Ireki menu nagusia

Damaso Legaz Laurenzena (Arizkun, Baztan, 1838ko abenduaren 11 - Iruñea, 1902ko azaroaren 17a) nafar apaiza eta euskal idazlea izan zen.

Damaso Legaz
Bizitza
Jaiotza Arizkun1838ko abenduaren  11
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1902ko azaroaren  17a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiza
Kidetza Nafarroako Euskara Elkargoa
Literaturaren Zubitegiko fitxa 738

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Irakasle partikular batekin latina ikasi ondoan, 1854an Iruñeko San Joan Bataiatzaile apaizgaitegian sartu zen. 1863ko maiatzaren 30ean apaiztu eta urte bereko urrian Iruñeko elizbarrutiko apaizgaitegiko filosofia katedradun izendatu zuten. 1864an teologia katedradun egin zuten. 1867an teologia doktoregoa lortu zuen Valentzian. 1869tik 1902ko otsailera arte Iruñeko apezgaitegiaren erretore izan zen. 1875an Elizondoko erretore izendatu zuten, baina berehala utzi behar izan zuen Iruñean lan nahikoa zuelako.[1]

Nafarroako Euskal Elkargoaren kidea izan zen sorreratik beretik. Nafarroako Foru Aldundiaren euskara katedraduna aukeratzeko epaimahaikidea izan zen, eta baita zenbait sariketa literariotan ere.[1] Arturo Kanpionen Los últimos navarros lanaren atal bat (Azken nafartarrak) eta Gaspar Asteteren katixima (Cristauaren Ikasbidea) euskaratu zituen.[2]

LanakAldatu

  • Cristauaren Ikasbidea (1880, Jose Lordaren moldiztegia)
  • Azken nafartarrak (1878, Euskara aldizkaria)

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Bidador, Joxemiel Baztango euskal idazleen berri laburra Euskaldunon Egunkaria, 2000-1-21; 2000-1-28; 2000-2-4; 2000-2-11; 2000-2-18; 2000-2-25, zubitegia.armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-19 .
  2. Dámaso Legaz Laurencena, Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org

Kanpo loturakAldatu