Aniz

Baztango lekua, Nafarroa Garaia

Aniz Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan udalerrikoa.[1] Iruñetik 37 kilometrora dago. 2022 hasieran, 65 biztanle zituen.[2] Baztango herririk txikiena izanda ere, 2000. urteaz geroztik biztanleria igo egin da.[3]

Aniz
 Euskal Herria
Aniz lekua.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Herritarraaniztar
Geografia
Koordenatuak43°06′44″N 1°34′52″W / 43.11222°N 1.58111°W / 43.11222; -1.58111
Garaiera376 m
Demografia
Biztanleria74 (2020)

Biztanleria

aldatu
Anizko biztanleria[2]
1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010 2020
134 97 101 80 72 65 60 73 74

Bestak eta ospakizunak

aldatu

Herriko bestak abuztuaren 15ean ospatzen ziren lehenago, eta urriaren 1ean gaur egun, Arrosarioko Ama Birjinaren egunean.[4]

Inguruko herri askotan bezala, iIbeltzaren 1ean urtatsak biltzen ibili ohi dira haurrak etxez etxe. Mandarra gerrontzian lotuta, urte berri-berri, zer dakarrazu berri... estrofa guztiak kantatu ondotik, urtatsak botatzen dizkiete etxekoandre eta etxekogizonek etxe bakoitzeko larrainean: intxaurrak, mandarinak, gozokiak eta abar. [5]

1994tik, urtero aniztarren eta Aniz abizena dutenen arteko elkartze besta ospatzen dute. Prospero Aniz arabarra, Anizko herritarrekin harremanetan paratu zen orduan eta 1995.ean, aniztarrak eta Aniz abizena dutenak Ziraukin elkartu ziren, izan ere, han Miren de Aniz izena duen baseliza bat bada, eta garai batean Aniz izeneko herri bat ba omen zen, (nahiz eta dagoeneko ez den halakorik): hori dela eta bigarren urteko elkarketa han izan zen. Geroztik ere urtero elkartu dira, bertze herri eta lekuak bisitatuz: Aralar, Kanpezu, Gares, Uxue, Ororbia, Gasteiz eta abar.[6]

Ondarea

aldatu
  • Jasokundeko Andre Maria eliza. Erdi Arokoa da, eta herriko gainerako eraikinen artean integratuta dago. Hasierako oinplanoak angeluzuzena du, lau ataletan artikulatua, eta burualdea zuzena da. Estalkien sistemak lau ertz-ganga ditu, eta horien pisua arku fajoi sendoek eusten dute. Izkinetan agertzen diren harlanduzko kateak nabarmentzen dira. XVII. mendeko dorre xume bat du. Dorrearen estalki malkartsuaren azpian, kanpai gorputz txiki bat agertzen da. Parrokiako portada arkupe moderno baten azpian dago. Barrualdean, presbiterio aldean, erretaula nagusi moderno bat dago, XX. mendekoa, Jasokundeari eskainia. Arrazoi ezezagunengatik jatorrizko erretaula nagusia desagertu zen. XVI. mendekoa zen.[4]
  • Aipagarriak dira elizaren eskaileretako disko-formako hilarriak[7].

Aniztar ospetsuak

aldatu
  • Joxe Azkarate Etxandi (1878) euskaltzain urgazle eta politikaria. Nafarroako Pilota Federazioko buru izan zen. [8][9]
  • Antonio Elizalde, ttunttuneroa[10]
  • Jose Anjel Dorremotz, txistularia.
« Honek bere aintzinekoenganik ikasiak, mutil-dantzak, soka-dantzak eta Baztan-go gainerako dantza guziak, gero berak bertzeei erakusteko. Bai omen zuen bertze anai bat hau ere soñulari. Beraz, Dorremotz anaiak ditugu gure soñularien kondairan zaharrenetakoak »
Mariano Izeta[11]
  • Manuel Irigoien Olondriz, idazlea eta Baztango Udaleko idazkaria.[12][13]

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Aniz - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  2. a b Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
  3. ««Zerbitzuak eta giro ona gakoak dira» - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  4. a b «Aniz - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  5. «Anizko haurrek urtatsak bilduz hasi dute urtea - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  6. «Aniztarren urteroko elkartze besta egin da» Noticias de navarra (Noiz kontsultatua: 2020-07-02).
  7. Aniz. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
  8. «Jose Azkarate Etxandi, aniztar xaloa.» baztango haizegoa 2011-09-28 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  9. Rekalde irigoien, Paskual. Dirua galgarri eleberriaren berrargitalpena: bi hitz.
  10. «Jose Mari, Anizko ttunttuneroa.» baztango haizegoa 2013-11-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  11. Izeta, Mariano. Baztandik. IN: Aita Donostiari omenaldia 1986. Baztango txistularien kondaira.
  12. «Irigoyen Olondriz, Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  13. «Joxemiel Bidador - Artikuluak» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa