Xaloa Telebista 1997an sortutako herri telebista da. Gaur egun Baztan-Bertizarana-Malerreka eremuaz gain, Iruñerrian ere ari da emititzen.

Xaloa Telebista
Datuak
Motaeuskara elkartea eta telebista
HerrialdeaNafarroa
Historia
Sorrera1997

Historia

aldatu

1997ko urrian hasi zen lehen irudiak emititzen. Lehenik astean behin emititzen zuen, gero abendua hilabetean astean bi aldiz hasi zen eta eguberrietako emanaldien ondotik, hau da, 1998ko urtarrila geroztik egunero emititzen hasi ziren. Euskarazko telebista zerbitzu hurbila emateko helburua izan dute hasieratik[1]. Programazioaren barruan albistegiak, kirol saioa, elkarrizketak, erreportaiak, etab. eskaini dituzte.

Baztango udalak utzitako egoitzetan egon dira hasieratik, lehenik Elizondon eta gaur egun Oronoz-Mugairin. 3 pertsonako lantaldearekin eman zituzten lehen urratsak. Gaur egun 8 lagunetik gora aritzen dira lanean[1].

2013an, Nafarroako Gobernuak LTD kanalen esleipena egin zuenean, Iruñerrian emititzeko lizentzia lortu zuten, haien proiektua garatuz eta euskararen normalizazioari laguntzeko asmoz. 2014ko azaroan, Iruñerrian euskarazko tokiko telebista martxan jartzeko diru-bilketa hasi zuen Xaloak Karena crowdfunding plataformaren bidez, emisioak abenduan hasteko helburuarekin. 50.000 euro lortzea zuen xede[2]. Abenduaren 19an, lau egunen faltan, 37.340 euro bildu zituzten[3]. Gaur egun 38. kanaletik emititzen ari dira, eta Iruñerriko etxeen %90-etan dago ezarrita.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu