Société Nationale des Chemins de fer Français
(«SNCF» orritik birbideratua)
Société Nationale des Chemins de fer Français (SNCF) (euskaraz: «Frantziar Burdinbideen Sozietate Nazionala») Frantziako burdinbideak ustiatzen dituen enpresa publikoa da, bertan monopolista dena.
HistoriaAldatu
SNCF 1938an Frantziako Gobernuak eta zenbait enpresa pribatuk sortu zuten. Estatuak %51a mantendu zuen, enpresa kontrolatzeko. Hirugarren Reichak enpresa bereganatu zuen bere armada garraiatzeko. 1945 eta gero berriro lanari ekin eta TGV proiektua bultzatu zuen.
1982tik aurrera guztiz publiko bilakatu eta 1990eko hamarkadan bitan zatitu zen: SNCFek infraestruktura eta RFFk sarea ustiatu zuen.
2008an Guillaume Pepy bilakatu zen presidente.
OsaketaAldatu
TGV trena Marseilles St-Charles geltokian.
SNCF lau adarretan banatuta dago:
- Voyageurs France-Europe (VFE): TGV, Thalys, Eurostar, Elipsos, ICE, Artésia, Lyria, Corail Téoz eta Corail Lunéa distantzia handiko zerbitzuez arduratzen dena.
- Intercités: distantzia ertaineko trenak
- Transport express régional (TER): eskualdeko trenak
- Transilien: aldirikoak
- Fret: merkantzia-trenak
Kanpo estekakAldatu
- (Frantsesez) (Ingelesez) SNCF