43°11′07″N 2°30′02″W / 43.185401°N 2.500608°W / 43.185401; -2.500608

Ermua Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari, eta horren azpi-linea diren 1D (Durangaldea) eta 1T (Ermua-Eibar Tranbia) lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, Bizkaiko Ermua udalerrian kokatuta dagoena. Jatorrizko geltokia 1910. urtean ireki zen, eta gaur egungoa 2019ko urtarrilaren 30ean ireki zen. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunean eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Ermua
Ermuko behin-behineko geltokia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Zaldibar    Errotabarri »
« Zaldibar    Errotabarri »
Geltoki-burua    Errotabarri »
Kokapena
HelbideaGipuzkoa hiribidea, 1; 48260
UdalerriaErmua,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea5. gunea (BGP)
4. gunea (Mugi)
Irekiera1910
2017ko irailaren 11
2019ko urtarrilaren 30a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
  Ermua Eibar
BizkaibusA3912  Eibar - Ermua - Bilbo

Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean (E1 linea), eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere (1D linea). Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du, (1T linea).

Sarbideak

aldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan kokatzen den bestibulura. Bestibuluaren gainean nasa eta trenbideak daude, eta horietara igotzeko eskailerak zein igogailua erabil daitezke.

  •       Gipuzkoa hiribidea, 1

Geltoki zaharra eta trenbidea bikoizteko lanak

aldatu

Jatorrizko geltokia 1910ean eraiki zen. 2012ko uztailaren 2an geltoki berri bat eraikitzeko lanak hasi ziren.[1] Geltoki berria trenbidearen saihesbide bat eraikitzeko proiektuaren parte zen, trenbide bikoitzeko 1.025 metro luzerako tunel bat eraiki zelarik.

Jatorrizko geltokiak 2017ko martxoaren 11ra arte eman zuen zerbitzu, geltoki berria eraikitzeko lanen ondorioz jatorrizko geltokia behin-behineko geltoki batek ordezkatu zuen arte. Behin-behineko geltokia Abeletxe kalean kokatzen zen, geltoki berritik oso hurbil. Behin-behinekoa 2019ko urtarrilaren 26ra arte egon zen martxan, eta 2019ko urtarrilaren 26tik 30era artean egin beharreko lanak zirela eta tren zerbitzua eten zen geltokian.[2]

Ermua-Eibar tartea zaharberritzea

aldatu

Euskal Trenbide Sareak Bilbo-Donostia trenbidearen barruan dagoen Ermua-Eibar tartean hainbat lan gauzatu ditu azken urteotan, eta horien artean hurrengoak daude:

2006an Ermuan Izelaietako pasonibela ezabatzeko lanak hasi ziren, eta 2007ko abenduaren 11n lanei amaiera eman zitzaien.[3]

2008ko abenduan San Lorentzo-Unibertsitatea trenbide tartearen lanak hasi ziren, 800 metro luzeko trenbide bikoizketa egiteari ekinez, eta horrekin batera Olarreagako pasonibela ezabatu eta Unibertsitatea-Eibar geltokian moldaketak eginez, 6,7 milioi euroko inbertsioaz. 2010eko abenduaren 1.an tarte honetako lanak amaitu ziren.[4]

2011ko abenduan Karakateko baztertzegunea martxan jarri zen.

2010eko udazkenean Txarakua-Azitain tartean 775 metrotan trenbidea bikoizteko, Txarakuako pasonibela kentzeko, Eibarko geltokia zaharberritu eta geltokiko pasonibela ezeztatzeko, eta Azitaingo geltokia birkokatzeko lanak hasi ziren.[5] Lan hauek 2012ko irailaren 7an amaitu ziren.[6]

2012ko ekainean Amaña-Ardantza tarteko lanak hasi ziren, 650 metro luzeko trenbide bikoizketa eta estaltzea eginez eta lurpean Amaña eta Ardantzako geltokiak eraikiz, geltoki zaharrak ordeztuz. Lanok 2015eko urriaren 24an amaitu ziren.[7]

2012ko uztailaren 2an Ermuko behin-betiko geltoki berria eraikitzeko lanak hasi ziren.

2017ko martxoaren 11n behin-behineko geltokia martxan jarri zen, jatorrizkoa zerbitzuz kanpo utziz, eta 2019ko urtarrilaren 30ean behin-betiko geltokia ireki zen. Horrekin batera Oletxeko pasonibela kendu zen.[8]

Geltoki berria

aldatu

2019ko urtarrilaren 30ean geltoki berriak zerbitzu ematen hasi zuen, eta horrekin batera  N-634  errepidearen gaineko bide-zubi berria eta ondoko tunela ere estreinatu ziren, Bilbo-Donostia lineako 1.500 metro luzerako trenbidean egin zen jarduketan. Ordutik bigarren trenbidearen 300 metro muntatzea, behin behineko egituren eraisketa eta urbanizazio lanak egitea falta da, urte bereko udaberrian lanok amaitzea aurreikusten delarik.

Lanen ondorioz nabarmen hobetu zen Ermua udalerriko trenbide sarbidea. Trenbide bikoitzeko trazadura berriak 1.500 metroko luzera du. Zaldibar udalerrian hasten den eta ia osorik tunel barruko trazadura duen trenbide saihesbidea eraiki zen, 1.025 metrokoa, Ermua udalerriko sarreraraino. Trazadura horren barruan sartzen da maniobrak egiteko 120 metroko mahuka-trenbidea. Horrek 2 minututan murrizten du ibilbidea egiteko denbora. Ermura sarreran  N-634  errepidea gurutzatzen duen 40 metro luzeradun bidezubia eraiki zen, geltoki berrira iritsi aurretik. Ondoren, trazadurak trenbide zaharrarekin bat egiten du berriro, Izelaieta kaleko azpialdeko igarobidearen aurretik. Jarduketa honi esker Oletxeko pasonibela ezabatu zen.

Ermuko geltoki berria irisgarria da, erabat kristalezkoa, 80 metro luze den nasa zentral bakarra eta bi trenbide ditu, nahiz eta aldi batean trenen zirkulazioa trenbide bakarretik egiten den, udaberrira arte. Segurtasun handiagoa eskaintzen du, aurrekoa kurban zegoelako eta tren unitateetatik nasara zegoen tartea handiagoa zelako. Bestibulua kaleko kotan dago, trenbideen azpiko mailan, eta trenbideetara heltzeko eskaileraz zein igogailuz hornituta dago.

Geltoki berria eraikitzeko lanei esker, orain arte eskailera eta igogailu bitartez lotuta egon diren Valdespinako parkea eta  N-634  errepidearen ondoko plaza bereizten zituen trenbideko ezponda kendu ahal izango da. Udaberritik aurrera aisiako bi leku horien lotura pertsona guztientzako irisgarria izango da, azpialdeko igarobideari esker.[9]

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean autobus geralekua dago. Hurrengo lineak geralekutik pasatzen dira:

  Bizkaibus
Gipuzkoa etorbidea 1

Linea Jatorria Hurrengo geldialdiak Norakoa
A3912 Eibar Untzaga plaza (Egogain kalea) Ermua San Ignazio 3 - Zeharkalea 26 (Polikiroldegia) - Mallabia Urtiaga industrialdea (3 geraleku) - Mallabarrena - Areitiogana - Zaldibar Goierri - San Andres - Avenida Bilbao - Berriz Uribe - Berriz-Olakueta - Eitua industrialdea (Estampados) - Eitua industrialdea (Pastor Gorbea) - Abadiño Lebario - Zubibitarte - Durango Faustekalea, - Olleria - Landako - Iurreta Maspe 4 - Mallabiena - Arriandi - Akiñena - Zornotza Berna - Euba - San Antonio Elgezabal - Ibarguren - Montorra - Gane - San Miguel - Gudari - La Tejera - Astepe - Lemoa Bolunburu - Arraibi-Tallerreta - Estaziñoa - Intzuntza (gasolindegia) - Mendieta - Bedia Elexalde - Gane - Galdakao Usansolo - Galdakaoko Ospitalea - Labeaga - Uraska - Olabarri - Abusu - Zabalgane - Udaletxea - Juan Bautista Uriarte 37 (Zamakoa) - Juan Bautista Uriarte 7 (Plazakoetxe) - Ibaizabal - Bengoetxe - Olabarrieta (Poblado Firestone) - Aperribai - Bilbo Ibarsusi - Zumalakarregi (3 geraleku) - Ernesto Erkoreka plaza (Udaletxea) - Areatza (San Nikolas) - Plaza Biribila Bilbo Abandoko geltokia

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu