Etxebarriko geltokia (Euskotren)
Etxebarri Euskotren Trena eragilearen E1, 1D eta E4 lineei dagokien geltokia da, izen bereko udalerriko Doneztebe auzoan kokatuta dagoena. Gaur egungo geltokiaren eraikina 2003koa da,[1] eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.
Etxebarri | ||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||||||||||||||||
| ||||||||||||||||||||||
Kokapena | ||||||||||||||||||||||
Helbidea | J. María Llona Urquijo Parrokoa plaza; 48450 | |||||||||||||||||||||
Udalerria | Etxebarri, Bizkaia | |||||||||||||||||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||||||||||||||||
Irekiera | 2003 | |||||||||||||||||||||
Irisgarria | ||||||||||||||||||||||
Zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
Aldageltokia | ||||||||||||||||||||||
Nasak | 2 | |||||||||||||||||||||
Trenbideak | 2 | |||||||||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||||||||||||||||
EuskoTren | Bilbo ↔ Donostia Bilbo ↔ Elgoibar Bilbo ↔ Bermeo | |||||||||||||||||||||
Bizkaibus | A3632 Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel | |||||||||||||||||||||
Etxebarri Bus | 1 Metro - Santa Marina |
Geltokia trenbideen gainean dagoen bestibuludun eraikin eta bi nasa estaliz hornituta dago, nasa aldaketa bestibulutik zuzenean egin daitekela.
Sarbideak
aldatuGeltokia J. María Llona Urquijo Parrokoa plazan kokatzen da, Doneztebe edo San Esteban elizaren ondoan. Santa Ana kaletik eskailerak igoz ere hel daiteke. Geltoki barruan igogailua dago, irisgarritasuna bermatuz.
Lotuneak
aldatuGeltokiaren ondoan Etxebarri Bus udal zerbitzuaren 1. lineak geralekua dauka, geltokia hiriaren erdialdearekin eta Etxebarriko metro geltokiarekin lotuz. Bestalde, Bizkaibusen A3632 linea ere (Bilbo - Etxebarri - Basauri - San Miguel) geltoki ondotik pasatzen da.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Etxebarriko Udala. «Euskotren» (Noiz kontsultatua: 2013-02-02).