Pasaiako portua
Pasaiako portua Pasaiako (Gipuzkoa) badian hedatzen da, Oiartzun ibaiaren bokalean, Pasaiako udalerrian eta Oiartzualdea eskualdean.
Pasaiako portua | |
---|---|
Portuaren barrualdea Trintxerpetik ikusita. | |
Hiria | |
Herrialdea | Gipuzkoa Euskal Herria |
Hiria | Pasaia |
Koordenadak | 43°19′16.03″N 1°54′56.05″W / 43.3211194°N 1.9155694°W |
Datuak | |
Mota | Merkataritza |
Portuaren azalera | 940.000 m2 |
Lehorraren azalera | 600.000 m2 |
Estatistikak | |
Urteko zamaren pisua (Tn) | 4 milioi (2005) |
2005. urtean 4 milioi tona mugitu ziren portuan. Urtero izandako edukiontzi eta merkantzia trafikoaren zenbatekoari begiratuz gero, Euskal Herriko portuetatik 3.a da, Bilbokoaren eta Baionakoaren ondoren, eta espainiar estatuko portuetatik 16.a.
Portuaren ezaugarriak
aldatuPasaiako portuak beste portuk ez dituen ezaugarri bereziak ditu. Sarrerako kanalak 10 metroko sakonera dauka itsasbehera denean. Sakonera hori, etengabe mantentzen da eta ez da beharrezkoa izaten ondoa dragatzea. Portuko kaiek 5.200 metroko luzera dute, euretatik 1.500 metro arrantzarako erabiltzen dira eta 3.250 metro jarduera komertzialetarako. Gainerako kaiak ontziak konpontzeko eta bestelako jardueretarako erabiltzen dira.
Portuak 600.000 metro karratuko azalera dauka lehorrean eta 940.000 metro karratuko flotazio azalera. Herrerako auzoan, portuaren industriagunea kokatzen da. Pasai Donibanen dagoen portu zatian bien bitartean, ontziola bat dago. Gipuzkoan dagoen zentral elektriko bakarra Pasaiako portuaren lurretan dago, Iberdrolaren zentral termikoa alegia. Zentralak sortzen duen kutsadura dela eta, hurrengo urteetan itxiko dela uste da.Une honetan dagoeneko desinstalatua dago.
Arrantza
aldatu1970eko hamarkada arte Pasaiako jarduera tradizionala izan zen. 1960ko hamarkada eta 1970eko hamarkadaren artean, bakailaoa arrantzatzen zuten 280 ontzi zeuden Pasaiako portuan. Arrantzan milaka pertsona aritzen ziren orduan. Urteek aurrera egin ahala, arrantzaren gainbehera etorri da, eta gaur egun 300 bat pertsona baino ez dira arrantzan aritzen, gehien bat baxurako itsasontzietan.
Pasaiako superportua edo kanpo portua
aldatuArtikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Ustez portua txiki geratu dela eta, Pasaiako Portu Agintaritzaren ekimenez eta Espainiako Sustapen Ministerioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz portua handitu nahi dute. Horretarako, eta badia barruan tokirik geratzen ez dela argudiatuz, kanpoaldean portu berria eraikitzeko proiektua lantzen ari da. Proiektua Pasaiako portuko kanpo ditxoa (izen ofiziala), Pasaiako superportua eta Pasaiako kanpo portua izenez da ezaguna.
Egitasmo horren bitartez, Jaizkibelgo itsaslabarrean kai berriak eraikiko lirateke, eta Pasaiako badia barruko kaiak beste jarduera ekonomikoetarako erabiliko lirateke. Besteak beste, kirol portuak, etxebizitza berriak, parkeak, dendaguneak eta bestelakoak eraikiko lirateke, gaur egun portuarenak diren lurretan. Halaber, tunel bat egingo litzateke Jaizkibel mendiaren pean, portura errepidez ailegatu ahal izateko.
Hainbat elkarte proiektu horren aurka azaldu da hasieratik,[1] Jaizkibelgo itsaslabarrak BGL izendaturik eta Natura 2000 sarearen barruan daudelako, superportua horrekin bateragarria ez delako, eta superportuak kalte handiak eragingo lituzkeelako bai mendian bertan, bai itsaspean. Talde horietako batzuek Jaizkibel Bizirik elkartea osatu zuten 2003. urtean. Besteak beste, informazio gehiago eskatzen diete Administrazio publikoei; eta, proiektuak ingurumenari dakarkion kaltea eta eskatzen duen dirutza handia aintzat hartuta, erreferendum bidez erabaki dadila proiektua egingo den ala ez.
Greenpeaceren esanetan, kanpo portua egiten baldin bada, portu espekulazioko beste kasu bat litzateke, hau da, gutxi batzuek irabazi handia egingo lukete, lurzorua bereganatuz eta hor eraikiz. Ekologista talde horrek dioenez, ez dago kanpo portuaren bideragarritasuna oinarritzen duen ekonomia arloko daturik, eta Sustapen Ministerioak aukera bakarra baizik ez luke aintzat hartu behar: 0 aukera, hots, kanpo porturik ez eraikitzea eta oraingo portu eremua berrantolatzea.[2]
Galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Jaizkibel Bizirik, Mutrikuko Natur Taldea, Arnasa eta Altza XXI, besteak beste: joxemizumalabe.org (2007-7-15)
- ↑ Greenpeace (2010): Destrucción a toda costa 2010, Euskadi[Betiko hautsitako esteka].
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu