Lekarozko ikastetxea
Lekarozko ikastetxea, izen osoa Kontseilu Onaren Gure Amaren ikastetxea, Baztango Lekaroz herrian kokatutako ikastetxea izan zen, 1888an fraide kaputxinoek sortua. Ikasle ohi batzuek garrantzi handia izan zuten Euskal Herriko gizartean, ikastetxearen fama handituz. Halaber, euskara eta bertako kultura irakasteko zentroa izan zen XX. mendeko lehenengo herenean.
Lekarozko ikastetxea | |
---|---|
Lekarozko ikastetxeko eraikin berriak eta errugbi zelaia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Koordenatuak | 43°08′20″N 1°32′06″W / 43.139°N 1.535°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1888 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Francisco Urkola Lazkanotegi |
2009an eraisteko erabakia hartu zuten erakundeek.
Historia aldatu
Joaquín de Llevaneras, Espainiako kaputxinoen probintziala, izan zen ikastetxearen sortzailea. Lehenbiziko harria 1888ko apirilaren 22an jarri zen eta aurreneko ikasleak 1890eko abenduan iritsi ziren. Mende amaieran eraikitako ur indarretxeari esker, 1900ean X izpien aparatua eta zinematografoa ezarri ziren[1]. Euskaraz eman zituzten klaseak ikasle batzuei Espainiako Gerra Zibila arte. Izan ere, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzarekin harremanetan ibili ziren fraideak garai hartan. Gerrateak jarduera moztu eta ordurarte egindako lana eten zuen. Urte haietan ikastetxea ospitale moduan erabili zuten.
1962ko amaieran sute batek eraikinaren zati handi bat suntsitu zuen, eta arriskuan ipini zuen fraideen liburutegia, ondare hori salbatzen lortu bazuten ere. Bost urte geroago berriztatze lanak amaitu zituzten.
Sorreratik kaputxinoen eskuetan egon da zentroa 1980ko hamarkadaren amaiera arte. 1990ean Nafarroako Gobernuaren esku gelditu eta 2006an agintariek eraikina bera bereganatu zuten.
Azkenik 2009an lurrera botatzeko erabaki polemikoa hartu zuten, bertan hezkuntzaren beste zentro mota bat eraikitzeko asmoz.
Ikasleak aldatu
Historian zehar bertan 10.000 ikasle baino gehiago ibili ziren, nafarrak gehienak, eta haien artean Jesus Maria Leizaola, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nicanor Zabaleta, Aita Donostia, Patxi Ondarra, Damaso Intza, Andrés Espinosa, Pedro Miguel Etxenike, Miguel Ángel Carreño "Micky" abeslaria eta Xabier Euzkitze bertsolaria. Horietako batzuk gerora irakasle ezagun bihurtu ziren.
Errugbia aldatu
BRT Menditarrak errugbi taldeak ikastetxe honetako zelaian jokatu ohi ditu etxeko partidak.
Bitxikeria aldatu
2006an Pablo Malo zuzendari donostiarrak La sombra de nadie bere bigarren filma ikastetxe honetan filmatu zuen[2].
Erreferentziak aldatu
- ↑ Fernando GARCÍA NIETO, Eulogio ZUDAIRE HUARTE: Colegio del Buen Consejo de Lecároz Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
- ↑ Lekarozko ikastetxeko ikasle-ohiekin solasaldia. Blogseitb.com
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |