43°16′08″N 2°55′30″W / 43.268946°N 2.925134°W / 43.268946; -2.925134

Matiko Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, E3 eta E4 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan eraikita dagoena. Gaur egungo geltokia Metroaren 3. linea irekitzearekin batera jarri zen martxan, 2017ko apirilaren 8an, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Matiko
Matikoko igogailua eta geltokiaren eraikina Tiboli kaletik.
Map
Kokapen mapa
Lineak
Geltoki-burua Bilboko metroaren 3. linea Uribarri »
Geltoki-burua Uribarri »
« Ola Uribarri »
Geltoki-burua Uribarri »
Kokapena
HelbideaTiboli kalea, 30; Artatzamina kalearekin izkina; 48007
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera2017ko apirilaren 8a
Itxiera2010eko maiatzaren 15
IrisgarriaGeltoki irisgarria
ZerbitzuakPertsonaldun txarteldegia
AldageltokiaMetroa Trena Igogailua Funikularra Autobusa
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren Trena Bilbo Donostia
Kukullaga Lezama
Bilbo Bermeo
MetroaBilboko metroaren 3. linea Matiko Kukullaga
Bilbobus22  Sarrikue - Atxuri
28  Uribarri - Altamira
72  Larraskitu - Castaños
G1  Arabella - Moyua
G8  Arangoiti - Plaza Biribila
BestelakoakIgogailua Funikularreko plaza
Funikularra Artxandako funikularra

Geltokiak 5 minutura 2.898 biztanleri, eta 10 minutura 13.074 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak

aldatu
  •       Tiboli kalea, 30; Artatzamina kalearekin izkina
  •           Tiboli kalea, 21

Historia

aldatu

Geltokiaren eraikitze-lanak 2009ko udaberrian hasi ziren.

2010eko maiatzaren 15a arte lurgaineko geltokia zegoen, Euskotrenek ustiatuta, Txorierriko lineari zegokion geltokia izanik. Metroaren 3. linea eraikitzeko lanak zirela eta, Txorierriko linearen Deustu-Zazpikaleak tartea itxi zen, tarte horren barruan Matikoko geltokia dagoela, eta bere ordez Loruriko geltokia berrireki zen Bilbo eta Txorierri arteko trenbidean.

2008an Esteyco enpresak geltoki berria eraikitzeko azterlana aurkeztu zuen.[3]

Geltokia ireki aurretik, 2016ko ekainaren 10ean, Tiboli kaleko behealdea eta geltokiko bestibuluaren kanpoaldea (Tiboli eta Artatzamina kaleen arteko gurutzebidean) lotzen dituen igogailua ireki zen.[4]

2017ko apirilaren 8an lurpeko geltoki berria martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz. Geltoki berriak irisgarritasuna bermatzen du. Geltoki eta trenbide zaharrak, eraitsiak izan zirenak, oinezkoentzako ibilbide bihurtu zituzten.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 lineak ere geltokian geldialdia egiten du.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[5]

Etorkizuna

aldatu

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[6] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean, Tiboli kalearen behealdean, Funikularraren plazarekin lotzen duen igogailua dago, Artxandako funikularraren beheko geltokiarekin lotura dagoela.

Bestalde, Bilbobus zerbitzua hornitzen duten hiru autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:



Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu