Frantzisko Laphitz

euskal idazlea

Frantzisko Esteban Angel Laphitz Arriada (Arizkun, Baztan, 1832ko irailaren 30a - Buenos Aires, Argentina, 1905eko urriaren 26a) nafar apaiz katolikoa eta euskal idazlea izan zen.

Frantzisko Laphitz
Bizitza
JaiotzaArizkun1832ko urriaren 1a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1905eko urriaren 25a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 727

Bizitza aldatu

Arizkunen jaio zen, 1832ko irailaren 30ean, gurasoak Bernardo Lapitz Lartegi[1] irisarriarra eta Maria Josefa Arriada Etxeberria arizkundarra zituela.[2] Irisarrin (Nafarroa Beherea) bizi izan zen, harik eta Hazparnera lehen ikasketak egitera joan zen arte. Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak, eta 1857an burutu zituen. Hortik Baigorrira bidali zuten erretore lagun, eta 1866an Altzaira erretore joan zen. 1867an, Mixel Garikoitzek Bétharramen sortutako Jesusen Bihotzeko kongregazioan sartu zen. Urte berean, Bi Saindu Heskualdunen Bizia liburua, Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoaren bizitzei buruzkoa, eman zuen argitara. Nabarmenak dira biografia lan horretan autoreak duen kontakizunezko maisutasuna eta estilo landua.

1868an Hego Amerikara igorri zuten. Hainbat euskaldun bizi ziren Montevideon, Santa Maria del Cerroko kapilautza eman zioten. Bertan eraiki zuten eliza berriari Arantzazuko Andre Mariaren izena jarri zion, eta euskaraz predikatu ohi zuen. Bere ospea handia egin zen eta, apaiz lagun batzuekin euskaldunentzako misioak antolatu zituen, Uruguain bezala, Argentinan ere, bereziki Buenos Airesko San Juan elizaren inguruan. Paraguain gertatu zen Aliantza Hirukoitzaren Gerraren ostean, bertara joan eta herrialdeko apaiz bakarra izan zen denboraldi batez, jendea lasaitzeko lanak eginez. Asuncioneko apezpiku izendatu nahi izan zuten, baina berak uko egin eta Buenos Airesera itzuli zen.[3]

Buenos Airesen garai hartan hiru euskal zentru zeuden, Laurak Bat, Euskal Echea eta Centre Basque-Français delakoak. Berak batzuk eta besteak elkartu eta Buenos Airesko kanpoaldean, Llavallolen, Euskal Herriko Zazpiak Bat sortu zuen. Bertan, Angeluko serorek zahar-egoitza bat eta neska umezurtzentzako eskola bat kudeatzen zuten, eta Lekarozko kaputxinoek mutilentzako Lanbide Eskola bat.[3]

Liburuak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. www.familysearch.org: [1]
  2. Alvarez Gila, Oscar. Bidegileak: Frantzisko Laphitz. euskara.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2014-6-15).
  3. a b Xarriton, Piarres. Frantzizko Laphitz-Arriadaren Bizia eta Lanak. euskaltzaindia.net (Noiz kontsultatua: 2014-6-15).
  4. Laphitz, Frantzisko. Bi saindu heuskaldunen bizia. Klasikoen Gordailua, klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2014-6-15).

Kanpo estekak aldatu