43°13′00″N 2°44′11″W / 43.216772°N 2.736459°W / 43.216772; -2.736459

Amorebieta Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko Leginetxe auzoan dagoena. Geltokia 1882ko uztailaren 1.an ireki zen, baina gaur egungo eraikina 1995ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Amorebieta
Geltokiaren eraikina, bestibulura sarrera.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Lemoa    Euba »
« Lemoa    Euba »
Kokapena
HelbideaSabino Arana kalea, 32; 48340
UdalerriaZornotza,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaAMO
Gunea3. gunea
Irekiera1882ko uztailaren 1.a (Bilbo-Durango trenbidea)
1888ko abuztuaren 4a (Zornotza-Gernika trenbidea)
Itxiera1989 (Zornotza-Bermeo trenbidea)
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak2
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar

Geltokia trenbidearen gaineko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da. Geltokia eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.[1]

Kokapena aldatu

Trenbide kokapenari erreparatuz, geralekua hurrengo trenbiden parte da:

  • Zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen jatorria da, 0,000. puntu kilometrikoan kokatuta.[3] Hala ere, gaur egun trenbide honek ez du zerbitzurik eskaintzen geltokian.

Kokapen geografikoaren inguruan, Garatondo errekan zehar hedatzen da, Landatxu eta San Pedro kaleen artean, Zornotza udalerrian.

Sarbideak aldatu

Geltokiak hiru sarbide ditu, nagusia Sabino Arana kaletik, eskailera eta igogailu bidezkoa, eta bigarren mailakoak Santa Luzia Leginetxe auzotik eta Sabino Arana kaletik, zubi bidez eta arrapala bidez, hurrenez hurren. Sarbideotatik geltokiko bestibulura heltzen da, eta hortik nasetara eskailerak eta igogailuak daude.

  •        Sabino Arana kalea, 27
  •      Sabino Arana kalea, 42
  •      Santa Luzia Leginetxe auzoa, 12A

Irisgarritasuna aldatu

Geltokira sarbidea Sabino Arana kalea, 27   
Sabino Arana kalea, 42   
Santa Luzia Leginetxe auzoa, 12A   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   
2. trenbidea   

Historia aldatu

Geltokia 1882ko uztailaren 1.an jarri zen martxan, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren Konpainiak eraikitako Bilbo-Durango trenbidearen parte izanik.

1888ko abuztuaren 4an Zornotza-Gernika trenbidea inauguratu zen, geltoki-burua Zornotzako geltokia izanik. Hala, Bilbo, Zornotza eta Gernika arteko bidaiak eskaintzen hasi ziren, Bizkaiko Trenbide Nagusiaren Konpainia eta Zornotzatik Gernika-Lumorako Trenbide Konpainiaren artean sinatutako hitzarmenari esker.[4]

Gernikako lineak hiru trenbide eta zubi birakorra zituen. Baita kotxetegiak, zama-garraioentzako biltegia, eta Bilbo-Durango trenbidearekin lotura egiteko trenbideak. Geltokiaren eraikina bi lineentzako bakarra zen.

1973an Bilbo-Donostia eta Zornotza-Bermeo trenbideen arteko lotura zuzena eraiki zen, bi lineen arteko aldaketa zuzena ahalbideratuz.

1989tik Bilbotik Bermeora ibiltzen diren trenak ez dira geltoki honetatik igarotzen.

1995ean Zornotza eta Lemoa arteko trenbide tartean trenbide bikoitza ezarri zen, eta bidaiarientzako eraikin berria egin zen, 1995ko urriaren 5ean inauguratua.

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Ararteko. «Diagnóstico de accesibilidad del sistema de transporte público en la CAPV» (Noiz kontsultatua: 2017-05-31).
  2. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril Central de Vizcaya, Bilbao – Durango. (Noiz kontsultatua: 2017-10-27).
  3. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  4. (Gaztelaniaz) Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril de Amorebieta a Guernika y Pedernales (AGP) y Bermeo (*). (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu