Belateko tunela

Nafarroa Garaiko tunela

Belateko tunela Nafarroako Belate mendatean dagoen tunel bat da. Baztango Almandoz herria eta Ultzamaldea eskualdeko Ultzama udalerria elkarlotzen ditu. Bertatik  N-121-A  errepidea igarotzen da.

Belateko tunela
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUltzama
Koordenatuak43°02′N 1°37′W / 43.04°N 1.62°W / 43.04; -1.62
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1997ko azaroaren 28a
Arkitektura
Dimentsioak2.930 (luzera) m

Historia aldatu

1993an eraikitzen hasi eta 1997ko azaroaren 28an inauguratu zen[1], Almandozko tunela eta Belateko errepide berriarekin batera. Honek 21 kilometroko luzeera du, bide zaharrak baino 5 kilometro gutxiago eta kasik osotasunean berria, errepide zaharreko 4 kilometro besterik ez baitzituzten aprobetxatu. Obren ondorioz 18 minutuz arindu ziren Iruñea eta Baztan-Bidasoaren edo eta Ultzamaren arteko bidaiak.

Eraikuntza lanek 11.454 milioi pezetako gastua suposatu zuten. Horietatik 3.900 Europar Batasunak ordaindu zituen eta gainontzekoak Nafarroako Gobernuak.

Belateko tunelak 2.930 metroko luzera du eta antzinako Belateko mendateko errepidea baino garaiera txikiagotik pasatzen da, hain zuzen ere, 141 metro azpitik. Bere momentuan estatuko tuneletako luzeenetarikoa izan zen.[2]

Arazoak aldatu

Ireki zenetik maiz egin behar izan dira diru-inbertsioak itogin, luizi eta istripuen eraginez.[3][4] Azkena 2018an, zazpi hilabeteko etenaldia Europako segurtasun eskakizunetara egokitzeko. Lanen ondorioz ibilgailu guztiak Belateko mendatetik desbideratu beharrak eraman ditu zonaldeko herriak egunero pasan diren 2.900 kamoiekin neurri bereziak hartzeko eskaera egitera.[5] [6] Egunean 10.000 ibilgailu inguruk zeharkatzen dituzte tunelak, eta horietatik %30 kamioiak dira. Etorkizunean noranzko bakoitzarentzat tunel bat eraikitzeko asmoa dago.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. Joan Karlos Espainiakoak Belateko tunela eta Gerindako parke eolikoa inauguratu ditu. 2007ko azaroaren 29a. El Pais.com (Gaztelaniaz)
  2. [http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=40b98bf0-434b-4981-be61-ec18e03601b2&groupId=10138 «"Belateko tunelak zabalik" artikulua-(Mugairen hasten baita Belateko malda unitate didaktikoa. Ikasbil)»] (pdf) Egunkaria 1997ko azaroak 29.
  3. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Belateko tunela zabalik dago jada» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
  4. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Belateko tunel barruko kamerek lur-jausiaren unea grabatu zuten» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
  5. Berria.eus. «Argirik ez tunelaren amaieran» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
  6. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «'Belateko mendate zaharrak ezin lezake nazioarteko zama garraioa jasan'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).
  7. (Ingelesez) «Belateko tunelak bikoizteko ideia lehiaketa bat abiatu du gobernuak - Nafarroako Hitza» Nafarroako Hitza 2014-05-02 (Noiz kontsultatua: 2018-08-20).

Kanpo estekak aldatu