Errotabarriko geltokia
Errotabarri Euskotrenen E1 (Bilbo-Donostia) lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Bizkaiko Ermua udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunean eta Mugi sistemaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Errotabarri | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapen mapa | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Gipuzkoa hiribidea, 24; 48260 | |||||||
Udalerria | Ermua, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 5. gunea (BGP) 4. gunea (Mugi) | |||||||
Irisgarria | ![]() | |||||||
Zerbitzuak | ![]() | |||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Euskotren Trena | ![]() |
Bilbo-Donostia trenbidearen barne, geralekuan eskualdeko zerbitzuak eskaintzen dira Bilboko Matiko eta Donostiako Amarako geltokien artean, eta Matiko eta Elgoibarko geltokien artean ere. Zerbitzu horiez gain tranbia ezizenez ezagutzen den Ermua eta Eibar elkarlotzen dituen hiriarteko maiztasun altuko zerbitzua ere jasotzen du.
Sarbideak
aldatuGeralekuak sarbide bakarra du, malda oso handiko arrapala baten bidez. Ondoren, nasara igotzeko eskailera tarte bat igo behar da. Hala, geralekuak irisgarritasun arazo handiak ditu.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Errotaberri Trena, Irisgarritasuna - Ararteko mapak. (kontsulta data: 2017-11-02).