Santxotena Nafarroako Baztan eskualdean dagoen Arizkun herriko Bozate auzoan kokatzen den museoa da.

Santxotena Museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBozate
Arkitektura
Deskribapena
ZuzendariaXabier Santxotena
Webguneahttp://www.santxotena.org/ http://www.santxotena.org/
OharrakOrdutegia:
Uztailaren 28tik abuztuaren 30era:
Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara
Igandeak: 11:00etatik 14:00etara

Urte osoan zehar:
Larunbatak: 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igandeak 11:00etatik 14:00etara

  • Sarrera: 4,50€. Talde eta kolektibo zehatzentzako beherapen bereziak.

Santxotena Museoa berez bi zatitan banatuta dago: Lehenbizikoa aire libreko parkea da. Bertan Bozateko semea den Xabier Santxotena artistaren artelanak aire libreko museo batean ikusteko aukera ederra eskeintzen da. Eremu honetan Euskal Mitologiak egurraren bidez protagonismoa beregantzen du. Santxotenak Euskal Mitologiako hainbat pertsonai tailatu ditu, hauek denak inguruan berde kolore tonu guztietan hedatzen den paisaia eta landarekin bat egiten dute.

Bigarren zatia Gorrienea etxeak osatzen du, Santxotenaren familiaren bizilekuan etnografia museoa dago. Atea zeharkatzean euskaldun baserriaren antzinako ohituretan nahiz mendeetan zehar Bozaten diskriminaturik bizi izan ziren agoteen talde etniko misteriotsuaren bizimoduan murgilduko gara.

Kanpo estekak aldatu