Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 43° 16′ 01″ N, 2° 55′ 13″ W / 43.266878°N,2.920148°W / 43.266878; -2.920148

Infobox train2.png
Uribarri
Estación de Uribarri 2.jpg
Geltoki barruko ikuspegia.
Kokapen mapa
Lineak

« Matiko Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 3. linea  Zazpikaleak »
« Matiko Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Zazpikaleak »
« Matiko Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Zazpikaleak »
« Matiko Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E3.svg  Zazpikaleak »
Kokapena
Helbidea Trauko kalea, 10-12; 48007
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 2017ko apirilaren 8a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Trena Igogailua Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Metroa L3Matiko - Kukullaga
Euskotren E1Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1DMatiko - Elgoibar
E3Kukullaga - Lezama
Bilbobus 22  Sarrikue - Atxuri
28  Uribarri - Altamira
G1  Arabella - Moyua
Bestelakoak Igogailua  Zumalakarregiko igogailua
Taxi  Taxi

Uribarri Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan eraikita dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Geltokiak 5 minutura 12.877 biztanleri, eta 10 minutura 23.311 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

SarbideakAldatu

Geltokiak guztira sei sarbide ditu, Metro sareko geltokien artean sarbide gehien dituena dela. Zumalakarregi sarbidea 2010era arte Euskotrenek erabiltzen zuen, Txorierri linean zegoen Zumalakarregiko geltokirako sarbide baitzen. Eskoletako Plaza sarbidea eta sarbide horren igogailua 2017ko abuztuaren 7an ireki ziren, sarbide horren inguruko lanak luzatu baitziren.

  •   Uribarri C zeharkalea, 11 (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •       San Balentin Berriotxoa kalea, 7 (San Valentín de Berriotxoa irteera)
  •     Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)
  •       Zumalakarregi hiribidea, 15 (Zumalakarregi irteera)
  •       Uribarri C zeharkalea, Izaro Mendia zeharkalearekin izkina (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •       Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)

Gaueko sarbideakAldatu

  •   Uribarri C zeharkalea, 11 (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •       Uribarri C zeharkalea, Izaro Mendia zeharkalearekin izkina (Uribarri C Zeharkalea irteera)
  •     Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)
  •       Eskoletako plaza (Eskoletako Plaza irteera)

HistoriaAldatu

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abuztuaren 7an Eskoletako Plaza sarbidea eta bere igogailua ireki ziren.[3]

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

EtorkizunaAldatu

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten sei autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:







Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uribarriko geltokia  
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo