Durangoko geltokia
Durango Euskotrenen E1 eta 1D lineei dagokien lurpeko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokia 2012ko abenduaren 17an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.
Durango | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Geltoki kalea, 2; 48200 | ||||||||||||||
Udalerria | Durango, Bizkaia | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | DUR | ||||||||||||||
Gunea | 4. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 2012ko abenduaren 17a | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar | ||||||||||||||
Araba Bus | Gasteiz ↔ Durango |
Sarbideak
aldatuHistoria
aldatu2007an Euskal Trenbide Sareak geltoki berria eraikitzeko eta hainbat pasonibel kentzeko lanak hasi zituen. Trenbidea bikoiztu eta lurperatu zen, Durango Operazioa izeneko programaren barruan. 2012ko abenduaren 17an geltoki berria ireki zen.[1] Honekin batera, Fauste-Landako geltokia behin-betiko itxi zen.
2013ko uztailaren 1.an disuasio-aparkalekua jarri zen martxan.
Urte bereko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[2]
2017ko azaroaren 7an Bizkaiko Garraio Partzuergoak Bezeroen Arretarako Bulego integral bat jarri zuen martxan geltokian.[3]
Urte bereko abenduaren 4an txartel-salmenta makina automatiko berriak ezarri ziren geltokian, mugikortasun urriko pertsonentzako irisgarritasun materian estandarrak bete, entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzako T moduko bukle magnetikoa, Braille serigrafiak interakzio elementu guztietan (botoiak, txarteldegiak, eta abar), eta itsumen eta ikusteko desgaitasun handia duten pertsonei egokitutako salmenta softwarea dutenak.[4]
2018ko martxoaren 12an Ezkurdi plazako sarbidea itxi zen, sarbidean hobekuntza lanak egiteko. Eskailerak hobetu ziren, malda txikituz, mailak handituz eta eskailera-buruak gehituz; eta sarbidea egurats zabaletik babestu zen geltokiko eraikinera heltzen den altzairu eta beirazko estalki bat gaineratuz. Aurrekontua 320.000 eurokoa izan zen eta lanak amaitu eta gero 2018ko urriaren 28an sarbide berrireki zen.[5]
Geltoki berria
aldatuGeltokiak Zaha Hadid arkitektoaren diseinua du. Kanpoaldeko itxura kurboa da, eta argi sarrera handia du estalkian zehar, nasaren gainean. Kaleko kotan galeriadun bestibulua dago, zeinak balioztatze-makinak eta leihatilak dituen. Beheko mailan 91 metro luze den nasa zentrala kokatzen da, eskaileraz zein igogailuz hornituta. Geltokiko alde bakoitzera irteera bana dago. Hormetan argi artifizialak kolore ezberdineko panel errektangeluarrekin bat egiten dute.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina, Wi-Fi zerbitzu eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Bezeroen Arretarako Bulego integralez hornituta dago. Gainera, eraikinak gune komertziala eta 350 kotxeentzako aparkalekua dauka, horietatik 96 disuasio-aparkalekurako.
Disuasio-aparkalekua
aldatu2013ko uztailaren 1.an tren geltokiko eraikinean disuasio-aparkalekua martxan jarri zen. Aparkalekuak hobaridun tarifa eskaitzen die Euskotrenen bezeroei, kotxea gehienez 24 orduz aparkatuta egon daitekelarik. Aparkalekua P-3 solairuan kokatzen da eta 96 kotxeentzako lekua du, zeinetatik 4 mugikortasun urriko pertsonentzako egokituta dauden. Zerbitzuaren hobaridun prezioa 0,80€koa da 24 orduko.[6]
Konexioak
aldatu
|
Argazki galeria
aldatu-
Sarbidea
-
Sarbidea
-
Bestibulua
-
Bestibulua
-
Barrualdea
-
Nasa
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskotren. «Abenduaren 17tik aurrera trenak lur azpiko trazatu berritik zeharkatuko du Durango» (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «ETS-k doako wifi konexioa eskaintzen du Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia lineetako 13 geltokitan» (Noiz kontsultatua: 2014-02-18).
- ↑ Erakundeen arteko akordio bati esker, garraio publikoko 11 Bezeroaren Arretarako Bulego (BAB) integral izango ditu Bizkaiak. | bizkaiko garraio partzuergoa - consorcio de transportes de bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-31).
- ↑ Irekia. «Irekia - Euskotrenek salmenta automatikoko sistema ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzako egokitu du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-04).
- ↑ «Durangoko geltokirako Ezkurdiko sarbidea igande honetan, urriaren 28an, irekiko da berriro» www.ets-rfv.euskadi.eus 2018-10-26 (Noiz kontsultatua: 2019-01-20).
- ↑ Euskotren Trena. «Durangon Euskotreneko geltokiko aldirietako aparkalekua funtzionamenduan sartuko da astelehenean, uztailaren 1ean» (Noiz kontsultatua: 2013-07-05).