Baztandarren Biltzarra
Baztandarren Biltzarra Nafarroako Baztan udalerria eta harana osatzen duten 15 herrien arteko senidetasun jaialdi bat da. 1964. urteaz geroztik, urtero eta udaldean, Elizondoko karriketan ospatu ohi da. Ez du data zehatzik, Elizondoko jaiegun nagusia den Done Jakue Egunaren, uztailaren 25a, aurreko edota ondorengo igandean ospatu ohi da.[1][2]
Baztandarren Biltzarra | |
---|---|
Mota | jai |
Denbora-tarte | 1963 - |
Herrialdea | Espainia |
Orga apainduak izaten dira bestaren muina, orga hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira. Goizean zehar artisauen eta bertako produktuen postuak egoten dira ikusgai. 1976an Baztango Udalak zeukan ordezkaritzak antolakuntza utzi eta gazte talde batek Baztandarren Biltzarra Kultur Elkartea sortu zuen, geroztik egunaren antolakuntza bere esku dagoelarik.[3]
Elkartea desagertu zen 2022ko abenduan, eta kolokan gelditu zen, ondorioz, bestaren antolaketa. Elkartean ziren herritar batzuek bilera batera deitu zituzten herritarrak 2023ko otsailean, eta azkenean lortu zuten festa «berpiztea», eta uztailaren 16an hirurogei urte betetzea.[4][5]
Egunaren ospakizuna
aldatuOrga-desfilea
aldatuBaztandarren Biltzarra, herriz herri auzolanean egiten den ekimena da. Elizondoko kaleak zeharkatzen dituzten karroza edo orgen bidez, baztandarrek bailararen iragan eta egungo egoerak islatzen dituen jaialdia da. Baztango bailarako festarik bereizgarriena da. Karroza ikusgarriek Baztango hamabost herrietako eguneroko bizitza tradizionaleko eszenak irudikatzen dituzte; Almandoz, Amaiur, Aniz, Berroeta, Ziga, Azpilikueta, Erratzu, Arizkun, Oronoz, Arraioz, Irurita, Lekaroz, Gartzain, Elizondo eta Elbete. Karrozen atzetik joaten dira herrietako ordezkariak jantzi tipikoz jantziak. Gainera, desfilea osatzen dute Euskal Herriko musikari eta dantzariek eta joaldunek.[6] [7]
Lehiaketa
aldatuOrgen artean lehiaketa egiten da. Irabazlea zein den erabakitzeko, herri bakoitzak ordezkari bat du epaimahaian, eta 5, 4, 3, 2 eta 1 puntu banatu behar ditu orgen artean.[6][8]
Etenaldiak
aldatuBaztandarren Biltzarra eguna 1964az geroztik bi aldiz baino ez da eten: 1997an eguna birpentsatzeko beharra zegoelako eta 2020an Covid-19 birusak eragindako egoeraren ondorioz.[9][6]
Argazki galeria
aldatu-
1984
-
1984
-
1986
-
1987
-
1987
-
1987
-
1987
-
1987
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Baztandarren Biltzarrak aitzineko urteetan utzitako irudiak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Gaur bezalako egun batean, 1999ko Baztandarren Biltzarraren irudiak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ Baztandarren Biltzarra – Baztan Turismo. (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ Xorroxin Irratia. «Baztandarren Biltzarreko prestaketekin burubelarri ari dira - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ Elizondo, Edurne. (2023-07-17). «Txinpartak sua ekarri du berriz» Berria (Nafarroako hitza) (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Baztandarren Biltzarra, día para crear comunidad y crecer en auzolan» naiz: 2019-07-21 (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Baztandarren Biltzarra - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ Belarra, Maialen. «Inoiz baino hunkigarriagoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- ↑ «Baztandarren Biltzarra eguna bertan beheiti gelditu da» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
Kanpo estekak
aldatu- Baztandarren Biltzarreko Facebok orrialdea
- Baztandarren Biltzarra. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
- 2023ko baztandarren biltzarreko argazki-bilduma. (60 argazki, CC-BY-SA lizentziarekin)