Jauregizarrea (Arraioz)

Jauregizarrea[1] Nafarroako Baztan udalerrian dagoen Arraioz herriko dorretxe edo jauregia da.

Jauregizarrea
Jauregizarrearen irudia.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaArraioz
Koordenatuak43°08′35″N 1°34′05″W / 43.14306°N 1.56806°W / 43.14306; -1.56806
Map
Arkitektura

Historia

aldatu

XI. mendetik aipatua da jada.[2] 1568an etxalde edo dorretxe honetako jauna Juan Ursua zen, 1641an Bartolome Ursua, eta 1723an Ana Larralde. Jauregi honetan Amaiurko gazteluaren atea dagoela uste da, 1522an gaztelarrek Nafarroako Erresumako azken kokapen independentea zen Amaiurko gaztelua hustu ostean Jauregizarreako jaun beaumontarrari laguntza emateagatik ordain gisa eman zioten.

Eraikina

aldatu

Jauregizarrea jauregia 1990eko hamarkadan zaharberritu zuten. Erdi Aroko euskal dorretxe baten adibide interesgarria da, gerora gehitutako elementuak ere badituelarik: goialdeko egurrezko oholak, Donamariako Jauregia dorretxearen antza handia ematen diote, teilatua lau aldeko usategi batean amaitzen zaiolarik.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ttipi-ttapa. «Bide-seinaletan Arraiozko Jauregizarrearen izena errespetatzea eskatu du Balleko Udalak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  2. (Gaztelaniaz) Guerra, Pello. (2020-03-29). «Mil años de historia nos contemplan» 7K igandeetako aldizkaria (Baigorri SA): 6-13. (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).

Kanpo estekak

aldatu