43°17′13″N 2°41′22″W / 43.286832°N 2.689545°W / 43.286832; -2.689545

Muxika Euskotrenen E4 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena,  BI-635  errepidearen alboan, hain zuzen. Zornotza-Gernika trenbidea inauguratzearekin batera 1888ko abuztuaren 4an ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Muxika
Geralekuaren barruko ikuspegia
Map
Lineak
« Zugastieta-Muxika    Lurgorri-Gernika »
Kokapena
HelbideaKurtzero auzoa, 32; 48392
UdalerriaMuxika,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1888ko abuztuaren 4a
IrisgarriaGeltoki erabilgarria 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo
BizkaibusA3513 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Ea - Lekeitio
A3514 Bilbo - Zornotza - Gernika
A3515 Bilbo - Zornotza - Gernika - Bermeo
A3523 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Gernika - Aulestia - Lekeitio
A3525 Gernika - Zornotza - EHU

Geltokia Zugastieta-Muxika geltokiaren parekoa da, bai eraikina zein gainontzeko instalazioak ere era beretsuan diseinatu baitziren. Eraikina, jatorrizkoa, Pablo Altzola eta Luis Landetxok diseinatutakoa da eta Eusko Trenbideak sozietatearen zaharrenetariko bat da. Hiru solairu ditu eta estilo neoklasikoan eraiki zen, harlangaitz-horma eta harlanduzko zokalo eta ertzekin. Behe-solairuan bidaiarientzako zerbitzuak zeuden (itxaron-gela, txarteldegia eta geltoki-buruarentzako bulegoa), eta goiko solairuak etxebizitza ziren.[2] Gaur egun eraikinak ez du erabilerarik.

Kokapena

aldatu

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 11,206. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]

Sarbideak

aldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa. Nasen aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da.

  •        Kurtzero auzoa, 32

Irisgarritasuna

aldatu
Geltokira sarbidea Kurtzero auzoa, 32   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   

2018ko azaroaren 15ean Euskal Trenbide Sareak geltokia berritzeko lanak esleitu zituen, 230.000€ko aurrekontuaz eta 4 hilabeteko epeaz. Lan horien barruan irisgarritasuna guztiz bermatzeko eragiteak jasotzen dira, hala nola geltokira sarbide arrapala irisgarria eraikitzea, nasak Euskotrenen 900 serieko tren unitateei egokitzeko berritzea, argiztapena eta seinaleztapen argiztatua eta arotzeria instalatzea.[4]

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
  2. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  3. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  4. Vasco, Eusko Jaurlaritza - Gobierno. (2018-10-05). «Muxikako andenen berriztapen eta argiteraia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu