Lemoako geltokia
Lemoa Euskotren Trena eragilearen E1, 1D eta E4 lineei dagokien lurgaineko geltokia da, izen bereko udalerriko Estaziñoa auzoan kokatuta dagoena, Cementos Lemona enpresaren aurrean. Gaur egungo geltokia 2008an ireki zen eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.
Lemoa | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||
Helbidea | Estaziñoa auzoa, 9; 48330 | |||||||||||||||||||||
Udalerria | Lemoa, Bizkaia | |||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||
Gunea | 3. gunea | |||||||||||||||||||||
Irekiera | 2008 | |||||||||||||||||||||
Irisgarria | ||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | ||||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | |||||||||||||||||||||
Trenbideak | 3 | |||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Bilbo ↔ Bermeo | |||||||||||||||||||||
Bizkaibus | A3911 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Elorrio A3912 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Ermua - Eibar A3917 Zeanuri - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo (Autopistatik) |
Geltokia kaleko kotan dagoen bestibuludun eraikinaz eta bi estalpedun nasaz hornituta dago, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa bestibulutik egiten da.
Sarbideak
aldatuGeltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Trenbideetara jotzeko, geltoki barruan eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatzen delarik.
Geltoki berria
aldatu2004ko abenduaren 17an Euskal Trenbide Sareak N-240 errepidean Arraibi auzoan zegoen pasonibela kentzeko lanak hastearekin batera, Lemoako geltoki berria eraikitzeko hasierako pausoak eman zituen. 2006ko amaieran pasonibela ezabatu zen, trenbidea lurperatuz.
2008an geltoki berria ireki zen.[1] Geltokiaren eraikinak uhin formako estalkia dauka, zeinak bi nasa, bata zentrala eta bestea albokoa, babesten dituen. Estalkiaren aldeetara panel zeharrargiak daude, fatxadak itxiz eta argia pasatzen uzten. Eraikinak balioztatze-makinak, kafetegia eta komunak ditu. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen gainetik eraiki den estalitako pasabidetik egiten da. Pasabidea eskaileraz zein igogailuz hornituta dago, irisgarritasuna bermatzen delarik.
Lotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean autobus geltokia eta aparkalekua daude. Bizkaibusen hurrengo lineak geltokitik pasatzen dira:
- A3911 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Elorrio
- A3912 Bilbo - Galdakao Ospitalea - Lemoa - Durango - Ermua - Eibar
- A3917 Zeanuri - Lemoa - Galdakao Ospitalea - Bilbo
- A3925 Ubide - Otxandio - Lemoa - Bilbo
- A3927 Zeanuri - Lemoa - Bilbo (Autopistatik)
Argazki galeria
aldatu-
Barrualdea
-
Barrualdea
-
Nasak
-
Nasak
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lemoako Udala. «Trenbidea lurperatzea eta geltoki barria» (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).