Pello Salaburu

euskal idazlea

Pello Salaburu Etxeberria (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1951 uztailaren 3a)[1] Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea, euskalaria eta idazlea da. 1996-2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen.

Pello Salaburu


Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

1996 - 2000
Juan José Goiriena de Gandarias - Manuel Montero García
Bizitza
JaiotzaArizkun1951ko uztailaren 3a (72 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Massachusetts Institute of Technology
Cornell Unibertsitatea
Mexiko Berriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Tesi zuzendariaKoldo Mitxelena
Doktorego ikaslea(k)Xabier Erize
Igone Zabala Unzalu
Maite Guerenabarrena
Jesus Maria Macazaga Eizaguirre
Xabier Alberdi
Julian Maia Larretxea
Pilartxo Etxeberria
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, literaturan aditua eta man of letters (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Zientziaren eta Arteen Europar Akademia
Erromako Kluba
Euskararen Aholku Batzordea

Inguma: pello-salaburu-etxeberria Literaturaren Zubitegia: 622

Euskaltzaindiko kidea da (euskaltzain osoa), eta erakunde horren Gramatika batzordearen burua. Hiztegi Batuaren lanak berak koordinatzen ditu. Klasikoak izeneko pentsamendu unibertsalaren lan bilduma bideratzen duen elkartearen lehendakaria izan zen,[1] Europako Zientzia eta Arteen Akademiako kidea, eta Nevadako Unibertsitatearen Renoko campuseko CBS (Center for Basque Studies) ikergunean argitaratzen den euskal klasikoen bildumaren (Classics) zuzendaria, Gregorio Monreal eta Bill Douglass irakasleekin batera.[2] Bilboko Athletic klubeko zuzendaritza kidea izan zen (2005-2006).

Argitara eman dituen lan nagusiak euskal gramatikaren eta hizkuntzalaritzaren ingurukoak dira. Baztango euskalkia ere xeheki aztertu du bere lanetan.

Bizitza aldatu

 
Lehen lerroan, Juan San Martin eta Luis Villasante, Euskaltzaindiak Euskal Herriko erakunde publikoekin akordioa sinatu zuen egunean. Haien atzean, Federico Krutwig, Patxi Altuna, Alfonso Irigoien eta Pello Salaburu.

Soziologia ikasketak egin zituen lehenik Deustuko Unibertsitatean, eta gero Euskal Filologiakoak. Fulbright diru laguntza eskuratu ondoren, doktoregoa MIT (Massachussetts Institute of Technology) unibertsitatean prestatu zuen, eta gero EHUn aurkeztu zuen tesia. Estatu Batuetan Noam Chomsky, Ken Hale eta Morris Halle izan zituen, besteak beste, irakasle. Tesia Koldo Mitxelena irakasleak zuzendu zion.

Ipar Ameriketako zenbait unibertsitatetan ibilia da (Cornell, New Mexico, UNR, eta abar). EHUn Euskal Filologiako katedra eskuratu zuten. Geroztik, lan asko argitaratu ditu, eta hitzaldi eta ikastaro anitz emana da munduan zehar, batez ere Amerika osoan eta Europan (Ameriketako unibertsitate zaharrenak, Santo Domingokoak, ohorezko irakasle izendatu du). Euskal Herriko egunkari eta aldizkarietan idazten du maizkara.

EHUn ardura garaienak izan ditu: saileko zuzendaria, errektoreordea, eta abar. 1996-2001. urteen artean EHUko errektorea izan zen.

Lanak aldatu

 
Koldo Mitxelenaren zuhaitz akademikoa.[3][4][5]

Hainbat artikuluz gainera, liburu hauek argitaratu dizkiote:

Bakarrik sinatuak aldatu

  • Writing Words: The Unique Case of Standardization in Basque, 2015, Charleston: UNR (CBS)
  • Errateko nituenak: Cuzcoko kronika, 2014, Erein
  • Euskararen etxea, 2002, Alberdania, 201 or. ISBN 84-95589-53-2
  • La universidad en la encrucijada: Europa y EEUU (Academia Europea de Ciencias y Artes, Madril. Argitaratzeko). Laguntzaileak: Marta Moreno, Ludger Mees, Juan Ignacio Pérez)
  • La Universidad en la encrucijada: Europa y EEUU (Resumen ejecutivo y conclusiones), 2006, Madril: Academia Europea de Ciencias y Artes, M-49750-2006
  • Baztango mintzoa: Gramatika eta Hiztegia, 2005, Nafarroako Gobernua-Euskaltzaindia, 524 orr. ISBN 84-95438-25-9 Laguntzailea: Maite Lakar
  • Euskararen etxea, 2002, Alberdania, 201 or. ISBN 84-95589-53-2
  • XX. Mendearen argi-itzalak, 2001, Irun : Alberdania, 2001. ISBN 84-95589-25-7, 205 or.
  • Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia : fonetika eta fonologia. Arau Fonologikoak. Leioa: EHU, 1984. ISBN 84-7585-010-3, 343 or.
  • Hizkuntz teoria eta Baztango euskalkia : fonetika eta fonologia. Hizkuntzaren soinu-egitura. Leioa: EHU, 1984. ISBN 84-7585-010-3, 335 or
  • Teoría lingüística y Euskara baztanés: Fonética y Fonología, 1983, 61 or.
  • Ikaslearen Esku-gramatika. Bilbao : Mensajero, D.L. 1981. ISBN 84-271-1262-9 (1995: 6. argitalpena), 293 or.
  • Baztango euskalkiaz. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, 1980, 202 or.

Besterekin sinatuak aldatu

  • Joan Errearen Aita deitzen zen gizona (A man called Aita)  liburuaren prestatzaile eta argitaratzaile kritikoa. 2016. Iruñea: Pamiela
  • Hizkuntzen Arteko Corpusa (HAC), 2015, Egileak: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa.  Bilbo: EHU, Euskara Institutua  
  • Ibon Sarasola, gorazarre. Homenatge, Homenaje, 2015, Editore eta autoreak: Beatriz Fernández, Pello Salaburu, Bilbo: EHU, Euskara Institutua
  • Terminologia naturala eta terminologia planifikatua euskararen normalizazioari begira (Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak V), 2013, Xabier Alberdi, Pello Salaburu (Ed). Bilbo: EHU, Euskara Institutua   
  • The Challenge of a Bilingual Society in the Basque Country, 2012, Editore eta autoreak: Pello Salaburu, Xabier Alberdi (ed), University of Nevada, Center for Basque Studies    
  • Euskal Gramatika. Lehen urratsak-VII. 2011. Egileak: Euskaltzaindiko Gramatika Batzordea. Bilbo: Euskaltzaindia    
  • Pentsamenduaren Klasikoak corpusa, 2011, Egileak: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa    
  • El día después de Bolonia. 2011, (Editoreak: Francisco Michavila, María Ripollés, Francesc Esteve), Madrid: Tecnos y Universitat jaume I
  • Sareko Euskal Gramatika (SEG), 2011, Editore eta egileak: Pello Salaburu, Patxi Goenaga, Ibon Sarasola. Bilbo: EHU, Euskara Institutua   
  • España y el proceso de Bolonia, un encuentro imprescindible, 2011, Pello Salaburu, Guy Haug, José Ginés Mora. Academia Europea de Ciencias y Artes, Madrid    
  • Goenkale corpusa, 2011. Egileak: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa. Bilbo: EHU, Euskara Institutua   
  • Ereduzko Prosa Gaur (EPG), 2011. Egileak: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa, Josu Zabaleta. Bilbo: EHU, Euskara Institutua  
  • Euskal Hiztegiaren Maiztasun Egitura (EHME), 2011. Egileak: Josu Landa, Ibon Sarasola, Pello Salaburu. Bilbo: EHU, Euskara Institutua
  • Espezialitate hizkerak eta terminologia IV: Euskararen garapena esparru akademikoetan (Editoreak: Xabier Alberdi, Pello Salaburu), 2010    
  • ZIO corpusa, 2010, Egileak: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa. Bilbo: EHU, Euskara Institutua 
  • Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD), 2009. Egileak: Ibon Sarasola, Pello Salaburu, Josu Landa. Bilbo: EHU, Euskara Institutua 
  • Empleo y nuevas titulaciones en Europa (Editoreak:Fr. Toledo y Fr Michavila), 2009,  Madrid: Tecnos – Universitat Jaume I    
  • XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak (oinarrizko txostena). Bases para la política lingüística de principios del siglo XXI (ponencia base), Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza (2009). Autoreak (alfabeto hurrenkeran): Aurelia Arkotxa, Patxi Baztarrika, Lore Erriondo, Alberto López Basaguren, Eneko Oregi, Erramun Osa, Pello Salaburu
  • Of Minds an Language. A dialog with Noam Chomsky in the Basque Country (Oxford University Press. 2009). Editores: Massimo Piattelli-Palmarini, Juan Uriagereka, Pello Salaburu) (http://www.amazon.com/Minds-Language-Massimo-Piattelli-Palmarini/dp/0199544662)
  • Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia III (2008)
  • Hiztegi Batua Euskal Prosan (HBEP), 2008, Bilbo: EHU (www.ei.ehu.es) ISBN: ISBN 978-84-691-5564-6
  • Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia II (Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak), 2008, Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitatea, ISBN 978-84-9860-041-4, 280 p. (Iñaki Ugarteburu, Pello Salaburu, eds)
  • Euskal Gramatika. Lehen urratsak-VI. 2005, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea): 333 or. ISBN 84-95438-20-8
  • Sistemas universitarios en Europa y EEUU, 2003, Madrid: Academia Europea de Ciencias y Artes (Pello Salaburu, Ludger Mees, Juan Ignacio Pérez) 253 or. ISBN 84-607-9583-7
  • Unibertsitatea eta euskal gizartea, gaur. 2003, Pamiela (Juan Ignacio Pérez-Pello Salaburu), 240 or. ISBN 84-7681-370-8
  • Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-V. 1999. Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea): 499 or. ISBN 84-85479-94-7
  • Euskal Gramatika. Lehen Urrsatak-IV, 1994. Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea): 250 or. ISBN 84-85479-75-0
  • Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna, 1993. Bilbo. Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 553 or ISBN 84-85479-70-X
  • Euskal Gramatika. Lehen Urratsak -1, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1985, 569. or (berrargitalpena) ISBN 84-235-0687-8
  • Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III, 1990, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 213 or. ISBN 84-85479-60-2
  • Euskal Gramatika. Lehen urratsak I-II (Gai aurkibidea), 1988, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 110 or
  • Sintaxi teoria eta euskara (Ed), Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1989, 191 or.
  • Sintaxi arazoak, Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (Ed), 1988, 146 or
  • Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-II, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1987, 526 or. ISBN 84-85479-42-4
  • Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-I (Eraskina), Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1987, 209 or.
  • Euskal Morfosintaxia eta fonologia: Eztabaida gaiak (Ed), Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1987, 202 pág.
  • Euskal Sintaxiaren zenbait arazo (Ed). Bilbo: Euskal Herriko Unib., 1986, 189 or.
  • Euskal Gramatika. Lehen Urratsak -1, Bilbo: Euskaltzaindia (Gramatika batzordea), 1985, 518 or.
  • Euskara hobean hobe. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea, 1984, 139 or. (Xabier Kintana, Pello Salaburu)

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Pello Salaburu» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2017-1-19).
  2. «Pello Salaburu Etxeberria» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-01-19).
  3. Mitxelena, Koldo. (2022). «Scholia, zuhaitz akademikoa» Scholia (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  4. Lindemann, David. (2023). «Miren Azkarateri esker onez» web-argitalpena.adm.ehu.es ISBN 978-84-1319-536-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
  5. Lindemann, David; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Bidaguren Ajuria-Auzokoa, Marije; Delgado Martinez, Emilio; Gonzalez Larrañaga, Galder; Sarasola Gabiola, Kepa. (2023). "Inguma eta Wikidata uztartuz, euskarazko zientziaren ezagutza-graforantz". Liburu honetan: Miren Azkarateri esker onez (Editorea: D. Lindemann). UPV-EHU ISBN 193-210. (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
  6. Artetxe, Karmele 1976-. (2011). Euskara unibertsitatera bidean : eragileak eta proiektuak (1939-1990). Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-374-1. PMC 907050485. (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).

Kanpo loturak aldatu