Irurita
Baztango lekua, Nafarroa Garaia
Irurita Nafarroako iparraldean dagoen lekua da, Baztango udalerrian kokatutakoa. Hiru auzo ditu Apote, Ordoki eta Iperburu. Herri ikusgarria da, eraikin multzo interesgarria duena. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren erabera, herriak 848 biztanle ditu[1].
Irurita | |
---|---|
![]() | |
Irurita herriaren ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31730 |
Herritarra | Iruritar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′52″N 1°32′49″W / 43.13114°N 1.54708°W43°07′52″N 1°32′49″W / 43.13114°N 1.54708°W |
Demografia | |
Biztanleria | 788 (2020: ![]() |
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
837 | 836 | 842 | 828 | 824 | 842 | 843 | 828 | 836 | 854 | 848 |
Eraikin garrantzitsuakAldatu
Sakontzeko, irakurri: «:Kategoria:Iruritako eraikinak»
- Gaston Iriarte jauregia (XVIII. mendea), XVIII. mendeko ohiko dorretxe edo jauregia, egitura horizontala du eta bere aurrealdean bi dorre ditu, Erratzuko Iriarte jauregia eta Oieregiko Reparazea jauregiaren antzera. Bere aurrealdean Errokoko armarria eta familia honetako sonako itsasgizona izan zen Migel Gaston Iriarte Elizakoetxearen omenezko oroitarria daude, honek Espainiako Gudarostean teniente nagusiaren kargua izan zuen eta.
- Jauregizarre edo Dorrea, Erdi Aroko dorretxea (XV. mendea). 2001ean Baztango Udalak erosia, gaur egun zaharberriturik dago.
- Goienetxe jauregia edo Indakoetxea (XV. mendea). Goienetxetarren jauregia. Bere aurrealdean Goienetxe familiaren armarria du. Espainiako Errege Gudarosteen Teniente Nagusia eta Guaquiko kondea izan zen On Joxe Manuel Goienetxe eta Peruko Erregeordetzan Arequipako Apezpiku eta Limako Artzapezpiku izan zen Mosen Joxe Sebastian Goienetxeren omenezko 1817ko bi oroitarri ere baditu.
- Jauregia dorretxea. Harriz egindako oin laukizuzeneko dorretxea.
- San Salbador eliza, 1734an eraikitako eraikin barrokoa.
Iruritako plaza nagusia eta Goienetxe jauregia
Jauregizarrea edo Dorrea
KulturaAldatu
EuskaraAldatu
Iruritan[4] Baztango euskaraz[5] egiten da, nafarreraren aldaera.
Bestak eta ospakizunakAldatu
Iruritako bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.
Iruritar ezagunakAldatu
- Juan Goienetxe Agerrebere (1741-1813), militar, politikari eta merkataria.
- Damaso Zabaltza (1835-1894), piano-jotzailea.
- Tiburcio Arraztoa (1952), irakaslea, idazlea eta pilotako laxo modalitatearen sustatzailea.
ErreferentziakAldatu
- ↑ INEbase / Nomenclátor. Relación de unidades poblacionales
- ↑ «Gamio Goñi, Manuel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ «Irurita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- ↑ «Baztangoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz)Udal webgunean Irurita