Maltzaga
Maltzaga Soraluze, Eibar eta Elgoibarko udalerriek muga egiten duten guneari deritzo. Oso gune estrategikoa da, bertan GI-627 errepidea eta N-634 errepideak elkartzen dira rotonda batean. AP-1 autopista bertatik abiatzen da Gasteiz alderuntz. Gainera autopista hori A-8arekin elkartzen da puntu berean. Antzina, trenbideak ere bertan elkartzen ziren. Hau dena gutxi balitz Deba ibaiak (Soraluzetik) Ego ibaia (Eibartik) jasotzen du bertan.
Maltzaga | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Eibar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′38″N 2°26′16″W / 43.19389°N 2.43778°W |
Demografia | |
Biztanleria | 0 (2022) |

Demografia
aldatuMaltzagako biztanleria |
---|
![]() |
Maltzaga metaforikoa
aldatuBenetako Maltzagaren kokaera estrategikoan oinarrituz, Telesforo Monzon zenak Maltzaga metaforikoa aldarrikatu zuen, proposamen politiko gisa, abertzaleen arteko batasuna eskatuz: "Gerokoak geroko utzi. Orain, goazen abertzale guztiok batera Maltzagara".
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |