Ireki menu nagusia

Koordenatuak: 43° 15′ 34″ N, 2° 54′ 23″ W / 43.259526°N,2.906346°W / 43.259526; -2.906346

Infobox train2.png
Txurdinaga
Estación de Txurdinaga 1.jpg
Gabriel Aresti sarbidea.
Kokapen mapa
Lineak

« Zurbaranbarri Euskotren Trena Logo.svg Bilboko metroaren 3. linea  Otxarkoaga »
« Zurbaranbarri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Otxarkoaga »
« Zurbaranbarri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Otxarkoaga »
« Zurbaranbarri Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E3.svg  Otxarkoaga »
Kokapena
Helbidea Gabriel Aresti hiribidea, 35-37; 48004
Udalerria Bilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea 1. gunea
Irekiera 2017ko apirilaren 8a
Irisgarria Geltoki irisgarria 
Zerbitzuak Aiga elevator inv.svg Pertsonaldun txarteldegia 
Aldageltokia Metroa Trena Autobusa Taxi 
Nasa kopurua 2
Trenbide kopurua 2
Jabea Euskal Trenbide Sarea
Eragilea(k) Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Metroa L3Matiko - Kukullaga
Euskotren E1Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1DMatiko - Elgoibar
E3Kukullaga - Lezama
Bizkaibus A2321  Santutxu - EHU (Autobidetik)
Bilbobus 03  Plaza Biribila - Otxarkoaga
13  San Ignazio - Txurdinaga
30  Txurdinaga - Miribilla
38  Otxarkoaga - Termibus
43  Garaizar - Santutxu
G2  Otxarkoaga - Plaza Biribila
Bestelakoak Taxi  Taxi

Txurdinaga Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Geltokiak 5 minutura 4.013 biztanleri, eta 10 minutura 7.076 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Arazoak eta sarbide berriakAldatu

Hasiera batean geltokirako sarbideak L. Manning lorategietan eta Gabriel Aresti etorbidean proiektatuta zeuden arren, 2011ko martxoan Euskal Trenbide Sareak jakinarazi zuen lurzoruarekin arazoak topatu zituztela. 2013ko urtarrilean, arazoak zirela eta, sarbideak kokalekuz mugitu behar izan ziren. Azkenik sarbideak Garai lorategietatik hurbil, eta Gabriel Aresti etorbideko 30. zenbakian eraiki dira. Igogailua ere Gabriel Aresti etorbidean dago.[3]

SarbideakAldatu

Geltokiak bi eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu.

  •       Gabriel Aresti etorbidea, 30 (Gabriel Aresti irteera)
  •     Jesús Galíndez, 14 / Oinezko kalea (Garaizar irteera)
  •       Gabriel Aresti etorbidea / Garai lorategiak (Gabriel Aresti irteera)

Gaueko sarbideakAldatu

  •       Gabriel Aresti etorbidea, 30 (Gabriel Aresti irteera)
  •       Gabriel Aresti etorbidea / Garai lorategiak (Gabriel Aresti irteera)

HistoriaAldatu

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]

EtorkizunaAldatu

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[5] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

LotuneakAldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten sei autobus geraleku daude. Gainera, geltokiaren ondoan bertakoentzako aparkalekua dago. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:






Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» . Noiz kontsultatua: 2017-03-12.
  2. (Gaztelaniaz)Vocento, elcorreo.com - Estación de metro de Zurbaranbarri: Estaciones de la línea 3 de Metro Bilbao | EL CORREO . Noiz kontsultatua: 2017-05-10.
  3. Otxarkoagako Familia Elkartea «Arazoak Txurdinagan ere» . Noiz kontsultatua: 2013-02-10.
  4. Irekia «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-04.
  5. (Gaztelaniaz) ETS inicia el proceso para prolongar el tranvía desde Atxuri hasta Bolueta. Deia, Noticias de Bizkaia . Noiz kontsultatua: 2017-05-30.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu