen). Txanpondegi-titulua erabilita, tranbia eta autobusaren arteko garraio aldaketetan %45eko hobaria aplikatuko da.
  • Berezi: 3€ko kostua dauka. 7 urteko iraungipen data dauka. Kolore urdina eta erabiltzailearen argazkia eta datuak edukitzeagatik identifika daiteke. Transferiezina da, hau da, pertsona bakarrak erabil dezake. 65 urtetik gorako eta %64 baino gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonei zuzendutako txartela da. Txanpondegi-titulua besterik ezin da kargatu txartelan.

Txanpondegi-tituluak birkargagarriak dira, eta gehienez jota 90€ko saldoa eduki dezakete.

Tituluak

aldatu

Gaur egun BAT txartelan erabil daitezken tituluak honakoak dira:

  • 30D: 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Hurrengo garraioetan erabil daiteke:
  • 30D Gazte: Gasteizen erroldatutako 26 urte baino gutxiagoko gazteei zuzendutako hileko titulua da. 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko balio du. Hurrengo garraioetan erabil daiteke:

Arabatik kanpo erabiltzea

aldatu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hiru txartel bakarren (Arabako BAT txartelaz gain Bizkaiko Barik txartela eta Gipuzkoako Mugi txartela) erabiltze esparruak elkartrukatzea posible egiteko proiektuari ekin zion. Gaur egun Arabatik kanpo BAT txartela hurrengo garraioetan ere erabil daiteke.

Aurrekoaz gain edozein herrialdeko Kutxabankeko kutxazain automatikoetan hiru txartelak birkarga daitezke.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu