Bertizko jaurerria

Bertizko jaurerria Nafarroa Garaiko iparraldean dagoen lur eremu bat da, antzina jaurerri izana, eta gaur egun natura parkea dena. Bertiztar familia noblearen jabetza izan zen Erdi Arotik (gutxienez XIV. mendetik) XIX. mende arte. Izan ere, 1898an Pedro Ziga Maio eta Dorotea Fernandez iruindar senar-emazteek erosi zuten, eta hainbat berriztatze eta egokitze lan egin zituzten, garai hartako Art Nouveau estilokoari jarraituz. Azkenik, 1949an, lekua Nafarroako Foru Aldundiaren esku utzi zuen hiltzean bikoteak, eta 1984an erakunde publikoek natura parke izendatu zuten.

Aizkolegiko Gaztelutik hartutako ikuspegia.

Natura parkearen barruan lorategi botanikoa dago.

EzaugarriakAldatu

2.040 hektarea ditu parkeak, eta Bertizaranako udalerriaren zati handi bat hartzen du. Bertako zuhaitzek oihan zabalak osatzen dituzte, eta pagoak dira nagusi, haritz eta haltzekin batera. Animaliei dagokienez, orkatz, basurde eta orein ugari bizi dira ingurune hartan.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Koordenatuak: 43° 10′ 12.10″ N, 1° 36′ 29.56″ W / 43.1700278°N,1.6082111°W / 43.1700278; -1.6082111