Olako geltokia
Ola edo Ola-Sondika Euskotrenen E3 lineari dagokion lurgaineko tren geralekua da, Sondika udalerriko Ola auzoan kokatuta dagoena. Bilbo-Lezama trenbidearen Olako saihesbidea inauguratzearekin eta Loruri eta Larrondoko geltokiekin batera 1908ko urriaren 31n ireki zen,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.[2]
Ola | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Izartza - San Martin bidea, 1; 48150 | |||||||
Udalerria | Sondika, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 1908ko urriaren 31 | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 1 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTren | Kukullaga ↔ Lezama |
Kokapena
aldatuTrenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Bilbo-Lezama trenbidearen parte da, 4,741. puntu kilometrikoan kokatuta.[3]
Sarbideak
aldatuGeralekuak sarbide bakarra du, kaleko kotan, eta nasa bakarrekoa da. Kanpoaldean doako aparkalekua dago.
Historia
aldatuAurretik geltokia EuskoTrenen 4. lineari (Deustu-Lezama) eman zion zerbitzu, alegia, Txorierriko jatorrizko linea. Bilboko metroaren 3. linea eraikitzearen ondorioz, aipatutako linearen trazaduraren zati bat desagertu zen eta horren ordez anezka zerbitzu bat eskaini zen Loruri eta Sondikako geltokien artean, bien artean Olakoa dagoela.
2017ko apirilaren 8an Metroaren 3. linea martxan jartzearekin batera lineen berrizendapenari ekin zion Euskotren Trenak, eta geroztik Olako geltokia E3 linearen parte da. Ordutik, E3 linean EMU-950 serieko trenak baino ez dira erabiltzen, mugikortasun urriko pertsonentzako arrapalaz hornituta daudenak. Hori dela eta geltokia guztiz irisgarria da.
Gainera, txartel-salmenta makina automatiko berriek mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak betetzen dituzte, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa daukate, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea.[4]
Artxandako tunel berriak
aldatuEuskal Trenbide Sareak Artxanda mendia zeharkatzeko trenbide bikoitzeko tunel berriak eraiki ondoren, Olatik Matikoko geltokira sarbide berria erabiltzen da 2017ko apirilaren 8tik. Etorkizunean, tunel hauen bidez Bilbo erdigunea Bilboko aireportuarekin trenez lotuko da, eta Euskotrenen E3 linearen azpiegitura berrituko da Ola eta Sondika artean. Lanak bukatzen direnean Olako geltokia birkokatuko da.
Tunel berrien lanak direla eta, Bilbo eta Lezama lotzen zituen trenbide zaharra eten behar izan zen, eta ondorioz Ola eta Matikoko geltokiaren arteko komunikazioa ere eten zen. Eragozpenak ekiditeko Loruriko geltokia berrireki zen eta Sondika eta Loruri artean tren anezka linea bat ireki zen.
2015eko azaroaren 2an Ola eta Loruri arteko tartea ere itxi behar izan zen, eta ondoren Ola eta Sondikako geltokien arteko anezka baino ez zen mantendu.
2017ko apirilaren 8an trenbide berria martxan jarrita, Olako geltokia berriro ere Lezama eta Bilbo arteko trenbidearen parte da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarril de Bilbao a Lezama (Suburbanos de Bilbao). (Noiz kontsultatua: 2017-10-29).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Bizkaiko garraio publikoaren gune sistema» (Noiz kontsultatua: 2017-04-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Spanish Railway » Blog Archive » Ferrocarriles y Transportes Suburbanos de Bilbao S.A. (FTS). (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
- ↑ Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).