Banka
- Artikulu hau Nafarroa Behereko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Banka (argipena)».
Banka ([banka]) Nafarroa Behereko hego-mendebaldeko udalerri bat da, Baigorri eskualdekoa.
Banka | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
Herriaren gaineko ikuspegia. | |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatua | Frantzia | ||||||||
Eskualdea | Akitania Berria | ||||||||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||||||||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||||||||
Barrutia | Baiona | ||||||||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||||||||
Izen ofiziala | Banca | ||||||||
Auzapeza | Michel Oçafrain (2014-2020) | ||||||||
Posta kodea |
64430 | ||||||||
INSEE kodea |
64092 | ||||||||
Herritarra | bankar | ||||||||
Kokapena | |||||||||
Koordenatuak | 43° 07′ 35″ N, 1° 22′ 27″ W / 43.1264°N,1.3742°WKoordenatuak: 43° 07′ 35″ N, 1° 22′ 27″ W / 43.1264°N,1.3742°W | ||||||||
Azalera | 49,60 km2 | ||||||||
Garaiera | 231 – 1 275 metro | ||||||||
Distantzia | - km Donibane Garazira | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria |
346 (2017ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 6,79 biztanle/km² | ||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,33 | ||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 36,26 | ||||||||
Ekonomia | |||||||||
Jarduera tasa[1] | % 66,5 (2011) | ||||||||
Genero desoreka[1] | % 7,49 (2011) | ||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 2,79 (2013) | ||||||||
Kultura | |||||||||
Euskaldunak | % 63,47 (2010) | ||||||||
Euskararen erabilera | % 31,83 (2011) | ||||||||
Datu gehigarriak |
GeografiaAldatu
Aldude ibaiak (Ur Haundi deitua) udalerria gurutzatzen du.
Udalerri mugakideakAldatu
- Baigorri, iparraldean
- Anhauze eta Lasa, ipar-ekialdean
- Aldude eta Urepele, hego-mendebaldean
- Baztan (Nafarroa Garaia), mendebaldean
- Luzaide (Nafarroa Garaia), ekialdean
- Erroibar (Nafarroa Garaia), hegoaldean
AuzoakAldatu
- Azaldegi
- Oihansoro
- Iramehaka
- Karrika
- Basakarrika
- Aisarri
- Basoritz
- Haira
- Aisarri
- Inarabia
- Donalegi
- Ustordoki
- Oihanpea
DemografiaAldatu
|
Oharra: 2007ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
Ondasun nabarmenakAldatu
Herriaren iparraldean, monumentu izendaturik dagoen metalurgia-lantegi baten aztarnak topa daitezke, bere labe garaiarekin. Ura zekarren kanalak, errekatik hartzen zuena ura, ziurrenik antzina labe garaiak elikatzeko erabiltzen ziren hauspoei eragiteko errota batez egongo ziren osatuak.
Herriaren erdian kokatu Olhaberri interpretazio zentroak Bankako kobre eta burdin meategien historia erakusten du. Bertan, panelak, argazkiak, mapak, eta eskemak ikus daitezke. Bisita dohainik da.
Bankari eskainitako kantuaAldatu
« | Han zaude zu ibarraren maldan, mendi mazelan dilindan Neguko izotzetan daldaran eta izerditan udan Burua apalduz haizeari, zu aztaparka lurrari Hazi xumearen laborari, bainan beti kantari Basuritz, Aisarri, Azaldegi, Inarabia, Donalegi Oihansoro eta Ustordoki, gu bankarrak izanki Erkaitzalde, Hairako Erreka, han nunbait Iramehaka Oihanpea ta Basakarrika, zutarrak gira Banka Beti jasan ditu haize txarrak, oi zure zuhaitz zaharrak Oraino bizi zaizko abarrak, baitauzka erro azkarrak Mila esker eta goraintziak, zuk gaindituz nekeziak Nolazpait baitituzu haziak zure ume guziak |
» |
Pantzo Hirigarai |
Bankar ospetsuakAldatu
- Piarres Erramuzpe (XIX. mende bukaera - ?), bertsolaria.
- Ximun Erramuzpe (1914-1988), euskal idazlea. Piarres Erramuzperen semea.
- Juan Felix Iriarte, izengoitiz Berjinanto (1912 - 1987), bertsolaria.
- Marie Jeanne Minaberri (1926-2017), idazlea, olerkaria eta haur ipuin kontalaria.
- Patrick Ozafrain (1974-2019), esku huskako pilotaria, trinketean aritzen zena.
ErreferentziakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekakAldatu
- Banka zerutik erakusten duen bideoa, YouTube.com.