Kolongo geltokia

Koordenatuak: 43° 20′ 27″ N, 1° 47′ 46″ W / 43.340825°N,1.795997°W / 43.340825; -1.795997

Kolon (Irún-Colón, gaztelaniaz) Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Irun udalerriko erdigunean kokatuta dagoena, izena Kolon pasealekuan egoteagatik datorkiola, hain zuzen ere. Donostia eta Irun arteko Topo zerbitzua irekitzearekin batera 1912ko abenduaren 5ean inauguratu zen,[2] eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da. Topo linearen geltoki-burua izan zen, hurrengo urtean trenbidea Hendaiako geltokira luzatu zen arte.

Kolon
Euskotren Irún Colón 2.jpg
Geltokiaren fatxada nagusia.
Kokapen mapa
Lineak

« Belaskoenea Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E2.svg  Irun Ficoba »
Kokapena
Helbidea Kolon paselakua, 52; 20301
Udalerria Irun,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 1912ko abenduaren 5a
Bidaiariak 645.163 (2017)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Trena Autobusa 
Nasak 2
Trenbideak 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren E2  Lasarte-Oria - Hendaia
Lurraldebus E24  Irun - Donostia Ibaeta
E25  Hondarribia - Irun (F. Calbeton)
E26  Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
E27  Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo – Donostia
E28  Hondarribia - Irun - AP-8 - Donostia
E77  Hondarribia - Irun - Errenteria - P. Antxo - Donostia
E78  Hondarribia - Irun - F. Calbeton
Irunbus L1  Zaisa - Ospitalea
L2  San Juan - Bentak - Txingudi
A3  Irun - Hendaia Hondartza
G1  Gautxori Behobia
G2  Gautxori Bentak

2017an 645.163 bidaiari zenbatu zirela, geltokia Topo zerbitzuaren hirugarren geltokirik erabiliena izan zen, Amara-Donostia eta Anoetako geltokien atzetik.[3]

2012an linea osoko errotuluak zaharberritu zituztenean geltokia berrizendatu zuten, Irún-Colón izenetik gaur egun duen Irun Colon izenera, azentu-marka guztiak ezabatuz. Hala, izendapena ez gaztelaniaz (Colón) ezta euskaraz ere (Kolon) ez dago ondo idatzita.

KokapenaAldatu

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 19,670. puntu kilometrikoan kokatuta.[4]

SarbideakAldatu

Geltokiak bi sarbide ditu, nagusia Kolon pasealekuan dagoen geltokiaren bestibulura, eta bigarren mailakoa nasen mailan dagoen bizikleta aparkalekura. 2017an Euskal Trenbide Sareak Aureliano López de Becerra kaletik Kolon ibilbidera heltzeko ibilbidea hobetu zuen, geltoki inguruko pasonibela ezabatuz eta igogailu bat ezarriz, geltokira heltzeko hirugarren sarbidetzat har daitekeena sortuz. Nasa aldaketa posiblea da trenbideen mailan dagoen pasonibela gurutzatuz, laster igogailu batengatik ordeztuko dena.[5]

  •        Kolon ibilbidea, 52; geltokiaren bestibulua
  •        Zipriano Larrañaga kalea, 22
  •        Aureliano López de Becerra kalea, 1

GeltokiaAldatu

Geltokiak Kolon pasealekuan du sarbide nagusia, bi etxebizitza eraikin artean kokatuta dagoen bestibulura. Bestibuluak solairu bakarra du eta txarteldegiak, balioztatze-makinak eta nasetara jaisteko eskailerak eta igogailua jasotzen ditu, azken hau Lasarte-Oria norantzako nasan baino ez. Behealdean, Kolon pasealekuari elkartzut, bi trenbide eta bi alboko nasa garatzen dira. Nasen arteko aldaketa trenbideen mailan dagoen pasonibela gurutzatuz egiten da. 2018an zehar Hendaia norantzako nasan igogailua ere instalatuko da, eta lanak amaitzean nasak gurutzatzeko pasonibela kenduko da.[5]

Gainera, behe-mailan bigarren mailako sarbidea dago, Zipriano Larrañaga kalean, non Topoaren erabiltzaileentzako bizikleta aparkaleku estalia eta balioztatze-makina bat dagoen.

2017ko irailaren 25ean Euskal Trenbide Sareak igogailua eraiki zuen Aureliano López de Becerra kalean, Kolon pasealekuko bestibuluaren aurrean, horrekin batera geltoki inguruan zegoen pasonibela ezabatuz.[6]

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Irunbus eta Lurraldebus zerbitzuak hornitzen dituen Colón paselakua 43 izeneko geralekua dago.

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu