Erratzu

Baztango lekua, Nafarroa Garaia

Erratzu Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan bailaran dagoena. Bi auzo ditu: Gorostapalo eta Iñarbil. 2010eko urtarrilaren 1ean 490 biztanle zituen[1].

Erratzu
 Euskal Herria
Erratzu, Euskal Herria.jpg
Erratzu herriaren irudi orokorra.
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W / 43.18083; -1.4558343°10′51″N 1°27′21″W / 43.18083°N 1.45583°W / 43.18083; -1.45583
Demografia
Biztanleria383 (2020: Green Arrow Up.svg 10)

DemografiaAldatu

Erratzuko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010
505 497 495 498 485 489 503 494 503 500 490

KulturaAldatu

Bestak eta ospakizunakAldatu

 
Karrikak.

Erratzuko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan.

Erratzuko inauteriak hasten dira errauste asteazken aurreko azken igandean, horregatik ez dute egun finkorik, urtero aldatzen baita. Inauteriek hiru egun irauten dute. Aitzina, herriko gazteek lau etxezain izendatzen zituzten, bi mutil eta bi neska. Haiek urteko ospakizun guztiak antolatzen zituzten, inauteriak, bestak, feriak eta abar. Inauteriko lehen egunean, mutil guztiak abiatzen ziren zuriz jantzita, koloretako zinta bat poltsikoaren joskeran, tuturru batean bildutako lastozko kapela buruan eta eltzagorra jotzen, Gorostapalo auzotik Iñarbil auzora etxez etxe, txistor, odolki, arrautza eta diru eske. Baserri batean neskaren bat bazen, itzelezko zarata egiten zuten eltzagorrekin eta neskak korrika leihora ateratzen ziren. Baserriaren atarira ailegatzen zirenean mutilek jota bat dantzatzen zuten. Eta horrela ibiltzen ziren egun osoan. Eskuratutako janaria astearteko afarirako gordetzen zuten. Astelehenean mutil guztiek berriro gauza bera egiten zuten, baina beste auzo batean, Azkarate auzoan, hain zuzen ere. Eta inauteriko azken egunean, asteartean, gazteek itzelezko besta antolatzen zuten: afaria, dantza eta guzti. Lau etxezainek ere parte hartzen zuten. Etxezaina garrantzi handiko pertsona zen herrian. Berak deitzen zien beste gazteei edozein besta antolatzeko, Baztandarren Biltzarrean orga apainduak prestatzeko, herriko bestak antolatzeko eta abarretarako. Hala, San Pedro egunean, herriko festetan neska etxezain batek beste mutil etxezain bat gonbidatzen zuen afaltzera etxean, eta horren truke, lau mutil etxezainek Elizondoko ferietan bazkaltzera gonbidatzen zituzten neska etxezainak.

KulturaAldatu

EuskaraAldatu

Erratzun[2] Baztango euskara[3] egiten da, nafarreraren aldaera.

Ondasun nabarmenakAldatu

Erratzuar ezagunakAldatu

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  1. INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales, ine.es
  2. «Erratzu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  3. «Baztangoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).

Kanpo estekakAldatu


Erratzu
Gorostapalo | Iñarbil