Jakue Zebedeorena
Jakue Zebedeorena edo Jakue Nagusia[1] —arameraz Yaʕqov; antzinako grezieraz Ιάκωβος— (Betsaida, Galilea, K.a. I. mendea – Judea, K. o. 44) Jesus Nazaretekoaren hamabi apostoluetako bat izan zen. Hainbat titulurekin ere izendatzen da: Done Jakue edo Jaun Done Jakue.[2][3] Done Jakue Nagusia ere deitzen zaio, edo, Itun Berrian, adibidez, Done Jakue, Zebedeoren semea, izen bereko Done Jakue Gaztearengandik bereiztearren.
Jakue Zebedeorena | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Betsaida, I. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Heriotza | Jerusalem, 44 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Santiago de Compostelako katedrala | ||
Heriotza modua | giza hilketa heriotza zigorra: burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Zebedee | ||
Ama | Maria Salome | ||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Bibliako hebreera aramera koinéa | ||
Irakaslea(k) | Jesus Nazaretekoa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Arrantzalea eta misiolaria | ||
Santutegia | |||
Uztailaren 25, Apirilaren 30 eta Abenduaren 30 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna judaismoa |
Bizitza
aldatuZebedeoren eta Salomeren seme zen, eta Joan Apostoluaren anaia. Jesus Nazaretekoaren hurbileko taldean ibili zen beti, haren lehen jarraitzaileetako bat izan baitzen. Herodes Agripa I.a Judeako erregeak hilarazi zuen K. o. 44. urtean (Apostoluen Eginak, XII, 2).
Espainiako sinbolo
aldatuHispaniako tradizio baten arabera, Galiziako Compostelara eraman omen zuten Jakueren hilotza Goi Erdi Aroan. Alfontso II.a asturiar erregearen agintaldian sortu zuten kapera bat santuaren omenez. XII. mende arte, baina, ez zen santuaren irudi sinbolikoa handitu. Une horretan hiri horretatik zabaldutako kondaira baten arabera, Donejakue "Mairu Hiltzaile" (Matamoros) agertu omen zitzaien adorea emateko 'mairuen' kontrako gerlari kristauei, Clavijoko Gudu mitologikoan.
Harrezkero, musulmanen aurkako gudulari nagusi bihurtu zuten egungo Espainian, baita Errekonkistaren babesle eta sinbolo nagusi ere. Europa guztira zabaldu zen haren ospea XII. mendetik aurrera. Ameriketako konkista kolonialaren santu gerragile ere bihurtu zen, Santiago "Indio Hiltzaile" bihurtuta (Mataindios). Filipe IV.a erregearen agindupean, Espainiako zaindari ofizial bihurtu zen, Santa Teresa alboratuta eta esanahi politiko gerlari berriz jantzia.
Euskal Herrian ere kristau santu ohoratuenetako bat izan da. Hainbat hiri, leku, lurralde eta gizatalderen santu zaindaria da, Bilbo, Benidorm, Guayaquil, Santa Cruz Tenerifekoa, Galizia, Espainia, albaitariak, Done Jakueren ordena eta abar. Toki horietan, santuak bere jaiegun ofiziala du. Espainiako santu ofizial izateari utzi zion diktadura ondoren, haren konnotazio baztertzaileak eta gerlariak direla eta.
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-06-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.