Otxarkoagako geltokia

43°15′29″N 2°54′03″W / 43.258116°N 2.900842°W / 43.258116; -2.900842

Otxarkoaga Bilboko metroaren 3. lineari eta Euskotrenen E1, 1D eta E3 lineei dagokien lurpeko geltokia da, Bilboko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, 2017ko apirilaren 8an, martxan jarri zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 1. tarifa-gunearen barruan dago.[1]

Otxarkoaga
Geltoki barruko ikuspegia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Txurdinaga  Bilboko metroaren 3. linea  Kukullaga »
« Txurdinaga    Kukullaga »
« Txurdinaga    Kukullaga »
« Txurdinaga    Kukullaga »
« Txurdinaga    Kukullaga »
Kokapena
HelbideaLozoño kalea, 7; 48004
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea1. gunea
Irekiera2017ko apirilaren 8a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Trena Autobusa Taxi 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Bilbo Elgoibar
  Kukullaga Lezama
  Bilbo Bermeo
MetroaBilboko metroaren 3. linea  Matiko Kukullaga
Bilbobus03  Plaza Biribila - Otxarkoaga
34  Otxarkoaga - Santutxu
38  Otxarkoaga - Termibus
43  Garaizar - Santutxu
G2  Otxarkoaga - Plaza Biribila
BestelakoakTaxi  Taxi

Geltokiak 5 minutura 7.812 biztanleri, eta 10 minutura 12.925 bizilagunei ematen die zerbitzu.[2]

Sarbideak

aldatu

Geltokiak hiru eskailera mekanikodun sarbide, eta igogailu bidezko sarbide bat ditu.

  •       Kepa Enbeitia Urretxindorra plaza, 1 (Plaza Kepa Enbeitia irteera)
  •   Lozoño kalea, 23 (Lozoño irteera)
  •     Langaran kalea, 14 (Langaran irteera)
  •     Pau Casals etorbidea, 8 (Plaza Kepa Enbeitia irteera)

Gaueko sarbideak

aldatu
  •       Kepa Enbeitia Urretxindorra plaza, 1 (Plaza Kepa Enbeitia irteera)
  •     Pau Casals etorbidea, 8 (Plaza Kepa Enbeitia irteera)

Historia

aldatu

2017ko apirilaren 8an geltokia martxan jarri zen, Metroaren 3. linea irekitzearekin batera, eta Euskotrenen E3 linea ere geltokitik pasaraziz.

2017ko ekainaren 19an Euskotrenen linea aldaketa gauzatu zen eta ordutik E1 eta 1D lineek ere geltokian geldialdia egiten dute.

2017ko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[3]

Etorkizuna

aldatu

Etorkizunean Euskotrenen E4 lineako trenak Bilboko metroaren 3. lineatik pasatzea espero da, Metro linea elikatzeko eta hala 7,5 minutuko maiztasuna mantentzeko.[4] 2018ko irailerako aurreikusita zegoen arren, oraindik ez da aldaketa egin.

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bilbobus zerbitzua hornitzen duten lau autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:




Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu