Esteribar
Esteribar[2] Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Mendebaldeko Pirinioetakoa. Udalerriko herriburua (Zubiri) Nafarroako hiriburutik 20 kilometrora dago; hala ere, XXI. mendearen hasierako hiri hazkundearen ondoren, Olloki eta beste kontzeju batzuk hiriburuaren ondo-ondoan daude gaur egun.
2014. urtean 2.509 biztanle zituen.
Esteribar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Eskualdea | Auñamendiko eskualdea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Jose Luis Larraintzar Eugi (Aldaketa) | ||||||||
Posta kodea |
31280 | ||||||||
INE kodea |
31098 | ||||||||
Herritarra | esteribartar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 56′ 54″ N, 1° 31′ 56″ W / 42.948333333333°N,1.5322222222222°WKoordenatuak: 42° 56′ 54″ N, 1° 31′ 56″ W / 42.948333333333°N,1.5322222222222°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 146,95 km2 | ||||||||
Garaiera | 480 metro | ||||||||
Distantzia | 20 km Iruñera | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
2.726 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 17,07 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 36,36 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 63,44 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,89 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,79 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 17,91 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 1,9 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.esteribar.org |
Esteribar itsasoaren mailatik 480 metro gorago dago batez beste. Udalerriko gunerik garaienak iparraldean daude, eta baxuenak hegoaldean, Iruñearen ondoan.
Iruñerriko Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz, ur-horniduraz eta bestelako zerbitzuez, Iruñearen inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.
GeografiaAldatu
Inguru naturala eta kokalekuaAldatu
Esteribar Iruñeko merindadean kokatzen da Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean. Ibar nahiko luzea da, eta Pirinioetako mendebalderagoko mendien lehen maldetaraino heltzen da.
Esteribarrek honako udalerri mugakideak ditu: Iparraldean Baztan, hegoaldean Eguesibar, mendebaldean Ezkabarte, Olaibar eta Anue eta ekialdean Erroibar.
Klima eta landarediaAldatu
Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000 eta 1.600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoakAldatu
- Esteribarko Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago. Estazioa urtegia eraiki eta denbora gutxira jarri zuten.[3]
- Irotz kontzejuan, itsasoaren mailatik 479 metrora, Nafarroako gobernuak 1975ean jarritako beste estazio meteorologiko bat dago.[4]
- Zubiri kontzejuan (Esteribarko herriburuan), itsasoaren mailatik 526 metrora, 1995ean jarritako beste estazio bat dago.[5]
HerriakAldatu
Ondoko herri hauek osatzen dute: Agorreta, Antxoritz, Akerreta, Errea, Ezkirotz, Eugi, Gendulain, Idoi, Ilarratz, Ilurdotz, Inbuluzketa, Iragi, Irotz, Irure, Larrasoaña, Leranotz, Olloki, Osteritz, Saigots, Sarasibar, Setoain, Urdaitz, Urtasun, Usetxi, Zabaldika, Zubiri (herriburua) eta Zuriain.
HistoriaAldatu
Esteribarri buruzko lehen dokumentu idatzia 1066koa da; Esteribarren zegoen Liberriko monasterioa Leireko abadeari dohaintzan ematen zaiola agertzen duen dokumentua, alegia. Antso VI.a Jakituna erregeak ibarraren mugak ezarri zituen, Ollokitik Agorretara, eta ibarreko herriek ordaindu beharreko petxa eta zergak arautu zituen. Iruñeko apezpikuak Orreagako ospitalea eta kofradia sortzean, XII. mendean, ibarreko eliza guztien gaineko kontrola zehaztu zen, erabakia 1218an Honorio III.a aita santuak berretsi zuen.
1835. eta 1845. urteetako udal erreforma egin aurretik, ibarreko kontzeju bakoitzak erregidore bat zeukan, herrietako etxeen artean txandaka aukeratua. Erregidoreek aldi berean, ibar osoan agintzen zuen diputatu bat izendatzen zuten. XIX. mende erditik aurrera Esteribar udalerri independente bihurtu zen, Erdi Aroan zehazturiko muga berak mantenduz. Ibarrak gaur egun erabiltzen duen armarria (zuhaitza zeharkatzen duen otsoa) 1841. urtean hasi zen erabiltzen, ibarra udalerri independente bihurtzean.
XIX. mendearen erdialdean Uharte eta Zubiri bitarteko errepidea eraiki zen. 1920ko hamarkadan Esteribarrek lau errota, sei eskola eta tailer edo lantegi txiki batzuk zeuzkan. Larrasoañak 1930eko errolda arte berezko udalerria mantendu zuen baina harrezkero Esteribarren sartuta dago.
Azken urteakAldatu
1990eko hamarkadatik hasita, ibarra osatzen duten kontzejuetako batzuetan aldaketa sakona bizi izan zen. Aldaketarik handiena Ollokin izan zen, Iruñerriarekiko hurbiltasuna dela eta, eraikuntza enpresa askok etxebizitza berriak eraiki zituzten kontzejuko etxe zaharren inguruan. Horrez gain, Uharteko eta Zubiriko errepidearen bi aldeetan, Ollokin ere bai, hainbat enpresaren eraikinak altxatu dira, Cinfa esaterako.
Etxebizitza berriek hazkunde demografikoa bultzatu dute, batez ere Ollokin, baina baita Zubirin, oro har, errepide nagusitik hurbilen dauden kontzejuetan.
EkonomiaAldatu
Historikoki Ollokiko kontzejuaren ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da baina XX. mendearen lehen erdian, aurkikuntza garrantzitsua egin zen Eugiko herritik gertu. 1930. urtean magnesita aurkitu zuten, eta horrek eraginda, gai hori ustiatzeko eta moldatzeko Magnesitas Navarras S.A. (MAGNA) enpresa sortu zen 1945ean. Enpresak zeru zabaleko meategia dauka oraindik ere Eugitik gertu. Bulego nagusiak, berriz, Zubiritik gertu daude. Enpresak 150 langile inguru dauzka.
2000ko hamarkadan hasitako garapenaren ondorioz, lantegi berriak zabaldu dira ibarrean. Hala, Ollokiko kontzejuaren behealdean, hainbat enpresarentzako industrialdea eraiki da. 2005. urtean Nafarroako Cinfa laborategiak 47.000 metro koadroko eraikin bat eraikitzen hasi zen, industrialde hartan, lanak bi urte geroago amaitu zituzten.[6]
DemografiaAldatu
XX. mendearen hasieran populazio egonkorra (beheranzko joera txikiarekin) mantendu ondoren, 1970eko hamarkadan galera handia izan zuen Esteribarrek, eta 1.400 biztanle inguru soilik izatera igaro zen. XXI. mendearen lehen hamarkadan, berriz, aldaketa nabarmena gertatu zen: 1.000 biztanle berri iritsi ziren udalerrira eta 2.400 lagun inguru izatera iritsi zen populazioa. Hazkundea batez ere Ollokin gertatu zen, bertan ezarritako industrialde berriaren ondorioz.
Esteribarko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 72 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 3,77 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Esteribarko alkatea UPN alderditik gertu dagoen "Independientes por Esteribar" (IE) zerrendako Francisco Javier Borda Garde (Borda bera UPNko kidea da) izan zen 1995etik 2011ra. 2007an Udaleko bederatzi zinegotzietatik hiru lortu zituen taldeak, eta "Agrupación Electoral por Esteribar" taldearen botoei esker lortu zuen alkatetza, Nafarroa Bai alderdirik bozkatuena izan bazen ere. Baliogabeko botoak 90 izan ziren (emandako guztien %7,62) eta 52 boto zuri izan ziren (botoen %4,77). Abstentzioa %22,40koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Nafarroa Bai | 459 | 4 |
Independientes por Esteribar | 376 | 3 |
Agrupación Electoral por Esteribar | 204 | 2 |
2011n egoera irauli egin zen; aurkeztu ziren sei zerrendek ordezkaritza lortu zuten: Aldaketa (3 zinegotzi), Bildu (2), Independientes por Esteribar (IE, 2), Agrupación Electoral por Esteribar (AEPE, 2), NaBai 2011 (1) eta PPk (1). Aldaketako José Luis Larraintzar Eugi alkate bihurtu zen, Bildu eta NaBai 2011ren laguntzaz; Larraintzar 20 urtez Zubiriko kontzejuko presidentea izan da[7].
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Aldaketa | 374 | 3 |
Bildu | 263 | 2 |
IE | 207 | 2 |
AEPE | 200 | 2 |
NaBai 2011 | 118 | 1 |
PP | 99 | 1 |
UdaletxeaAldatu
Udaletxea Zubirin dago (ibarreko herriburuan), eta 1950eko hamarkadan eraikitako erabilera anitzeko eraikuntza da. Beheko solairuan eta horren gainean eraikitako beste bi solairu eta atikoa dauzka. Eraikinaren estilo arkitektonikoak ez dauka zerikusirik inguruko eraikinekin. Udala alkateak eta zortzi zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Orreaga etorbidea, 13 (Zubiri)
Alkateen zerrendaAldatu
1995-1999 | Francisco Borda Garde | IE (eskuineko indep.) |
1999-2003 | Francisco Borda Garde | IE |
2003-2007 | Francisco Borda Garde | IE |
2007-2011 | Francisco Borda Garde | IE |
2011- | José Luis Larraintzar Eugi | Aldaketa |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Esteribar udalerriko errepide nagusiak N-135 eta NA-138 dira. Errepide hauek ibarreko herri guztien arteko komunikazioak errazten dituzte. N-135 errepideak Iruñea eta Nafarroa Beherea elkartzen ditu, Luzaide eta Orreaga zeharkatuz. Duela hamarkada batzuk N-135 Iruñea erdiguneraino iristen bazen ere, gaur egun NA-30 Iruñerriko autobide ingurabidean amaitzen da. Ingurabide horrek Esteribar zeharkatzen du Ollokiko kontzejuaren parean.
Garraio publikoari dagokionez, Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioaren 23. lineak Esteribarko Olloki Iruñeko San Inazio etorbidearekin elkartzen ditu. Linea hori 2008. urtean ezarri zen Ollokiko kontzejuak izandako hazkunde demografiko handiak eta Iruña hurbil izateak eraginda.
Línea | Ibilbidea | Ordutegia | Maiztasuna | Oharrak |
---|---|---|---|---|
San Ignazio etorbidea - Olloki | 06:30 - 22:00 | 60´ |
Horrez gain, Autobuses Artieda konpainiaren bi lineak ibarreko hainbat kontzeju eta Nafarroa ipar-ekialdeko hainbat herri Iruñearekin batzen dituzte.
Lehen lineak honako ibilbide hau dauka:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erroibar - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Bigarren lineak Eugi eta Iruñea batzen ditu eta honako ibilbide hau dauka:
- Eugi - Urtasun - Saigots - Zubiri - Urdanitz - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
KulturaAldatu
Jaiak eta ospakizunakAldatu
Ibarreko herrien jaiak honakoak dira:
- Apirilak 29: Irozko jaiak, San Pedro Martiriaren omenez.
- Ekainak 24: Setoaingo jaiak, San Joan Bataiatzailearen omenez.
- Uztaileko hirugarren asteburua: Urdaizko jaiak, Mikel goiaingeruaren omenez.
- Abuztuko lehen igandea: Zubiriko jaiak, Donezteberen omenez.
- Abuztuak 24: Saigosko jaiak, San Bartolomeren omenez.
- Irailak 1: Agorretako jaiak, San Gil Abadearen omenez.
- Irailaren 1etik Irailaren 4ra: Eugiko jaiak, San Gil Abadearen omenez.
- Iraileko lehen igandea: Zabaldikako jaiak, Donezteberen omenez.
- Irailak 8: Akerreta, Irure, Larrasoaña, Osteritz eta Urtasungo jaiak, Natibitatearen omenez.
- Irailak 14: Ilarratzko eta Iragiko jaiak, Gurutze Santuaren omenez.
- Urriko lehen igandea: Usetxiko jaiak.
- Urriak 7: Erreako eta Ilurdozko jaiak, Errosarioko Ama Birjinaren omenez.
- Urria: Sarasibarko jaiak, Santa Nuniloren eta Alodiaren omenez.
- Azaroak 11: Inbuluzketako eta Zuriaingo jaiak, San Martinen omenez.
ErromeriakAldatu
- Mendekoste eguneko erromeria: Burdindogiko Kristau Santuaren baselizara antolaturiko erromeria da, baseliza Iragiko kontzejuan dago, eta bertara ibar osoko biztanleak joaten dira.
- Maiatzaren 9tik hurbilen dagoen larunbatean edo igandean, Irureko San Gregorio baselizarako erromeria antolatzen da.
- Maiatzaren 14an, Larrasoañako eta Sarasibarko herritarrak Lukinen dagoen San Isidro baselizara joaten dira.
- Maiatzaren 15etik hurbilen dagoen igandean, Sarasibartarrak Basagaitz baselizara joaten dira, Anue ibarrean kokaturiko eliza.
- Abuztuaren 5ean Zabaldikako Elurretako Ama Birjinaren baselizarako erromeria ospatzen da.
- Jasokundearen zortzigarrenean, Inbuluzketako San Salbatore baselizarako erromeria antolatzen da.
- Irailaren 14tik hurbilen dagoen igandean Burdindogiko Kristau Santuaren baselizarako erromeria ospatzen da, bertara Anue ibarreko herritarrak joaten dira.
EuskaraAldatu
Gaur egun herritarren ia %25 da euskalduna. Hala ere, ez da denboran oso urrutira joan behar berezko hizkera osoki zabalduta zegoen egoera aurkitzeko. Esteribarko euskara Esteribarrera da; sortaldeko nafarreraren aldaera bat da eta bereziki ibarraren iparraldean gorde da bizirik; esaterako, Eugin eta Iragin. Erroibarren eta Esteribarren iraun du Sortaldeko azpieuskalkiak. Gertakari bi nabarmendu behar dira azpieuskalki honetan, Koldo Zuazo ikerlariaren araberaː alde batetik, Euskal Herriko erdigunean egin diren berrikuntza askotatik kanpo gelditu da eta, bestetik, ezaugarri gutxi batzuk sortu dira bertan.
Esteribartar ospetsuakAldatu
- Pedro Baigorri Apeztegia (Zabaldika, 1939-1972, Kolonbia), iraultzailea, gerrillaria eta sukaldaria.
- Francisco Borda Garde (Larrasoaña, 1940-), UPNko politikari eta herriko alkate izandakoa.
- Faustino Aizkorbe (Olloki, 1948), margolaria eta eskulturgilea.
- Helena Santesteban (Zubiri, 1947-), EAko politikaria.
- Fernando Goñi (Zubiri, 1973-), pilotaria.
BibliografiaAldatu
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXVI, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1509-5
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Cinfa enpresaren webgunea.
- ↑ Alcaldía para la A.E. de Aldaketa, Diario de Navarra, 2011ko ekainaren 12a.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Esteribarko udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) Esteribarri buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Esteribarko Zubiri kontzejuko kaleen irudiak, Google Street View zerbitzuan.
Esteribar | ||
---|---|---|
Agorreta | Antxoritz | Akerreta | Errea | Ezkirotz | Eugi | Gendulain | Idoi | Ilarratz | Ilurdotz | Inbuluzketa | Iragi | Irotz | Irure | Larrasoaña | Leranotz | Olloki | Osteritz | Saigots | Sarasibar | Setoain | Urdaitz | Urtasun | Usetxi | Zabaldika | Zubiri | Zuriain |