Patxi Biskert
Patxi Biskert Manterola (Zizurkil, 1952ko irailaren 19a - ) gipuzkoar aktorea da.
Patxi Biskert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zizurkil, 1952ko irailaren 19a (67 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Kidetza |
ETA politiko-militarra Euskadi Ta Askatasuna |
IMDb | nm0084289 |
BiografiaAldatu
Baserri batean hezi zen eta , hamalau urte zituela Eibarrera joan eta metalurgian lan egiteari ekin zion. 18 urte zituela, lantegira Gasteiza doa eta hara joan zen Patxi Biskert ere. Sindikalismoan sarturik, ETA politiko-militarraren kide bilakatu zen. 1972an atxilotu eta hiru urte eman zuen kartzelan 1975ean atera arte.[1] Segoviako ihesa ospetsuan parte hartu zuen.
Zinema munduan lanean kasualitatez hasi zen, Segoviako ihesa (1981) filmean bere papera antzezteko aukeratua izan zenean. Imanol Uribe eta Angel Amigo, filmeko zuzendari eta ekoizleak, ihesa bizi izan zuten benetako pertsonaiez gerturatu nahi izan zuten, hala, filmak sinesgarritasun gehiago izango zuelakoan.[2] Urte berean, Alfonso Ungríaren Albaniaren konkistan (1983) eta Pedro Olearen Akelarre (1984) filmetan parte hartu zuen. Bere lehenengo paper-nagusia Montxo Armendarizek eta Elias Kerexetak eskaini zioten Tasio (1984) filmean lan egiteko. Egun Ourenseko Ribeira Sacra eskualdean bizi da.
FilmografiaAldatu
- Oreina (2018)
- Celda 211 (2009)
- Baso ilunean (2006)
- Silencio roto (2001)
- Sarabe (1999)
- Patesnak, un cuento de Navidad (1998)
- Suerte (1997)
- Agurra (1996)
- Denboraren gibelean (1993)
- La jugada (1993)
- Offeko maitasuna (1992)
- Havanera 1820 (1992)
- La Teranyina (1990)
- Ke arteko egunak (1990)
- El anónimo... ¡vaya papelón! (1990)
- Sauna (1990)
- La punyalada (1990)
- Freebel (1990)
- El acto (1989)
- Gran Sol (1989)
- Un negro con un saxo (1989)
- La beca (1989)
- El Dorado (1988)
- Kareletik (1987)
- El amor de ahora (1987)
- Ehun metro (1986)
- Petit casino (1986)
- Bizkaiko Golkoa (1985)
- Caso cerrado (1985)
- Tasio (1984)
- Akelarre (1984)
- Albaniaren konkista (1984)
- Segoviako ihesa (1981)