43°17′22″N 2°59′13″W / 43.289581°N 2.987025°W / 43.289581; -2.987025

Ansio Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Arteagabeitia-Zuazo barrutian kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago.

Ansio
Ansioko geltokiko sarrera.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Barakaldo  Bilboko metroaren 2. linea  Gurutzeta/Cruces »
Kokapena
HelbideaSerralta aldapa, 16; 48903
UdalerriaBarakaldo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaANS
Gunea2. gunea
Irekiera2002ko apirilaren 13a
Bidaiariak1.260.888 (2016)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua Disuasio-aparkalekua  Pertsonaldun txarteldegia Arreta bulegoa 
AldageltokiaMetroa Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA3136  Bilbo - Barakaldo - Santurtzi
Kbus1  Desertu - Lutxana
2  Errekatxo - Lasesarre
BestelakoakTaxi  Taxi

Bilbao Exhibition Centreren (BEC) ondoan kokatuta, azoka, kontzertu, ekitaldi eta partidak daudenean jendez betetzen da, bestela ez da oso erabilia. Geltokian Bizkaiko garraio publikoaren bezeroei arreta egiteko bulegoa dago.

Kokapena

aldatu

Geltokia Barakaldoko Ansio zabalgunean dago, lehen Bizkaiko Labe Garaiak enpresaren fabrika bat kokatzen zen toki berean. Gaur egun Bilbao Exhibition Centre azoka, plaza bat, eta erabiltzen ez den autobus eta taxi geltokia dago.

Sarbideak

aldatu

Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan, eta trenbideen gaineko bestibulura jotzen duena. Bestibulutik trenbideetara heltzeko eskailera mekaniko zein igogailuak daude.

Arkitektura

aldatu
 
Geltokiko bestibulua

Antón Pagola eta Luis Uzcanga arkitektoek egindako geltokiak Sarrikoko geltokiaren antzeko itxura du. Lurrazpiko geltokia bada ere, sabaian duen kristalezko markesina bati esker, barnealdetik kanpoaldea ikus daiteke, eta argi naturala geltokiko nasetara heltzen da. Geltokiaren barruan galeria komertziala egiteko proposamena egin zen, eta nahiz eta lokalak eraiki ziren, proposamenak ez du inoiz aurrera egin. Aldiz, Peñotako eta Indautxuko geltokietan komertzio guneak gauzatu dira, eta Ansioko gune komertzialaren ordez Ansio gunea deritzon erabilera anitzeko espazioa sortu du Metro Bilbaok. Lokalak 580 metro koadroko azalera dauka eta aurkezpenak, ekitaldiak eta abar egiteko prestatuta dago.

Kanpoaldetik, estaldura hegan ari den kalatxori baten hegoetan oinarriturik dago. Geltokiak enparantza bat sortzen du, non autobus eta taxi geralekuak dauden.

Disuasio-aparkalekua

aldatu

BEC sozietateak Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin hitzarmena du Bilboko metroko erabiltzaileek Bilbao Exhibition Centreko aparkalekua disuasio-aparkaleku modura erabili ahal izateko. Hala, autoa utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.

Tarifak

aldatu

Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-08-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa