Funikular
Malda gogorrak igotzeko tren berezia, trakzioa kate edo kable baten bidez egiten dena
Funikularra malda oso pikoak igotzeko erabiltzen den garraiobidea da. Kablez loturiko bi kabina ditu eta igogailu baten moduan dabil, kabina bat igotzen denean, bestea jaisten da.
XIX. mendean sortutako garraiobidea da. Lurrun-makinarekin zebilen munduko lehenengo funikularra Rue Terme Croix Rousserekin batzen zuen. 1862an inauguratua izan zen Lionen.
Ondoren, hurrengo funikularrak instalatu ziren:
- Budapestekoa, 1870ean.
- Vienakoa, 1873an.
- Istanbulekoa, 1875ean.
- Britainia Handikoa, 1876an.
- Suitzakoa, 1888an.
- Fløibanen, 1918an.
- Santiagokoa, 1925ean.
Motor elektrikozko lehenengo funikularra Suitzakoa izan zen.