Bertizarana

Nafarroa Garaiko udalerria

Bertizarana[3] ([bertis̻aɾana]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. Bertizaranak hiru kontzeju ditu (Narbarte —herriburua—, Legasa eta Oieregi), eta bost auzo (Bertiz, Erreparatzea, Santalokadia, Tipulatze eta Zeberia).

Bertizarana
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bertiz vista.jpg
Bertizaranako mendien ikuspegia
Bertizaranako bandera
Bandera

Bertizaranako armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Bértiz-Arana.svg Bertizarana
AlkateaAntonio Erregerena Bera (Bildu)
Posta kodea31793
INE kodea31054
Herritarrabertizarandar
Geografia
Koordenatuak43°8′1″N 1°37′38″W
Azalera39,53 km²
Garaiera134 metro
Distantzia50 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria603 (2020: Red Arrow Down.svg −9)
Dentsitatea15,23 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,88
Ugalkortasuna[1]‰ 58,39
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,16 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 11,08 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 72,60 (2018)[2]
% 79,94 (2010)[1]

Bertizaranak 602 biztanle zituzten 2014. urtean.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Bertizarana Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 50 bat kilometrora.

Iparraldean Etxalar, hegoaldean Donamaria, ekialdean Baztan eta mendebaldean Doneztebe eta Donamaria mugakide ditu.

KlimaAldatu

Bertizaraneko Bertizen, itsasoaren mailatik 147 metrora, Nafarroako gobernuak 1992an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

Bertizko JaurerriaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bertizko Jaurerria»

Bertiz antzinako jaurerri bat da. Oihan zabal batek estaltzen du eta 1984tik natura parke izendaturik dago. 2.040 hektareako azalera du, hots, udalerriaren erdia baino gehiago.

HistoriaAldatu

Bertizko jaurerriari buruzko lehen dokumentu idatzia 1392koa da. Garai hartan, jaurerriaren jabe Pedro Miguel Bertiz zen, eta familia beraren eskuetan izan zen XIX. mendearen erdialdera arte.

DemografiaAldatu

Bertizaraneko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 52 etorkin bizi ziren udalerrian, biztanleriaren %7,85 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

PolitikaAldatu

2007ko udal hauteskundeakAldatu

2007 eta 2010 artean Bertizaranako Elkartaldea (BE) herri ekimeneko Andrés Etxenike Iriarte izan zen alkatea. 2007ko udal hauteskundeetan BEk 203 boto eta lau zinegotzi lortu zituen, gehiengo osoa udalean. Bertizarana Baik 102 boto eta 2 zinegotzi erdietsi zituen eta Eusko Abertzale Ekintzak 70 boto eta zinegotzi bat. Boto zuriak hamar izan ziren (%2,60), eta baliogabeko botoak hamabi (%3,02). Abstentzioa %29,98koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeakAldatu

2011ko udal hauteskundeetan Bilduk gehiengo osoa lortu zuen eta Antonio Erregerena Berak eskuratu zuen alkatetza[5].

Bertizaranako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 203 4
Bertizaranako Elkartaldea 137 3

UdaletxeaAldatu

Bertizaranako udaletxea Narbarten dago, eta inguruko eraikinen ezaugarri berak dituen harrizko eraikina da. Udaletxearen atariaren gainean Bertizaranako armarria dago. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.

  • HELBIDEA: Frontoiaren plaza, 11 (Narbarte)

AlkateakAldatu

2007-2011 Andrés Etxenike Iriarte Bertizaranako Elkartaldea
2011- Antonio Erregerena Bera Bildu

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa