Abandoko Indalecio Prieto geltokia

Bizkaiko tren geltokia

Abando (metroa) edo Bilbo–Abando (aldiriak) edota Bilbo–Abando-Indalecio Prieto (trena) Euskal Herriko Bizkaiko metro, tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerrian kokatuta dagoena.

Abando
Bilbo–Abando
Bilbo–Abando-Indalecio Prieto
Hurrengo trenak
ADIFen geltokiaren eraikina Plaza Biribiletik ikusita
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Moyua  Bilboko metroaren 1. linea  Zazpikaleak »
« Moyua  Bilboko metroaren 2. linea  Zazpikaleak »
« Irala / Ametzola Lanak  Bilboko metroaren 4. linea  Geltoki-burua
« Zabalburu    Geltoki-burua
« Zabalburu    Geltoki-burua
Geltoki-burua    Miribilla »
Kokapena
HelbideaPlaza Biribila, 2; 48002
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaABA (metro) | 13200 (ADIF)
Gunea1. gunea
Irekiera1948
Bidaiariak6 336 453 (metro, 2016)[1]
5 699 638 (aldiriak, 2011)[2]
251 770 (distantzia luzea, 2011)[3]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakKotxe alokairua Aparkalekua        Pertsonaldun txarteldegia  
AldageltokiaMetroa Trena Autobusa Taxi 
Nasak5 (aldiriak) | 2 (metro)
Trenbideak8 (aldiriak) | 2 (metro)
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
Euskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaRenfe Operadora
Metro Bilbao
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Santurtzi
  Bilbo Muskiz
  Bilbo Urduña
MetroaBilboko metroaren 1. linea  Etxebarri Plentzia
Bilboko metroaren 2. linea  Basauri Kabiezes
Bizkaibus
Bilbobus
Bestelakoak  Bilbo–Concordia
  Abando

Eraikina, Alfonso Fungairiño arkitektoak estilo klasizistan eraikia, 1948an inauguratu zuen RENFEk, eta gaur egun eraikinaren jabea ADIF enpresa publikoa da. Eraikina Hurtado Amezaga kalean zehar hedatzen da, eta sarrera Plaza Biribilean dauka. Bilbon trenbidea ezarri zenetik geltoki nagusia da.

Gainera, Abiadura Handiko Trenak Bilbon izango duen geltokia izango da. Bestalde, Bilboko metroak badu sarrera bat geltokiaren barruan dagoen Vialia merkataritza-gunean. Geltokiaren kanpoaldean Euskotren Tranbia eragilearen Abando geralekua dago, eta Renfe Feveren Bilbo–Concordia geltokia ere Abandoko geltokiaren parean dago.

Egoera

aldatu

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[4][5]

Historia

aldatu

1863ko martxoaren 1.an trenbidea Abandoko elizatera heldu zen, garaian udalerri independientea zena, Bilbo eta Urduña lotuko zituen trenbidea eraikitzearekin batera. Hala, Bizkaia eta Meseta Miranda Ebrotik lotzeko nahia gauzatu zen, eta geroago trenbidea Castejonera luzatu zen.[6] Trenbidea eraiki zuen konpainia Tuteratik Bilborako Burdinbidea izan zen. Konpainiaren ingeniari nagusia Charles Blacker Vignoles zen, eta honek proiektatu zuen geltokiaren eraikina, estilo ingelesean.[7]

1865 urtean Tuteratik Bilborako Burdinbidearen Konpainiak porrot egin ondoren Bilboko Bankuak bere esku hartu zuen.[8] 1878an, trenbidea Norteko Konpainiaren menpe gelditu zen, hortik geltokiari Norteko geltokia izenez ezagutzea.

1941an RENFE enpresa publikoa sortzearekin batera trenbidea eta geltokia azken konpainia honen esku gelditu zen. RENFEk geltoki berria eraikitzea erabaki zuen, garaiko geltokiaren narriadura zela eta. Geltoki berriak neurri handiagoak edukiko zituen, eta hainbat saiakeraren ondoren Alfonso Fungairiño arkitektoaren proiektua aurrera eraman zen.[9] Orduko orubea hustu zen, geltokia eraitsiz, eta 1948an inauguratu zen geltoki berria. 80ko hamarkada arte geltokiak hasierako itxura mantendu zuen, baina 1983ko uholdeen ostean berregituraketa handia jasan zuen. Eskailera mekanikoak jarri ziren, eta baita Agustin Ibarrolaen hainbat eskultura ere. 1996an geltokian lehenengo Vialia merkataritza-gunea ezarri zen, geroago Espainiako tren geltoki askotara hedatu zena. 1999an Renfeko Aldirien Hegoaldeko Saihesbidea egitearekin batera geltokia berriro ere aldatu zen, Abando Olabeagako geltokiarekin lotuz. Urte berean estalkia, egitura metalikoak eta nasen argiztapena berritu ziren.

2005eko urtarrilaren 1tik trenbidea eta geltokiaren jabea ADIF enpresa publikoa da.

2010ean Euskal Ya geltokira heltzeko proiektua aurkeztu zen, zeinaren arabera trenbideak lurperatuko baitziren, eraikin berria eraiki eta estalkia eraitsiko zen. Lurpeko solairu batean Feveren trenak, gaur egun Bilbo-Concordia geltokira heltzen direnak, Abandoko geltokian bateratuko ziren Renfeko Aldirikoen trenekin batera, eta horren behean abiadura handiko eta distantzia erdiko trenak batuko ziren.[10].

2014ko urriaren 24an, metro geltokia eta ADIFen eraikina lotzen dituen sarbidean sutea izan zen, eskailera mekanikoetan. Sua 11:15ean piztu zen tren geltokiko bestibulura heltzen diren metroko eskailera mekanikoetan, txinparta baten ondorioz.[11] Ordutik eta abenduaren 10era arte sarbidea itxita egon zen

Metroa

aldatu

Abando Bilboko metroaren   eta   lineei dagokien lurpeko geltokia da, Plaza Biribilan kokatuta dagoena. 1995eko azaroaren 11n inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.

Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen 2009. urtera arte, azken urte horretan 6 465 604 bidaiari jaso zituela.[12] Gainera, 2008an Bilboko metroko historian gehien erabilitako geltokien errekorra lortu zuen, 6 618 653 bidaiarirekin,[13] eta 2016an berriro ere Bilboko metro sareko geltokirik erabiliena izan zen, 6 336 453 bidaia balioztatuta.[1]

2017ko abuztuaren 18tik doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, WifiNova enpresaren [TUWI] Metro sarearen bitartez.[14]

Sarbideak

aldatu
  •        Galtzara Nagusia, 1; Plaza Biribila (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
  •              Abandoko Indalecio Prieto geltokiko bestibulua (Abando - Renfe irteera)
  •      Berastegi kalea, 1 (Berastegi irteera)
  •        Galtzara Nagusia (Gran Vía/Plaza Circular irteera)

Gaueko sarbideak

aldatu
  •        Galtzara Nagusia, 1; Plaza Biribila (Gran Vía/Plaza Circular irteera)
  •        Galtzara Nagusia (Gran Vía/Plaza Circular irteera)

Aldiriko trenak

aldatu

Bilboko Renfe Aldirien linea guztiek Bilbo–Abando dute geltoki-buru. Trenak geltokiko goiko solairura iristen dira, 1. eta 5. trenbideen arteko espazioa hartuz. Bilbao Ría 2000 erakundeak bultzatutako Aldirien Hegoaldeko Linea eraiki ondoren, 1999tik aurrera   eta   lineak geltoki honetara heltzen dira, aurretik   linea baino ez zela hona heltzen. Renferen 0 tarifa-gunearen barruan dago.

  Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
  C-1 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñota Santurtzi
  C-2 Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxeta Muskiz
  C-3 Bilbo
Abando
Miribillala PeñaOllarganBidebieta–BasauriAbaroa–San MigelBasauriArrigorriagaUgao-MiraballesBakiolaArrankudiagaArbideArakaldoAretaLaudioSanta Kurutz–LaudioLuiaondoSalbioAmurrio–IparraldeAmurrioIñarratxu Urduña

Sarbideak

aldatu

Renfe Operadoraren distantzia luzeei dagokionez, ibilbidearen zati batean abiadura handian ibiltzen diren Alvia zerbitzuek Bilbo eta Madril, Zaragoza eta Bartzelona lotzen dituzte. Ohiko trenbideetatik ibiltzen den Intercity zerbitzua ere eskaintzen da Gaztela eta Leon eta Galiziara.

  Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
Alvia  Madril
Chamartin
Segovia–GuiomarValladolid–Campo GrandeBurgos–Rosa ManzanoMiranda EbroLaudio Bilbo
Abando
Alvia  Bartzelona
Sants
Camp de TarragonaLleida–PirineusZaragoza–DeliciasTuteraCastejonAlfaroKalagorriLogroñoHaroMiranda Ebro Bilbo
Abando

Autobusa

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten hainbat autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:













Irudiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2016ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2017-07-16).
  2. (Gaztelaniaz) Observatorio del Ferrocarril en España. «Informe 2011» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2014-07-12).
  3. (Gaztelaniaz) Observatorio del Ferrocarril en España. «Informe 2011» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2013-07-30).
  4. EuroFerroviarios. «Bilbo-Abando (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  5. EuroFerroviarios. «Abando (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  6. (Gaztelaniaz) Spanishrailway. «Castejondik Bilbora» (Noiz kontsultatua: 2013-08-17).
  7. (Gaztelaniaz) Hiru.com. «Patrimonio histórico de Euskadi, Estación de Abando» (Noiz kontsultatua: 2013-08-17).
  8. (Gaztelaniaz) AFERiooja. «Historia del Tudela-Bilbao» (Noiz kontsultatua: 2013-08-17).
  9. (Gaztelaniaz) ADIF. «Estación de Abando Indalecio Prieto» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2013-08-17).
  10. (Gaztelaniaz) El Correo Digital. «El TAV cerrará la última gran trinchera de Bilbao» (Noiz kontsultatua: 2013-08-17).
  11. «Abandoko metro-geltokian sutea izan da, eskailera mekanikoetan», EiTB, 2014-10-24
  12. Metro Bilbao. «Memoria 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-07-16).
  13. Metro Bilbao. «Bidaiarien datuak» (Noiz kontsultatua: 2014-12-16).
  14. (Gaztelaniaz) Estrella Digital. «Wifinova inaugura WiFi en las estaciones de Indautxu y Abando en Metro Bilbao» (Noiz kontsultatua: 2017-08-18).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Zabalburu Bilbo–Abando Miribilla
Santurtzi                                   Castejon