Busturia San Kristobal geltokia
Busturia San Kristobal[1] edo San Kristobal-Busturia Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion lurgaineko geralekua da, Busturia udalerriko San Kristobal auzoan dagoena. 1893ko martxoaren 15ean ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
San Kristobal-Busturia | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | San Kristobal auzoa, 11; 48350 | |||||||
Udalerria | Busturia, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 4. gunea | |||||||
Irekiera | 1893ko martxoaren 15a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Bermeo |
Geralekuak markesinaz hornitutako nasa eta trenbide bakarra du, eta kanpoaldean doako aparkalekua dago.
Kokapena
aldatuGeralekua zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 21,342. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]
Sarbideak
aldatuGeralekuak sarbide bakarra du, arrapala bidezkoa.
Irisgarritasuna
aldatuGeltokira sarbidea | San Kristobal auzoa, 11 | |
Nasara sarbidea | 1. trenbidea | |
Trenera sarbidea | 1. trenbidea |
Historia
aldatuGeralekua Zornotza-Gernika trenbidea Sukarrietaraino luzatzearekin batera ireki zen. Jatorrizko kokapena Zornotza-Sukarrieta trenbidearen 21,250. puntu kilometrikoan zen, trenbideak egiten duen bihurgune batean. Zurezko egituradun harlangaitzazko eraikin bat zuen, bi solairukoa eta markesinaz hornitutako nasa bakarrekoa. Gerra Zibilean kuarteleratze gisa erabili zen, eta gerraostean Explotación de Ferrocarriles por el Estado enpresa publikoak eraikina berreraiki zuen.[2]
90ko hamarkadan, kokapen kaxkarra eta eraikuntzaren egoera txarra zela eta, geltokia eraistea eta berria eraikitzea erabaki zen, aurrekotik metro batzuk aurrerago, zehazki 21,342. puntu kilometrikoan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (PDF) Euskotren E4 Bilbo - Bermeo. (Noiz kontsultatua: 2017-09-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).