Intxaurrondoko geltokia (EuskoTren)
Intxaurrondo Euskotren Trena eragilearen E2 eta E5 lineei dagokien lurpeko tren geltokia da, Donostia udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Geltokia 2012ko urriaren 4an inauguratu zen,[2] eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen parte da.
Intxaurrondo | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Sagastieder plaza; 20015 | ||||||||||||||
Udalerria | Donostia, Gipuzkoa | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Gunea | 2. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 2012ko urriaren 4a | ||||||||||||||
Bidaiariak | 703.932 (2012-2013)[1] | ||||||||||||||
Irisgarria | |||||||||||||||
Zerbitzuak | |||||||||||||||
Aldageltokia | |||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | Lasarte-Oria ↔ Hendaia Amara ↔ Altza | ||||||||||||||
d·bus | 9 Egia - Intxaurrondo Sur 24 Altza - Gros - Antiguo - Intxaurrondo 27 Altza - Intx. - Antiguo - Gros 29 Intxaurrondo Sur 33 Larratxo - Antiguo - Berio B3 Egia - Intxaurrondo (Gautxori) | ||||||||||||||
Bestelakoak | dBizi |
Geltokia Loiola-Herrera trenbide tartearen saihesbidea martxan jartzearekin batera ireki zen. Aktuazio honekin Herrerako geltokia birkokatu eta berritu zen. Hiru irteera ditu, bi eskailera mekaniko bidez eta hirugarren bat igogailu bidezkoa. Sagastieder pasealekuko irteeran Estatuko eskailera mekanikorik luzeenak daude, 46 metro luze direnak.[3]
2013ko irailetik, Euskal Trenbide Sareak finantziatuta, doako Wi-Fi zerbitzua eskaintzen da geltokian, GOWEXWiFi sarearen bitartez.[4]
Sarbideak
aldatuLotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean dbus zerbitzua hornitzen dituzten autobus geralekuak daude, eta baita dBizi bizikleta mailegu puntua ere.
Argazki galeria
aldatu-
Sagastieder sarbidea
-
Barrualdea
-
Barrualdea
-
Nasa
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) El Diario Vasco. «2.750 nuevos viajeros al día en las nuevas estaciones de Intxaurrondo y Herrera» (Noiz kontsultatua: 2013-10-26).
- ↑ Irekia. Irekia - Intxaurrondoko eta Herrerako geltoki berriak bihar zabalduko dira. (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
- ↑ Alimarket. «Thyssenkrupp, en el Metro de Donostialdea» (Noiz kontsultatua: 2013-02-18).
- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «ETS-k doako wifi konexioa eskaintzen du Bilbo-Donostia eta Lasarte Oria-Hendaia lineetako 13 geltokitan» (Noiz kontsultatua: 2014-02-18).