43°25′04″N 2°43′24″W / 43.417891°N 2.723363°W / 43.417891; -2.723363

Bermeo Euskotren Trena eragilearen E4 lineari dagokion erdi-lurpeko tren geltokia da, izen bereko udalerrian dagoena, Bermeoko portuaren parean, Kai bidea eta  BI-2235  errepidearen artean. Zornotzatik Gernika eta Sukarrietarako Trenbide Konpainiak ireki zuen 1955eko abuztuaren 16an, eta geroztik Urdaibaiko linearen geltoki-burua da. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Bermeo
Geltokiaren ikuspegia kanpotik
Map
Lineak
« Mundaka    Geltoki-burua
Kokapena
HelbideaKai bidea, 2; 48370
UdalerriaBermeo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaBER
Gunea4. gunea
Irekiera1955eko abuztuaren 16a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Bermeo

Geltokiak bidaiarientzako zerbitzua eskaintzeko erdi-lurpeko instalazioak ditu, udalerrirako sarbidea den errepideak osatzen duen magala aprobetxatuz. Magal horretan zehar geltokiko nasa bakarra hedatzen da, eta iparraldeko muturrean bestibulua kokatzen da, komun eta txarteldegiz hornituta.

1960an geltokitik portura heltzen zen trenbidea ezarri zen, zama garraiorako, baina trafiko eskasagatik trenbidea hamarkada berean bertan behera utzi zen. 1996an portura sabide berri bat eraiki zen.

Kokapena aldatu

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa duen Zornotza-Bermeo trenbidearen parte da, 28,772. puntu kilometrikoan kokatuta trenbidearen geltoki-buru izanik.[1]

Kokapen geografikoari dagokionez, Kai bidean eta  BI-2235  errepidean (Santamañe kalea) zehar hedatzen da, Bermeo udalerrian.

Sarbideak aldatu

Geltokiak eskailera eta igogailu bidezko sarbideak ditu.

  •    Kai bidea, 2
  •      Santamañe kalea, 4

Irisgarritasuna aldatu

Geltokira sarbidea Kai bidea, 2 Ez
Santamañe kalea, 4   
Nasara sarbidea 1. trenbidea   
Trenera sarbidea 1. trenbidea   

Erreferentziak aldatu

  1. OLAIZOLA ELORDI, JUANJO. «ZORNOTZA ETA BERMEO ARTEKO TRENA» Euskotren, 151 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu