Ireki menu nagusia

BizitzaAldatu

1387ko uztailaren 6an jaio zen, Karlos III.a eta Leonor Trastamarakoa errege-erreginak gurasoak zituela. Siziliako errege Martin Gaztearekin ezkondu zen 1402. urtean. 1409. urtean hil zen erregea; haurrik ez zutenez, Zuriak Sizilia utzi zuen Nafarroara itzultzeko. 1413an Nafarroako Erresumako oinordekoa bilakatu zen, Joana ahizpa hil eta gero.

1420an Aragoiko printze Joanekin ezkondu zen; harrezkero, senarraren Gaztelako lurraldeetan bizi izan zen. Nafarrora itzultzean, bertako errege-erregin egin zituzten 1425ean, Karlos III.a hil ondoren[3]. Koroapen ekitaldia maiatzaren 18an egin zen, Iruñeko katedralean.1439. urtean eginiko testamentuan oinordeko bakartzat bere semea Karlos Vianako Printzea utzi zuen, nahiz eta Joan II.a bizi zen bitartean erregetzaren jabe egin ez zedin gomendatu. Zuria hil ondoren, ordea, nafar leinuen arteko borroka hasi zen: agramondarrak —Joan II.aren aldekoak— eta beaumontarrak — Vianako Printzearen aldekoak— elkarren aurka altxatu ziren.

FamiliaAldatu

Aitona
  Karlos II.a
Nafarroako errege
Amona
  Joana
Frantziakoa
Aitona
  Henrike II.a
Gaztelako errege
Amona
  Joana Manuel
Gaztelakoa

Bizkaiko anderea
Aita
  Karlos III.a
Nafarroako errege
Ama
  Leonor Gaztelakoa
  Zuria I.a
Nafarroako erregina

Ezkontzak eta seme-alabakAldatu

Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, Martin I.a Siziliakoarekin, ahalordeen bitartez 1402ko maiatzaren 21ean Catanian, eta zuzenean 1402ko abenduaren 26an Sardiniako Cagliari hirian[3] Seme bakarra izan zuten, Martin izenekoa, 1403an jaioa eta 1407an Valentzian hila. 1409an alargundu zen.

Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joan Trastamarakoarekin. Hiru seme-alaba izan zituzten:

ErreferentziakAldatu

  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak, hezkuntza.ejgv.euskadi.eus
  2.   Anthony, Raoul (1931) Identification et Etude des Ossements des Rois de Navarre inhumés dans la Cathédrale de Lescar Paris: Masson 11 or. .
  3. a b   Lo Forte Scirpo, Maria Rita (2003) C'era una volta una regina ... : due donne per un regno: Maria d'Aragona e Bianca di Navarra Napoli: Liguori ISBN 88-207-3527-X .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuria I.a Nafarroakoa  
  • Estornés Zubizarreta, Idoia, Nafarroako Blanka I, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org


Aurrekoa:

Karlos III.a

 
Zuria I.a
Nafarroako erregina
(1425-1441)
eta
Joan II.a
Nafarroako errege
(1425-1479)
Ondorengoa:

Joan II.a