Ireki menu nagusia

Xorroxin ur-jauzia

Baztango ur-jauzia Nafarroa Garaian

Bertara nola iritsiAldatu

Ibilbidearen hasiera Erratzu herrian bertan hasten da. Handik Gorostapalo auzora daraman herri-bide estua hartzen delarik. Justu Gorostapalo auzoaren sarreran dagoen baselizan ezkerraldean beherantz doan bidea hartu behar da, honek Iñarbegi erreka gurutzatzen du. Handik pixkanaka-pixkanaka ehunka urte dituzten gaztainondoz beteriko haitzarte batean barneratuko gaitu.

Behin erreka berriz ere zeharkatu ondoren, ezkerretara bide batek erreka zeharkatu behar dugun pasartera emango gaitu (adi ibili:harri bustietan labaindu gabe), honela goroldio, liken eta iratzeen artean hezetasun iraunkorrak eta ur-jauziaren soinuak berak bertaratzen ari garela ohartaraziko gaitu.

Itzulera Iñarbilgo zubira arte bide berberetik egingo da. Iñarbil auzotik Erratzura itzuliko gara. 2014ko uholdeak kalte handia egin zion bide horri, baina Erratzuarrek auzolanean bidea berreskuratu dute Zabaletan, erreka ondotik denbora guzian, xenda estu batetik eta hainbat zubi gurutzatuz.[1]

BitxikeriakAldatu

Kondairak eta mitologiaAldatu

  • Kondairak dioenez, Mari jainkosa (Autza mendiko kobazulo batean bizi zena), bere lagun Herensuge edo Sugaar (suge ar itxura zuena), eta laminak hainbatetan misterioski agertu eta desagertzen ziren paraje hauetan.
  • Xorroxin ur-jauziaren azpiko putzuak ‘Lamiputzu’ izena du, eta kondairak dio laminek han altxor bat ezkutatzen zutela. Mitologiako lamina horien itxura neska batena zen, baina hankarik gabe, horien ordez arrain-isatsa zuten edo auntz-, ahate- edo oilo-hankak. Urre-koloreko orraziekin aritzen ziren adatsa lisatzen.[2]
  • Mari, Nestor Basterretxearen arabera

  • Herensugea

  • Lamina baten eskultura, Arrasaten

ErreferentziakAldatu

  1. «Xorroxin Ur Jauzia. Erratzu. Ibilbide berria.» Wikiloc - Rutas del Mundo . Noiz kontsultatua: 2019-04-19.
  2. (Gaztelaniaz) «Cascada de Xorroxin, Erratzu, Baztán :: Turismo en Navarra» turismo.navarra.com . Noiz kontsultatua: 2019-04-19.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu