Zaldibarko geltokia

43°10′18″N 2°32′53″W / 43.171638°N 2.548036°W / 43.171638; -2.548036

Zaldibar Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geralekua da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 4. tarifa-gunearen barruan dago.

Zaldibar
Irudi gabe eraikina.svg
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Berriz Euskotren Trena Logo.svg Euskotren E1.svg  Ermua »
« Berriz Euskotren Trena Logo.svg Euskotren 1D.svg  Ermua »
Kokapena
HelbideaBilbo etorbidea, 6; 48250
UdalerriaZaldibar,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea
Irekiera1997
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakItxaron gela 
Nasak1
Trenbideak1
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTrenE1  Bilbo-Matiko - Donostia-Amara
1D  Matiko - Elgoibar

Geltokia bestibuludun eraikinaz hornitzen da, itxaron-gela batekin.

SarbideakAldatu

Sarbidea arrapala bidez egiten da, eta balioztatze-makinak zeharkatu ondoren nasa bakarra dago.

Tarifa-guneen tirabirakAldatu

2017ko martxoaren 8an Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio publikoaren zonakatze berriak aurkeztu zituen, Berriz eta Zaldibarko udalerriei dagokien tarifa-gunea Durangaldetik ezberdinduz, 5. tarifa-gunean sartuta. Horren ondorioz, aipatutako Udalak Partzuergoarekin bildu ziren Durangaldeko zonakatzera bueltarazteko, izan ere, udalerriok Durangorekin dute harremanik handiena, eta zonakatze berriarekin merkeagoa zaie Debara bidaiatzea Durangora baino. Udalerriok 4. tarifa-gunean integratzea eskatu zuten, baina Partzuergoaren arabera, udalerriek gutxienez urte bete itxaron beharko lukete zonakatzea aldatzeko pausoak eman ahal izateko, Bizkaiko Mugikortasun Agintea sortu eta geroko bilerak gauzatu arte.

Udalerriotako alkateek eskatuta, Partzuergoak argitaratu zituen datuak hurrengoak dira: Berriz eta Zaldibarren gehien erabiltzen den garraio publikoa trena da, eta egiten diren bidaietatik %70a Bizkaia du helmuga; %30a, aldiz, Gipuzkoa.[1]

Aurreko urtean ere antzekoa gertatu zen, Eusko Trenbideak sozietateak tarifa-guneak berritu baitzituen, eta Berriz eta Zaldibar Durangaldeko gainontzeko udalerrietatik bereizi zituen. Hainbat bilera egin ondoren, Euskotrenek atzera egin zuen eta udalerriak eskualdeko gainontzeko udalerriekin bateratu zituen berriro ere.

Tirabira horien ondoren, 2017ko maiatzaren 12tik aurrera Berriz eta Zaldibarko udalerriak 4. tarifa-gunera pasa dira.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu