Hendaiako geltokia
Koordenatuak: 43° 21′ 11″ N, 1° 46′ 55″ W / 43.352922°N,1.781932°W
Hendaia (Hendaye, frantsesez eta SNCFen arabera), Hendaia, Euskotrenen arabera) Lapurdiko Hendaia udalerriko geltokia da, Euskal Herrian dagoena. Euskotren Trenako Donostiako metroaren linearen trenak zerbitzu da eta Société Nationale des Chemins de fer Françaisko TGV eta TER Akitaniako zerbitzuak ditu.
Hendaia Hendaye | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() SNCF eta Euskotren Trenako geltokia | |||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | De Gaulle Jeneralaren bulebarra, 97; 64700 | ||||||||||||||
Udalerria |
Hendaia, ![]() | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | 87677005 | ||||||||||||||
Gunea | 1. gunea (Euskotren) | ||||||||||||||
Irekiera |
1864ko apirilaren 21a (SNCF) 1913ko uztailaren 13a (Euskotren)[1] | ||||||||||||||
Bidaiariak |
366.633 (SNCF, 2014) 700.000 (Euskotren, 2016)[2] | ||||||||||||||
Irisgarria |
Accès Plus (SNCF) ![]() | ||||||||||||||
Zerbitzuak |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||||||||||||
Aldageltokia |
![]() ![]() ![]() | ||||||||||||||
Nasak | 4 | ||||||||||||||
Trenbideak | 6 | ||||||||||||||
Jabea |
Réseau ferré de France Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea(k) |
SNCF Renfe Operadora Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
Abiadura handia | TGV | ||||||||||||||
Distantzia ertaina | TER Akitania | ||||||||||||||
EuskoTren |
![]() | ||||||||||||||
Lurraldebus | BAI Bilbo ↔ Baiona | ||||||||||||||
Car Express |
![]() | ||||||||||||||
Hegobus |
![]() ![]() | ||||||||||||||
Bestelakoak |
![]() |
Geltokiak SNCF eragilearen TER eta TGV zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, aipatu bezala, geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen linearen geltokia dago.
EgoeraAldatu
Geltokia Bordele—Irun burdinbidearen 233,25 kilometro-puntuan dago, 9 metroko altueran, Irun eta Ondarraitz geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[3]
Gainera, Madril—Hendaia burdinbidearenn azkenpuntua da.
Irun eta Hendaiako geltokiek mugarteko geltoki parea osatzen dute, Bidasoa ibaiaren alde banara eta bi kilometrotara daudenak. Bi geltokien arteko trenbide tartea bai zabalera iberriarrean baita nazioartekoan ere eraikita dago, bi geltokien artean zerbitzuak luzatuz, hau da, Renfe Operadoraren distantzia luzeko zerbitzuek Irunera heldu ondoren Hendaiara jarraitzen dute, eta SNCFren distantzia luzeko zerbitzuek Hendaiara heldu ondoren Irunera jarraitzen dute. Gaur egun, muga zeharkatzen dituzten zerbitzuek bidaiariak utzi baino ez dute egiten, eta ez dute baimentzen bidaiariak trenera igotzea. Bere aldetik, distantzia erdiko zerbitzuek ez dute muga zeharkatzen, ezta Renfeko Aldirien trenek ere. «Francisco de Goya» Trenhotel zerbitzua, Madril-Chamartin eta Paris-Austerlitz geltokiak gauez lotzen zituen trena, alegia, muga zeharkatu eta jarraitzen zuen bidaiarientzako tren bakarra izan zen. Zabalera aldaketa egiteko azpiegitura zeharkatu ondoren, espainiar eta frantziar trenbide sareen arteko zerbitzuak egiten zituen. Gaur egun, ordea, zama garraiorako trenek baino ez dute zabalera aldatzen Irun eta Hendaia artean.
HistoriaAldatu
Geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen geltokia dago, Donostiako metroaren geltoki-buru. Topoa 1913ko uztailaren 13an ezarri zen Hendaian.[4]
1941eko urriaren 23an, Bigarren Mundu Gerra puri-purian zegoela, geltoki honetan Hendaiako elkarrizketa ospetsua ospatu zen, bertan Adolf Hitler eta Francisco Franco diktadoreak elkarrizketatu zirelarik.[5]
1980ra arte Topoa geltoki nagusiaren eraikineraino heltzen zen. Geltokiaren barruan itxaroteko eta billeteak saltzeko gela bat zituen. Urte horretatik aurrera geltoki nagusia erabiltzeari utzi zitzaion eta, haren ordez, soilik Euskotrenek erabiltzen duen gaur egungo geltoki txikia eraiki zen, Euskal Trenbide Sarea jabe duena. Gainera, Topoaren trenbide sorta pixkanaka murriztuz joan zen.[6]
2019ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean Euskotrenen geltokia itxiarazi zuten Biarritzen ospatu zen 2019ko G7aren gailurra zela eta.[7]
Euskotrenen geltoki berriaAldatu
2017ko urriaren 19an Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak iragarri zuen Euskotrenek erabiltzen duen geltokia zaharberrituko dutela, lanak 2018ko amaiera aldera hasi eta 14 hilabetetan amaituko direnak.
Gaur egun irisgarritasun arazoak konponduko dituen eraikin berria eraikiko da, egungoarekin alderatuz hego-ekialderantz zortzi metro inguru desplazatuz. Eraikin berriak 198 metro koadroko azalera izango du, egungo 84 metro koadroak bikoiztuz, eta SNCFren geltokiko sarbide nagusitik zein Boulevard du Général de Gaulle kaletik sarbideak egingo dira.
Trenbidearen azken 91 metroetan trenbidea bikoiztu egingo da, etorkizunean maiztasunak handitu ahal izateko. Halaber, gaur egun dagoen 1,9 metroko zabalerako alboko nasaren ordez, 4 metro zabal izango dituen nasa zentral bat egingo da, markesinarekin.
Instalazioek lau salmenta-makina izango duten itxaroteko ataria, balioztatze lerroa, bi txarteldegi izango dituen ikuskatzailearen gela, komuna izango duen aldagela eta garbiketarako gela izango dute.[8]
SarbideakAldatu
Geltokia sarbide, trenbide eta nasa bakarrekoa da, sarbidea kaleko kotan dagoela.
ZerbitzuakAldatu
| ||||||||||
|
KonexioakAldatu
|
Terminalaren irteeran, Txik Txak sareko autobus-geltoki bat dago, eta honako linea hauek sar daitezke bertara:
|
GaleriaAldatu
SNCF geltokia
Euskotren geltokia
Euskotren geltokia
TER Akitania geltokian
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ Irekia. Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du. Noiz kontsultatua: 2017-10-20.
- ↑ Douté, Reinhard.. (). Frantzia eta Ipar Euskal Herriko trenbide-sareko lineen profilak. Éd. La Vie du Rail ISBN 978-2-918758-34-1. PMC 828217650. Noiz kontsultatua: 2020-07-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «TOPOak mende bat bete du» http://historiastren.blogspot.com/ Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ Noiz kontsultatua: 2018-11-24.
- ↑ Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du» www.irekia.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-22.
- ↑ «Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra | Drupal» www.euskotren.eus Noiz kontsultatua: 2019-09-01.
- ↑ Irekia. Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du. Noiz kontsultatua: 2017-10-20.