43°14′50″N 2°54′21″W / 43.247194°N 2.905750°W / 43.247194; -2.905750

Bolueta Bilboko metroaren 1. eta 2. lineei dagokion lurgaineko geltokia da, Bilboko udalerriko Bolueta auzoan kokatuta dagoena. 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunean dago. Euskotreneko geltokia 2019ko irailaren 9an itxi zen.

Bolueta
Bi Metro unitate Boluetako geltokian.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Basarrate  Bilboko metroaren 1. linea  Etxebarri »
« Basarrate  Bilboko metroaren 2. linea  Etxebarri »
« Abusu    Geltoki-burua
Kokapena
HelbideaIbarsusibidea, 2A; 48004
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaBOL
Gunea1. gunea
Irekiera1997ko urtarrilaren 5a
Itxiera2019ko irailaren 9a (Euskotren)
Bidaiariak1.438.834 (Metro, 2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak   Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Tranbia Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
MetroaL1Etxebarri - Plentzia
L2Basauri - Kabiezes
EuskoTran  Bolueta La Casilla
BizkaibusA2610  Galdakao - EHU
A3613  Bilbo - Ugao Miraballes - Orozko
A3622  Bilbo - Basauri - Zaratamo
A3932  Galdakao - Metro Bolueta
Bilbobus13  San Ignazio - Txurdinaga
30  Txurdinaga - Miribilla

Sarbideak aldatu

Ibarsusibidean geltokiaren sarbide nagusia kokatzen da. Estalpeko plazan Metro eta Euskotrenek elkarbanatzen duten bestibulu amankomuna dago.

  •          Ibarsusi bidea, 2A
  •            Boluetako Santa Ana kalea, Miraflores etorbidea, 28
  •       Telleria kalea, 1 (Metro geltokira soilik)

Geltokia aldatu

Geltokiak estalpeko bestibulu amankomuna du, non Bilboko metroarekin lotunea egiteko aukera dago, izan ere garraio publikoen arteko mugikortasuna sustatzeko nahiarekin eraiki zen.

2012ko ekainaren 8an metro geltokirako sarbide berri bat ireki zen Telleria kalean, igogailu bidezkoa.[2] Geltoki barruko irisgarritasuna bermatzeko bestibuluak eta nasak lotzen dituzten igogailuak ere badaude.

Geltokia igogailu, kutxazain, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3]

2019ko apirilaren 22an Bizkaibusen A3932 Galdakao-Boluetako metroa anezka linearen geltoki-burua aldatu zen, Miraflores etorbideko 28. zenbakian geltoki berria martxan jarrita.[4]

Etorkizuna aldatu

2017ko ekainaren 19tik Durango, Ermua eta Donostia jatorri duten Euskotrenen trenek Bilboko metroaren 3. lineatik ibiltzen dira Kukullaga-Etxebarri geltokiaren ondoren, Metro linearen 7,5 minutuko maiztasuna betetzeko. Hala, tren hauek ez dute Atxuri eta Etxebarri arteko tartea zeharkatzen, eta geltokia soilik E4 (Urdaibai) lineako trenek erabiltzen dute.

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak ere Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] Ondorioz, Atxuri eta Etxebarri arteko tartean tren zerbitzua ezabatuko da, tartean Boluetako geltokia dagoela, eta Bilboko tranbiaren linearen luzapena egingo da Boluetaraino.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, aldaketa oraindik ez da egin.

Lotuneak aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bost autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

  Circo Amateur / Bolueta
Irteera:    Ibarsusibidea


  Bilbao-Galdakao 12
Irteera:    Ibarsusibidea


  0285 Santa Ana (Galdategia)
Irteera:    Boluetako Santa Ana


  0290 Santa Ana (galdategia)
Irteera:    Boluetako Santa Ana


  2598 Metro Bolueta
Irteera:    Ibarsusibidea

A3932 Linearen hasiera GALDAKAO Aperribai - Olabarrieta (Poblado Firestone) - Bengoetxea/La Troka - Sixta Barrenetxea - Urreta - Anbulatorioa GALDAKAO
Udaletxea

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo