Urola Kosta Gipuzkoako iparraldeko erdialdean dagoen eskualdea da, kostaldekoa. Eskualdean itsasoratzen den Urola ibaiak ematen dio izena. Udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia (antzina Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil eta Zestoa ere bai, baina gaur egun Urola Erdia osatzen dute). Urola Kostak 108,31 km2ko ditu (Gipuzkoaren % 16,5), eta 42.526 biztanle zituen guztira 2010ean (Gipuzkoaren % 5,7 baino ez). Udalerririk jendetsuena Zarautz da, 22.652 biztanlerekin, eta bertan kokatzen da Urola Kostako Udal Elkartea. Barrualdeko bi udalerriak jende gutxikoak izanik, kostaldekoen artean Zumaia nabarmen daiteke Zarautzen ondotik, 9.327 biztanlerekin, eta itsasertzean daude bilduta eskualde honetako biztanle gehienak.

Urola Kosta
 Euskal Herria
Zarauzko ikuspegia.
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakAizarnazabal, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia
Herri handienaZarautz
Geografia
Koordenatuak43°13′52″N 2°12′49″W / 43.23117°N 2.2136°W / 43.23117; -2.2136
Azalera108,31 km²
Demografia
Biztanleriadata22 =
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Eskualdeko ekialdea, batez ere Orio eta Zarautz, oso lotuta daude Donostialdeko eskualdearekin, bere eremu funtzionalaren parte baitira. Bestalde, Orio historikoki Beterriko parte izan da, eta beraz, Donostialdeko parte.

Hizkuntzari dagokionez, Urola Kosta da elebidun gehiago duen eskualdea. Euskara nagusia da herri txikietan eta herri handietan (Zarautz), gaztelaniak garrantzi handia du.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Urola Kostak mugakide ditu iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Urola Erdia, ekialdean Donostialdea eta mendebaldean Debabarrena.

Udalerriak aldatu

Udalerria Alkatea Alkatearen
alderdi politikoa
Biztanleak (2010) Biztanleen ehunekoa,
Urola Kostako guztizkoan
Lur eremua
(km²)
1 Zarautz Xabier Txurruka EAJ 22.652 53,3 14,80
2 Zumaia Oier Korta EAJ 9.327 21,9 11,28
3 Orio Jose Angel Zaldua EAJ 5.149 12,1 9,81
4 Getaria Nika Lertxundi EH Bildu 2.688 6,3 10,6
5 Aia Miren Nekane Arrizabalaga EAJ 1.999 4,7 55,27
6 Aizarnazabal Mari Carmen Arrregi EH Bildu 711 1,7 6,55
Urola Kosta 42.526 100 108,31

Natura ingurunea aldatu

 
Pagoetako gaina eta gurutzea, Pagoetako natura parkearen erdigunea.

Morfoegituraren aldetik ikusita, bi gune daude. Iparraldean, Tertziarioko itsasaldeko mendi saila, hau da, Igeldo-Mendizorrotzeko mendebaleko muturra; Oria ibaiak itsasoratzean sortzen duen adarrak eteten du. Handik aurrera, mendi sailak ozta-ozta jarraitzen du, Orioko gainetik, berriz ere Getariako sektore deritzanean agertzeko, hots, San Anton mendian (Getariako arratoia). Sektore hori Urola ibaiaren itsasoratzeak eteten du, eta handik aurrera Mariantongo muturrean eta San Telmoko hondartzan jarraitzen du. Itsasaldeko mendikatearen hegoaldean, sakonune bat osatzen dute kanpoaldeko igarobideak (Oriako sektorea) eta Zarauzko apalguneak. Litologiaren aldetik ikusita, kanpoaldeko igarobidea tuparriz eta kare harri nahasiz dago osatua. Hemen sartzen da, hain zuzen ere, sektore hori itsasoan; horrela zabaltzen da, hondar pilaketa batek lagundurik, Zarauzko hondartza. Alderdi horretan dago baita ere Zarauzko diapiroa.

Urola ibaia Aizkorriko mendilerroaren iparraldeko isurialdean (Urola Garaia eskualdean) sortzen da, karstetako ur jarioen indarrez. Altzolaraz, Ibaieder (urtegia dauka), Errezil eta Urrestilla erreken urak jasotzen baditu ere, isuria batez beste ez du oso ugaria: 8,5 metro kubiko segundoko. Urola Kostan itsasoratzen da, lehenik Aizarnazabal eta gero Zumaia zeharkatuta, eta hondar multzo handiak utzirik. Eskualdeko ipar-ekialdea Oria ibaiak zeharkatzen du. Itsasoratzean alubioizko ordoki bat osatzen du; oraindik padura txiki batzuk gelditzen dira alderdi horretan.

Moila luze baten babesean, Orioko hondartza dago. Iparraldean eta alderdi lauetan belardiak dira nagusi eskualde honetan. Gainerakoan, pinudiak, larreak eta hariztiak dira. Interes naturalistiko berezia du Pagoetako natura parkeak. Bertan dago Pagoeta mendia (676 m), inguruan 710-715 metroko punta altuagoak dituena. Bestela, eskualde osoko mendirik altuenak Hernio (1.078 m) eta Gazume (997 m) dira. Bestalde, ekialdean Kukuarri (377 m) eta mendebaldean Andutz (612 m) daude, azken hau Izarraitzeko mendigunearen adarra dena.

Euskara aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko gipuzkera»

Erdialdeko euskara edo gipuzkeraren aldaera bat eskualdeko hizkera da, eta hizkuntzaren erabilera maila oso altua daukate. Zarautzen bi ikastola, Salbadore Mitxelena eta Oteitza Lizeoa, eta Orion bat, eta bertso-eskola bana, Aizarnazabalen eta Zumaian,daude eskualde honetan.

Bestela, euskarazko idazle nabarmena da Xabier Lizardi klasikoa, eta bertsolarien artean Basarri klasikoa, Andoni Egaña txapelduna eta Jon Maia polifazetikoa. Benito Lertxundi abeslari garaikidea ere euskal musikaren historian egile nagusien artean dago, eta Imanol Urbieta azpimarratzekoa da musikagile moduan, haurrentzako euskarazko abesti mordoen sortzailea baita. Mikel Markez musikaria eta Uxue Alberdi idazlea ere kontuan hartzekoak dira.

Urola Kostako Hitza egunkaria eta Erlo Telebista euskarazko hedabideen artean nabarmentzekoak dira.

Ondasun nagusiak aldatu

  1. Zarautzaldea.
    1. Aia
    2. Getaria
    3. Orio
    4. Zarautz
  2. Zumaialdea
    1. Aizarnazabal
    2. Zestoa
    3. Zumaia
  3. Iraurgi
    1. Azkoitia
    2. Azpeitia
    3. Beizama
    4. Errezil

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu