Amaiurko gazteluaren setioa
Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 13tik 19ra egin zuen Karlos V.a enperadorearen espainiar armada ugari batek 150 nafar gerlari eta buruzagi lealistako indar baten kontra.[1] Setioa sinbolismo handiz jantzia heldu zaigu, bi indarren kopuruen desorekagatik, une historikoagatik eta gotortuek, gudu desorekatuan, Nafarroaren askatasun idealaren alde agertu zuten ausardiagatik.
Amaiurko gazteluaren setioa | |||
---|---|---|---|
Nafarroako konkista | |||
Setioaren irudikapena; muino gailurreko informazio panela | |||
Data | 1522ko uztailaren 13tik 19ra | ||
Lekua | Amaiurko gaztelua EH | ||
Koordenatuak | 43°12′14″N 1°28′53″W / 43.20389°N 1.48139°W | ||
Emaitza | Gaztelarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Bertan bukatu zen Henrike II.a Nafarroakoaren aldeko indarrek egindako hirugarren saiakera Nafarroako Erresuma berreskuratzeko, 1512ko Nafarroako konkista eta gero. Azken askapen ahalegina izan zen Bortuez (Pirinioez) hegoaldeko Nafarroako lurraldean. Nafar lealisten eta Karlos V.aren armaden arteko borrokak Hondarribiko setioan izan zuen segida, 1524ko apiril arte.
Setioa
aldatuNoaingo gudua galdu eta gero, Nafarroako armada babes bila joan zen Albreteko leinuaren lurraldeetara, Bearno eta Nafarroa Beherera. 1521eko irailean, Henrike II.aren eta Frantses I.aren armadak beste saiakera bat egin zuen eta, oraingoan, Baztan-Bidasoa ibarrak eskuratu zituzten, barnean zela Amaiurko gaztelua. Alkaide eta garnizio gaztelarraren bizitza errespetatu zuten, Gaztelara joatea baimenduz.
Gaztelua defenditzeko 150 nafarren garnizioa utzi zuten, Jakue Belatz de Medrano buruzagi zutela.1522ko otsailaren hasieran, Gaztelako Erresumako tropek ibarrean erasoak egiteari ekin zioten. Martxoaren 14an Ortzorrotz gotorlekua hartu zuten. 1522ko ekainaren 17an, berriz, Doneztebe hartu zuten gudua izan ondoren, Amaiur eta Hondarribia arteko bidea moztuz. Mirandako kondea zen erregeorde gaztelarrak uztailaren 3an erabaki zuen Amaiurko gaztelua hartzea.
5.000 gerlaritik gorako Gaztelako Erresumako armadaren erdiak espainiar gerlari profesionalak ziren; beste erdiak, ordea, appellitum deiaren bidez errekrutaturiko nafarrez osatzen ziren.[2][oh 1] Batzuk gogo onez zihoazen, eta beste batzuk beharturik.[2] Gaztelua setiatu zuten, bertan zeuden 150 nafarren aurka, eta horretarako setiorako kanoiak zekartzaten. Gazteluaren barruan Frantzisko Xabierkoaren anaia bi zeuden (Joanes eta Miel). Nafarrek erasoaldiei sei egunez eutsi zieten uztailaren 13tik 19ra.[3]
150 pertsonako garniziotik 39 atera ziren bizirik, eta preso eraman zituzten Iruñera. Bertan, 14 egun geroago, Jakue Belatz de Medrano alkaidea eta haren semea pozoinduak izan ziren[4]. Abuztuaren 11n, agintari okupatzaileek gaztelua leherrarazi zuten, baliozkoak ziren gauzak konfiskatu eta gero; Baztan osoan entzun zen leherketa. Abuztuaren 31an, Amaiurren larriki zauritu Gonzalo Pizarro kapitain gaztelarra hil zen.
Oroimena
aldatuAmaiurko gaztelua oinarrietaraino eraitsi zen gudutik hamarkada gutxi batzuetara. Gazteluko atari nagusiko ateak Jauregizarren bukatu zuen, urtsutarren leinu kolaboratzailearen mesedetan jauregizartarren leinuari konfiskatu dorretxean. Dorretxe hori Frantses Xabierren familia lealistarena izan zen konkista baino lehen, Maria Azpilkueta amaren aldetik. Gainerako hondar gehienak inguruko etxeetan berrerabili ziren.
Oroimena galdu egin zen gazteluaren aztarnekin batera. Josef Moretek aipatu zuen bere Anales del Reyno de Navarra kronikan (1685). Joan Iturralde Suitek interes historiko handia agertu zuen bataila horrekin, eta nafarren memoriaren lekutzat jo zuen.
Haren berri zabaldu zuen XIX. mende amaieratik aurrera. Karlista askok eta euskal abertzaleek bere egin zuten guduaren oroitzapena, eta 1922ko ekainean Amaiurko monolitoa eraiki zen, gazteluaren eta Amaiurko guduaren oroigarri. Karlismotik ateratako fakzio espainolista batek, Victor Pradera buru zuenak, traidoretzat jo zituen Amaiurko gazteluko nafar defendatzaileak, eta gogor jo zuen urteurren monolitoaren kontra, eta Fernando el Católico y los falsarios de la historia idazlana idatzi (1922). 1931ko uztailean, Amaiurko monolitoa zartarazi zuten dinamitaz: damnatio memoriae ekintza bat.
Literatura eta musika
aldatu1930eko hamarkadan Lauaxeta poetak gertakari honi buruzko Amayur gaztelu baltza olerkia idatzi zuen. Gerora, jada 1978an Antton Valverde musikariak abesti bilakatu zuelarik.
1995ean, Exkixu taldeak Gaua heldu orduko diskoan Amaiurko setioari buruzko abestia (Amaiur izenburukoa) grabatu zuen.
Oharrak
aldatu- ↑ Sagredok, hala ere, 10.000 oinezko (infanteria) eta 1.600 zaldizko (zalditeria) zenbatu ditu; ikus Euskonews.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Sagredo Garde, Iñaki. «Amaiur, 1522. Nuestra historia desconocida» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-12).
- ↑ a b Senar, Joxerra. «Historia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-14).
- ↑ Monteano, Peio J.. (2021). La conquista de Hondarribia : entre España, Navarra y Francia : (1521-1524). Mintzoa, 69 or. ISBN 978-84-96513-31-0. PMC 1291888734. (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
- ↑ «Amaiur/Maya - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-17).
Bibliografia
aldatu- Iñaki Sagredo Garde, Navarra. Castillos que defendieron el Reino, ISBN 84-7681-477-1.
- Historia Ilustrada de Navarra, ISBN 84-604-7413-5.
- Bixente Serrano Izko, Navarra. Las tramas de la historia, ISBN 84-932845-9-9.
- Jose Maria Jimeno Jurio, Amaiur, símbolo de Navarra, ISBN 84-7681-391-0.
- Iñaki Sagredo Garde, Castillo de Maia. Retazos de una Historia, Revista Haria nº 17 de octubre de 2006.
- Urzainki Mina, Tomás; Olaizola Igiñiz, Juan Maria. (1998). La Navarra marítima. in: Ensayo y testimonio. (1. argitaraldia) Iruñea: Pamiela ISBN 9788476812938..
- Miguel de Orreaga, Amayur. Los últimos nabarros, Iruñea 1923. Berrargitaratua: ¡Amaiur..! Navarra pierde su independencia, Auñamendi, 1978, ISBN 84-7025-144-9
Kanpo estekak
aldatu- www.puntubi.com
- Sagredo Garde, Iñaki: "Amaiur, 1522. Nuestra historia desconocida", Euskonews, 2011/05/20-27.