Erroibar
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erro».
Erroibar[2] Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri eta ibarra da, Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean kokaturik dagoena. Udalerriak 143 kilometro koadro ditu, eta 809 biztanle zituen 2014. urtean. Udaletxea Lintzoainen dago, Iruñetik 32 kilometrora.
Erroibar | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||
Merindadea | Zangozako merindadea | ||||||||
Eskualdea | Auñamendiko eskualdea | ||||||||
Izen ofiziala |
![]() | ||||||||
Alkatea |
Enrique Garralda Erro (AIVE) | ||||||||
Posta kodea |
31.xxx | ||||||||
INE kodea |
31092 | ||||||||
Herritarra | erroibartar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 42° 57′ 46″ N, 1° 26′ 12″ W / 42.962777777778°N,1.4366666666667°WKoordenatuak: 42° 57′ 46″ N, 1° 26′ 12″ W / 42.962777777778°N,1.4366666666667°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 143,49 km2 | ||||||||
Garaiera | 669 metro | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
793 (2020)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 5,64 biztanle/km² | ||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] |
![]() | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,67 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 72,46 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 84,38 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 0 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,32 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 23,96 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 3,5 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||
Webgunea | http://www.erro.es |
GeografiaAldatu
Mendebaldeko Pirinioetan kokatua, Adi mendiaren (1.459 m) hegoaldeko magalean dugu Erroibarko Zilbeti herria. Halaber, aipatzekoak dira Sorogaingo ingurunea eta Kintoa izeneko pagadi ezaguna. Erro ibaiak harana sortu zuen eta inguruneari izena eman zion.
Ingurune naturala eta klimaAldatu
Udalerriaren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1.200mm dira hegoaldean, eta 2.000mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoakAldatu
Erroibarren dagoen Aurizberri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Udalerri mugakideakAldatu
Mugakide herri eta herrialde hauek ditu: Aldude eta Urepele (Nafarroa Beherea) eta Baztan iparraldean, Auritz eta Artzibar ekialdean, Lizoainibar-Arriasgoiti hegoaldean, eta Esteribar eta berriz Baztan mendebaldean.
HerriakAldatu
Herri hauek osatzen dute udalerria: Aintzioa, Ardaitz, Aurizberri, Bizkarreta, Erro, Esnotz, Lintzoain (herriburua), Loizu, Mezkiritz, Orondritz, Ureta eta Zilbeti. Horietaz gain, jaurerrietako etxaguneak eta antzinako herri hustuak daude: Astigarreta, Oiaide edo Olaide, Orosa, Orosurgi, Urniza, Gurbizar eta Larraingoa.
HistoriaAldatu
1019an Antso III.a Nagusia erregeak Leireri Erroko jauregi bat eta beste jabetza batzuk eman zizkion. XI. mendean eta XII. mendearen hasieran Erroibarra Auritz, Orreaga eta Luzaideren jabetzakoa zen. 1248. urtean Teobaldo I.a erregeak foru propioa eman zion, eta mende erdi geroago, Karlos III.ak Erroko Bizkonderria osatu zuen, 1408. urtean alegia.
Gaztelak Nafarroako Erresuma inbaditzean, erreinua defendatzen azken herrietako bat izan zen 1512an. Ondorengo mendeetan gerrateek eta izurriteek eragin handia izan zuten ibarreko biztanleengan. Kintoa mendiaren jabetzaren ingurukoak izan ziren gerrate haietatik gatazkatsuenak, hala nola, Frantziaren aurkako Konbentzio gerra. Ondoren, Biskarrateko Gudua 1794. urteko urriaren 16an, 200 hildakotik gora utzi zuena. Eta azkenik,XIX. mendeko Gerrate Karlistak.
DemografiaAldatu
Erroibarko biztanleria |
---|
![]() |
2008ko erroldan, Espainiaz kanpoko hamaika etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,45 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
PolitikaAldatu
Udal hauteskundeakAldatu
Erroibarko udal bizitzan Agrupación Independiente del Valle de Erro (AIVE) eskuineko zerrenda izan da nagusi. Horren aurrean ezkerreko hautagaitza abertzaleak izan ohi dira inportanteenak.
Izena | Agintaldia | |||||||
1987–1991 | 1991–1995 | 1995–1999 | 1999–2003 | 2003–2007 | 2007–2011 | 2011-2015 | 2015-2019 | |
AIVE | 6 | ~ | 4 | 5 | 7[4] | 4 | 5 | 4 |
Sorogain | 1 | 3 | 3 | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ |
Laurentxi | ~ | 4 | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ |
EH | ~ | ~ | ~ | 2 | ~ | ~ | ~ | ~ |
EAE | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 2 | ~ | ~ |
Ziarraize Bizia | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 1 | ~ | ~ |
Bildu / EH Bildu | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 1 | 3 |
Etorkizuna[5] | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 1 | ~ |
Azken urteetan alkatea AIVEko Enrique Garralda Erro da. 2007an Udaleko zazpi zinegotzietatik lau lortu zituen taldeak, eta hortaz, gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 2 izan ziren (emandako guztien %0,40) eta 13 boto zuri izan ziren (botoen %2,64). Abstentzioa %30,18koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AIVE | 244 | 4 |
EAE | 125 | 2 |
Ziarraize Bizia | 111 | 1 |
2011n AIVEk (5 zinegotzi) eta Garraldak beren nagusitasuna berretsi zuten. Bilduk (1) eta Por un desarrollo sostenible, Etorkizuna (1) zerrendek ere ordezkaritza lortu zuten.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AIVE | 325 | 5 |
Bildu | 114 | 1 |
Etorkizuna | 76 | 1 |
2015ean AIVEk (4 zinegotzi) garaipena berretsi zuen baina zinegotzi bat galduz. EH Bilduk 3 zinegotzi lortu zituen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
AIVE | 277 | 4 |
EH Bildu | 201 | 3 |
UdaletxeaAldatu
Ibarreko udaletxea Lintzoain kontzejuaren kanpoaldean dago, errepidearen ertzean, inguruan inongo eraikinik gabe. Erroibarko udaletxeko idazkaria Orreagako eta Aurizko idazkari ere bada. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Frantziarako errepidea z/g (Lintzoain)
AlkateakAldatu
2007-2011 | Enrique Garralda Erro | AIVE |
2011-2015 | Enrique Garralda Erro | AIVE |
Azpiegitura eta garraioakAldatu
Autobuses Artieda autobus konpainiak Erroibar Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
EuskaraAldatu
Berezko euskalkia dute, erroibarrera[6] hain zuzen. Gaur egun, ordea, ia galdutzat jo daiteke bertako euskara, Bonapartek bere sailkapenean hegoaldeko goi-nafarreran kokatua, eta gaur egun Koldo Zuazok Sortaldeko Nafarreraren[7] barnean katalogatu duena.
Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Erroibarko mintzaira[8] zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, 4 euskaldun behintzat baziren Zilbetin, Lintzoainen eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.
Euskararen Foru LegeaAldatu
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
2009ko urtarrilaz geroztik, Erroibar udalerriaren izen ofiziala Valle de Erro <> Erroibar da.[9]
Erroibartar ezagunakAldatu
- Orreaga Ibarra (1960–), hizkuntzalaria.
- Unai Laso (1997–), esku huskako pilotaria.
BibliografiaAldatu
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Ezker abertzalekoa zelakoan beste zerrenda bat baliogabetu zutenez AIVE bakarra izan zen.
- ↑ Izen osoa: Por un desarrollo sostenible, Etorkizuna.
- ↑ «Erroibarkoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
- ↑ «Sortaldekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
- ↑ «Erroibar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-10-01.
- ↑ Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an kaleratutako dekretua.
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
- Ibarraren webgunea
- (Gaztelaniaz) Erroibarri buruzko informazioa Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.
- Erro kontzejuko Doneztebe kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Erroibar | ||
---|---|---|
Aintzioa | Ardaitz | Aurizberri | Bizkarreta (Gerendiain) | Erro | Esnotz | Gurbizar | Larraingoa | Lintzoain | Loizu | Mezkiritz | Oiaide | Orondritz | Urniza | Zilbeti |