E3 linea (Euskotren)
Euskotren Trenako E3 linea (Euskotrengo 4. linea, lehena) Eusko Trenbideak enpresak Kukullaga eta Lezama geltokien artean egiten duen zerbitzua da. Linea mendebaldetik ekialdera doa, Artxanda mendia inguratzen.
Kukullaga ↔ Lezama | |
---|---|
Euskotren Trena | |
| |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Aldiriko trena |
Eskualdeak | Bilboaldea eta Txorierri, Euskal Herria |
Geltokiak | 16 |
Bidaiariak | 1 479 098 (2018)[1] |
Jabea | Euskal Trenbide Sarea |
Webgunea | www.euskotren.eus |
Ustiapena | |
Hasiera | 1894ko maiatzaren 2a |
Eragilea | Euskotren Trena |
Ibilgailuak | 44 (beste linearekin) |
Ibilgailuen luzera | 52-69 m |
Maiztasuna | 15' - 30' |
Datu teknikoak | |
Luzera | 13,170 km |
Galiboa | 1 000 mm |
Abiadura maximoa | 80 km/h |
|
Lehen bidaia 1894ko maiatzaren 2an egin zuen Ferrocarriles Vascongados enpresak, Begoña eta Lezama arteko geltokietan.
16 geltokietatik 7tan Bilboko metroarekin lotura dago.
Historia
aldatuLinea irekitzea
aldatu1894ko maiatzaren 2an Bilbo-Lezama trenbidea inauguratu zen, Begoña eta Lezamako (gaur egungo Kurtzeako) geltokien artean, Artxanda mendia gainetik zeharkatuz, 13,493 kilometroko luzera zuen trenbide bidez. Bost geltoki zituen: Begoña, Artxanda, Derio, Zamudio eta Lezama. Trenbide tarte bakarra falta zen amaitzen, Begoña eta Bilbo-Calzadas geltoki-buruaren artekoa, gaur egungo Bizkaiko Arkeologi Museoa jasotzen duen eraikina, Miguel Unamuno plazan.
Inauguratu eta egun gutxira, 1894ko uztailaren 7an Zurbarango tren istripua gertatu zen, tren misto bat (bidaiariak eta zamak garraiatzen zituena) errailetik irten eta lubeta batera erorita. Istripuan 13 hildako eta 18 zauritu izan ziren, eta burdinbide konpainiak Artxanda gaineko trenbidearen ordezko ibilbide bat proiektatzera behartuta ikusi zuen bere burua.[2]
Lehenengo luzapena
aldatuTrenbidea inauguratu zenean ez zuen denborarik eman Begoña eta Bilbo-Calzadas geltokiaren arteko tartea amaitzeko, inguruko orografiak suposatzen duen oztopo handiagatik. Oztopoa gainditzeko, bihurgune gogor eta malda handiz betetako tartea eraiki zen, 40 milareneko maldak zituena.
1895ko martxoaren 18an Bilbo-Calzadas eta Begoña arteko tartea ireki zen, trenbideari geltoki bakarra gaineratuz, aipatutako Calzadasko geltokia, alegia. Bilboko familia garrantzitsuenek parte hartzen bazuten ere, tren hau defizitarioa zen. Laster hasi ziren zerbitzu berri bat eskaintzen hasi ziren: Vista Alegre hilerria eta Bilbo lotzen zuenez, hileta zerbitzuak eskaini zituzten. Egunero ateratzen zen trena hilotzak eramaten, eta kapera bat eraiki zuten Mallonan familiak artatzeko[3].
1901eko urriaren 4n trenbidea zerbitzuz kanpo gelditu zen, ibiltzen zen lokomotora bakarrak matxura izan ondoren. Etena aprobetxatuz, Artxanda mendi gaineko trazadura zuzentzeko proiektua egin zen.
Bigarren luzapena
aldatu1908ko urriaren 31n Artxanda tunel bidez zeharkatzen zuen trenbide bakarreko 1.352 metro luzedun saihesbidea inauguratu zen, eta horrekin batera Loruriko geltokia eta Ola eta Larrondoko geltokiak martxan jarri ziren. Gainera, Sondikako geltokira heltzen zen trenbide adarra ere eraiki zen, geltoki horretan Lutxana-Mungia trenbidearekin lotura ezarriz.[4] Guztira 8 kilometroko luzerako trenbide berria egin zen, trenbidea guztira 11.386 kilometro luze zela.
Hirugarren luzapena
aldatu1909ko abuztuaren 5ean Bilbo eta Sondika arteko ibilbide zuzenak hasi ziren, Berreteagan kilometro bateko trenbide adar bat martxan jartzearekin batera, Berreteagako hirukia izenez ezaguna. Trena, Bilbo-Calzadas geltokitik hasita, 460 metro luzeko tunela zeharkatzen zuen, Mallonako hilerria atzean utzita lurzoruratzen zen, ondoren beste bi tunel zeharkatzen zituen (220 eta 130 metro luzekoak) eta Loruriko geltokira heltzen zen. Ondoren, Artxanda inguratuta Salbera heltzen zen, eta 1.350 metro luzeko trenbide bakarreko tunela zeharkatu eta gero Olako geltokira heltzen zen. Asua ibaia zeharkatu ondoren Derioko geltokia zegoen, eta handik aurrera jatorrizko trenbidearen trazadurari jarraitzen zion, Lezamako Kurtzea auzoko geltokira arte.
FTS, FEVE eta EuskoTren
aldatu1947ko uztailaren 1an trenbidea Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao (FTS) enpresak bereganatu zuen. Konpainia honek trenbidearen elektrifikazioa egin zuen, 1950eko martxoaren 5ean inauguratutakoa.
1969ko apirilaren 1an Bilbo-Calzadas geltokia isolatuta gelditu zen, lurtadura baten ondorioz, eta Loruriko geltokia linearen geltoki-buru bihurtu zen.
1977ko abenduaren 30ean trenbidea Ferrocarriles de Vía Estrecha (FEVE) enpresak bere egin zuen behin-behinean, eta hurrengo urteko abenduaren 15ean Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatu zitzaion, honek Eusko Trenbideak sozietatea sortu ondoren horren menpe gelditu zela. Hala, zerbitzua berreskuratu zen 1986ko azaroaren 28an, EuskoTrenen esku.[5]
Zerbitzua berriro martxan jarrita, hurrengo urteetan moldaketa eta hobekuntza asko egin ziren trenbidean. Sondikako geltoki berria eraiki zen, hainbat geraleku berri ireki ziren eta trenbidea Kurtzeatik Lezamara luzatu zen.[6]
Laugarren luzapena
aldatu1995ean Metro Bilbao enpresak Euskotrenen Bilbo-Plentzia trenbidearen zati gehiena bereganatu zuen, San Ignazio eta Plentzia arteko tartea, hain zuzen ere, trenbide hori moldatuz Metroaren 1. linea ezartzeko. Bitartean, Euskotrenek San Ignazio eta Bilbo-Aduana (gaur egungo Zazpikaleetako geltokia) geltokien arteko tartea mantendu zuen. San Ignazio eta Zazpikaleen arteko tartea oso laburra izanik, eta Zazpikaleetako eta Calzadasko geltokiak oso hurbil zeudela aprobetxatuz, 1996ko irailaren 16an Zazpikaleetako eta Calzadasko geltokien arteko lotura eraiki zen, tunel baten bitartez. Hala, San Ignazio-Zazpikaleak eta Calzadas-Lezama trenbideak bateratu ziren eta Calzadasko geltokia behin-betiko zerbitzuz kanpo gelditu zen.
Bateratutako trenbide berrian hobekuntzak ezarri ziren, hala nola Zumalakarregiko geltokia martxan jartzea. Trenek hurrengo ibilbidea egiten zuten Bilbon zehar: San Ignazioko geltokian hasita, itsasadarreko eskuinaldetik igarotzen ziren, Ibarrekolanda, Deustu, Unibertsitatea, Matiko, Zumalakarregi eta Zazpikaleetako geltokiraino. Han, Calzadasko geltoki inguruan 180ºko bihurgunea egin eta Loruriko geltokira heltzen ziren, ondoren, Artxandako tunela zeharkatu eta Olako geltokira heltzeko. Hortik Sondikara bideratzen ziren, Berreteagako hirukia erabilita, Bilbo, Sondika eta Lezama helmuga dituzten ertzek osatutako trenbide hirukia, alegia. Behin Sondikan, trenek martxa aldaketa egiten zuten eta Lezamaraino heltzen ziren, bidean Loiu, Derio eta Zamudio zeharkatuz.
Trenbide tarteen itxiera
aldatuAipatutako trazadura horrek ez zuen luze iraun, izan ere, 2000. urtean Enekuriko tunelak eraikitzean San Ignazio eta Deustu arteko trenbidea bertan behera gelditu zen, San Ignazio eta Ibarrekolandako geltokiak itxita, eta Bilbo-Lezama trenbidearen geltoki-burua Deustuko geltokia izatera pasaraziz.[7]
Urte berean Loruriko geltokia ere itxi zen, Matikoko geltokia Lorurikotik oso gertu zegoenez, bakarra irekita mantentzeko erabakia hartuta.
2010eko maiatzaren 15ean, Bilboko metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta, Deustu eta Zazpikaleetako geltokien arteko trenbide tartea itxi behar izan zen, tartean Unibertsitatea, Matiko eta Zumalakarregiko geltokiak egonda. Tarte horren ixtearekin batera, Loruriko geralekua berrireki zen, Matikoko geltokiko erabiltzaileek erabil zezaten.[8] Hasiera batean tarte honen mozketa hiru urteren buruan berreskuratzea aurreikusten zen arren, ez zen inoiz berriro martxan jarri, eta gaur egun Deustuko geltoki inguruko katenaria eraitsi da.
2015eko ekainaren 1.an Zazpikaleak eta Loruriko geltokien arteko trenbidea ere eten zen, Metroaren lanekin jarraitzeko. Loruri eta Sondikako geltokien artean tren anezka jarri zen martxan, eta Lutxana-Sondika trenbidea erabiliz Lutxana eta Lezama arteko bidaiak egiten hasi ziren.
Urte bereko azaroaren 2an Loruriko geltokia behin-betiko itxi zen, Ola eta Zazpikaleetako geltokien arteko trenbidea ere eten ondoren. Loruriko geltokiaren inguruan ere azpiegitura eraitsi zen, bai trenbideak zein katenariak.
Metroaren 3. linea
aldatu2017ko apirilaren 8an Bilbo-Lezama trenbidea erabiltzen duen Metroaren 3. linea inauguratu zen. Kukullaga-Etxebarri geltokitik hasita, non Bilbo-Donostia trenbidearekin bat egiten den, trenbideak Bilboko iparraldeko auzo garaiak zehakatzen ditu, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Zurbaranbarrin geltokiak izanda, ondoren Zazpikaleetara heltzeko. Gero, berriro ere iparraldera jotzen du, Uribarri eta Matikon getokiak edukita, eta hortik Olako geltokira abiatzen da, Artxanda mendi azpitik eraikitako trenbide bikoitzeko tunel berrien bitartez. Jatorrizko trenbide bakarreko tunela larrialdietarako irteera gisa moldatuta dago, eta behin Ola inguruan, trenbide zaharrera lotzen da. Lan hauekin batera, Zazpikaleetako eta Matikoko geltokiak berritu ziren, eta Zumalakarregiko geltokia izan zena Uribarriko geltokirako sarbide bihurtu zen. Gainontzeko geltokiak berriak dira.
Geltokiak
aldatuGeltokia | Gunea | Udalerria | Konexioak | |||
---|---|---|---|---|---|---|
■ | Kukullaga | 2. gunea | Etxebarri | | ||
■ | Otxarkoaga | 1. gunea | Bilbo | | ||
■ | Txurdinaga | 1. gunea | Bilbo | | ||
■ | Zurbaranbarri | 1. gunea | Bilbo | | ||
■ | Zazpikaleak | 1. gunea | Bilbo | | ||
■ | Uribarri | 1. gunea | Bilbo | | ||
■ | Matiko | 1. gunea | Bilbo | | ||
■ | Ola | 2. gunea | Sondika | |||
■ | Sondika | 2. gunea | Sondika | |||
■ | Larrondo | 2. gunea | Loiu | |||
■ | Elotxelerri | 2. gunea | Loiu | |||
■ | Derio | 2. gunea | Derio | |||
■ | Lekunbiz | 2. gunea | Zamudio | |||
■ | Zamudio | 2. gunea | Zamudio | Parke Teknologikoa | ||
■ | Kurtzea | 2. gunea | Lezama | |||
■ | Lezama | 2. gunea | Lezama |
Geltokien izena
aldatuEuskotren Trena sareko geltokiak Euskal Trenbide Sarea enpresak kudeatzen eta mantentzen ditu 2004ko irailaren 2tik. Hala ere, Eusko Trenbideak enpresak ditu trenak eta horiek ustiatzeaz arduratzen da.
Azpiegitura
aldatuLineak Bilbo—Lezama burdinbidea bakarrik erabiltzen du, Kukullaga eta Lezama geltokien artean.
Planoa
aldatuUstiapena
aldatuLinea Eusko Trenbideak usiatzen du Euskal Trenbide Sareak kudeatutako trenbide eta geltokietan.
Maiztasunak
aldatuTrenak goizeko 5:36etatik gaueko 23:20etara arte ibiltzen dira lanegunetan, 15 minutuko maiztasunaz 20:20ak arte, eta hortik aurrera 30 minutukoaz.
Larunbat, igande eta jaiegunetan trenak 7:16etan hasi eta 30 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira 23:13ak arte.
Larunbat gauetan gaueko zerbitzua dago, bi ordutan behin tren bat dagoelarik.
Batez besteko denborak
aldatuIbilbideko batez besteko denborak adierazgarriak dira, eta trafikoaren edo beste ezusteko batzuen arabera alda daitezke.
lineak Kukullaga geltokia honako hauekin komunikatzeko aukera ematen du:[9]
- Zazpikaleak -rekin 7 minutuan
- Matiko -rekin 10 minutuan
- Sondika -rekin 18 minutuan
- Derio -rekin 25 minutuan
- Lezama -rekin 36 minutuan
Flota
aldatuGaur egun, Euskotren Trenaren flota 44 ibilgailuarik osatzen dute.[10]
Eraikitzailea | Modeloa | Kopurua | Entregatzeko urteak | Luzera (m) | Eserlekuak | Guztizko edukiera |
---|---|---|---|---|---|---|
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles | S-900 | 30 | 2011 - 2014 | 69,458 | 214 | 400 |
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles | S-950 | 14 | 2016 - | 52,458 | 94 | 296 |
Tarifak
aldatuGuneak
aldatuLinea horrek, guztira, 2 gune zeharkatzen ditu:
Bidaiariak
aldatuHasierako urteetako bidairien datuak hurrengoak dira: 94 000 (1900), 285 900 (1910), 572 500 (1929)[12]
2015eko ekainaren 1tik 2017ko apirilaren 8a arte Metroaren 3. linearen lanengatik mozketak egin ziren linean.[13]
Irudiak
aldatu-
Tren bat Uribarriko geltokian
-
Txurdinagako geltokiko sarrera
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren txostena» (Noiz kontsultatua: 2019-03-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Bilbao a Lezama (Suburbanos de Bilbao). (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ «El Ferrocarril de Lezama: el transporte entre Bilbao y su cementerio de Vista-Alegre en Derio» Euskonews & Media (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
- ↑ VIA VIEJA DE LEZAMA. (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS). (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ Olaizola, Juanjo. (2012-05-25). Historias del tren: EUSKOTREN CUMPLE 30 AÑOS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Correo, El. «Comienzan en Deusto las obras para dotar al barrio de 200 nuevos aparcamientos» elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ Europa Press. «EuskoTrenek autobusen zerbitzua eskainiko du larunbatetik Deustu-Zazpi Kaleak tartean, metroaren 3. lineako obrengatik» (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
- ↑ «Sarrera | Euskotren» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-28).
- ↑ EUSKOTREN S/900 ALDIRIKO TRENA
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren mugikortasunaren datuak» (Noiz kontsultatua: 2017-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bilbao a Lezama (Línea FC). (Noiz kontsultatua: 2017-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) La línea 3 del metro será inaugurada el 8 de abril con un acto social abierto. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-03-14).